Shakespearerekin 'Amets' batean

2014 Azaroa 13
Shakespearerekin 'Amets' batean

"Shakespeareren Ametsa biziarazten" ekimenaren barruan, beste bi ekitaldi antolatu ditugu azaroan: mahai-inguru bat (hilaren 20an) eta solasaldi bat (hilaren 27an).

Mahai-ingurua: Shakespeareren hiru Amets

A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez jardungo dute mahai baten bueltan Elizabete Manterolak, Karlos del Olmok eta Juan Garziak.

Manterolak Bingen Ametzagaren bertsioaz jardungo du, Karlos del Olmok Bedita Larrakoetxearenaz eta Juan Garziak bereaz.

Donostian izango da, azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Udal Liburutegiko sotoan.

Solasaldia: Sueño de una noche de verano

Ángel Luis Pujante gonbidatu dugu solasaldi honetarako, Shakespeareren aditu, gaztelaniazko bertsioari buruz hitz egiteko, besteak beste. Juan Garziak eta biek jardungo dute antzerkiaren itzulpenaz oro har, eta bereziki Shakespeareren lanak gaztelaniaratzeaz.

Donostian izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Donostia 2016 gunean.