Hemen zaude: EIZIE »  Itzultzailearentzako tresnak eta loturak »  Literatur Itzulpenen Katalogoa

Literatur Itzulpenen Katalogoa

Katalogora sartu

Literatur itzulpenen katalogoa euskaratutako literatur obren datu-base bat da, EIZIEk sortua Armiarmarekin lankidetzan.

Katalogoan daude:

  • 2012 urtera bitartean argitaratu diren helduentzako literatur lanak.
  • 1976-1981 bitarteko haur eta gazte literaturako lanak.

Obra bakoitzaren fitxa bibliografikoak datu hauek eskaintzen ditu: egilea, titulua (jatorrizkoa zein itzulpenarena), itzultzailea, generoa, bilduma, argitaletxea, argitaratze urtea, argitaratze tokia, jatorrizko urtea, jatorrizko herria eta jatorrizko hizkuntza.

Fitxaz gain, hurrengo loturak eskaintzen dira: kritikak eta testuak.

Katalogotik kanpo daude, oraingoz:

  • Euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako lanak. (Ikus ELI katalogoa –Euskal Literatura Itzuliaren Katalogoa, EHU)
  • "Kanonikotasun" maila batetik kanpo kokatzen diren produktuak, hala nola, euskara ikasteko erraztu eta/edo laburtutako testuak.
  • Egile askoren testuez osatutako antologiak eta egile jakinik gabeko ipuin bildumak.