Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2014ko deialdiaren esleipena

2014 Urria 17
Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa: 2014ko deialdiaren esleipena

Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz. Epaimahaia hauek osatu dute: Juan Garzia (Eusko Jaurlaritzak izendatua), Inazio Mujika (Erein eta Igela argitaletxeek izendatua) eta Garazi Arrula (EIZIEk izendatua). Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, zazpi lan hauek esleitu ditu epaimahaiak: Emily Brontë, Wuthering Heights - Itz.: Irene Aldasoro Katarain Alice Munro, Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage - Itz.: Isabel Etxeberria Ramirez François Villon, Le testament - Itz.: Matias Múgica Franco de Medinacelli Norman Manea, Întoarcerea huliganului (El regreso del húligan) - Itz.: Koro Navarro Etxeberria Clarice Lispector, Felicidade Clandestina - Itz: Iñigo Roque Eguzkitza Pere Calders, Aquí descansa Nevares (Antologia) - Itz.: Antton Olano Irurtia Sergei Doblatov, Чемодан (La maleta) - Itz.: Amaia Apalauza Ollo Itzulpen horien guztien kostuak 2014ko aurrekontua gainditzen duenez, (datozen urteetarako) azterketa/plangintza ekonomiko bat egin behar izan dugu, eta horregatik behar izan dugu denbora gehiago esleipenaren berri emateko. Hala, 2015ean ez da itzulpen-lehiaketa deialdirik izango.