| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Itzultzailearentzako tresnak eta loturak » ItzuL posta-zerrenda » ItzuL: argibideak |
||||||
ItzuL: argibideakItzuL, euskal itzultzaileen posta zerrenda Zer da ItzuL?ItzuL EIZIEk sortutako posta zerrenda da. Bere helburua da euskal itzultzaileen lagungarri izatea, eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste lankide itzultzaileen laguntzaz konpondu eta eztabaidatzeko foro elektronikoa eskaintzen baitu. Bereziki, gai hauek eztabaidatzen dira ItzuL zerrendan:
ItzuL zerrenda publiko, ireki eta moderatu gabea da. Harpidedunek zerrendara ( itzul [a bildua] postaria.com ) bidalitako mezuak automatikoki banatzen zaizkie zerrendakideei, inolako giza ukiturik gabe. Harpidedun izan nahi duzu?ItzuL zerrenda sortu eta kudeatzeko Postaria.com zerbitzu euskalduna erabiltzen dugu, Mailman software librean oinarritua. Gure zerrendan harpide izan nahi baduzu, hemen duzu aukera. Mezuak zerrendara bidaltzeko jarraipideakItzuL zerrendako harpidedun baldin bazara, mezu guztiak jasoko dituzu berariaz eskatu behar izanik gabe; alderantziz, zerrendara bidaltzen dituzun mezuak harpidedun guztiek jasoko dituzte. Hau eztabaida eta laguntza zerrenda publikoa da. Beraz, zerrendatik jasotako mezu bati erantzuten hasten garenean (postako programa gehienetan Reply to), zerrendako helbidea azalduko zaigu ( itzul [a bildua] postaria.com ), ez mezuaren egilearena. Arazo partikular baten erantzuna izan daiteke gurea, baina agian zerrendakide askorentzat jakingarri. Beraz, zerrendako mezu publikoei erantzun publikoa ematea izango da irizpidea; gure erantzuna guztiz alor pribatu edo pertsonalekoa denean erne ibili beharko dugu, zerrendako helbidea kendu eta jasotzaile bakarraren helbide pertsonala jartzeko. ItzuL zerrendatik jasotako mezu guztiek izenburuaren hasieran *[itzul]* hitza ekarriko dute. Era horretan, mezuak ongi identifikatzeaz gain, postako programa gehienek izan ohi dituzten iragazleak errazago erabil daitezke. Mezu bat zerrendara bidali aurretik, jarraipide hauek gogoan izatea eskatzen dizugu:
Beste itzulpen posta zerrendak
|
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||