‘Words Travel Words’ lanak irabazi du ‘Spot The Translator’ nazioarteko 2014ko bideo-lehiaketa

2014 Iraila 23
‘Words Travel Words’ lanak irabazi du ‘Spot The Translator’ nazioarteko 2014ko bideo-lehiaketa

CEATL erakundeak, Europako literatur itzultzaileen elkarteen bilguneak, Cristina Savelli eta Alessandra Maldina italiarren Words Travel Words bideoa aukeratu du Spot The Translator lehiaketaren III. edizio honen irabazle.

Aurreko batean azaldu genuenez, CEATL elkarteak hirugarren urtez antolatu duen lehiaketak sortzaileei dei egin die bideo labur bizi eta burutsuak sor ditzatzen literatur itzulpenen askotariko ikuspegiak mundura zabaltzeko. Itzultzaileon sormena, lana eta garrantzia nabarmentzen zituzten bideoak eskatzen zituzten, eta, aurkeztutako bideo guztiek biltzen dituzten arren ezaugarri horiek, bat gailendu da denen artean: Words Travel Worlds.

Lan honek itzultzaileen eta irakurleen arteko loturak azaltzen ditu bideo eder batean. Italiarrak dira egileak, baina ziur asko musika ezaguna egingo zaizue… Ikusi, gozatu eta zabaldu!

Hemen ikus dezakezue bideo irabazlea, eta

hemen parte hartu duten gainerako bideoak.

Informazio gehiago nahi baduzue, CEATL erakundearen webgunean aurkituko duzue (ingelesez).