"Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten" proiektua aurkeztu du EIZIEk DSS2016-rekin

2014 Urria 1
"Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten" proiektua aurkeztu du EIZIEk DSS2016-rekin

Donostia 2016 Europako Hiriburutzako Ahotsaren Itsasargiaren programaren barruan, 2016an William Shakespeare hil zela 400 urte beteko direla eta, egile ingelesaren Uda-gau bateko ametsa antzeztuko dute, 2016ko ekainaren 21ean, Egiako parkean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingeles modenoz. Antzerki lanaren euskarazko itzulpenaz Juan Garzia Garmendia itzultzaile eta idazlea arduratuko da. Garziak egina du itzulpenaren lehen zirriborroa, baina, itzulpen hori «partekatu, gizarteratu, eztabaidatu eta aberasteko», EIZIEk, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuarekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditu, "Shakespeareren Ametsa biziarazten" egitasmoaren barruan. Irailaren 29an aurkeztu genuen proiektua jendaurrean, eta hemen ikus daiteke programa osorik eta prentsaurrekoaren hemeroteka.