| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Itzultzailearentzako tresnak eta loturak » Itzulpen memoriak |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Itzulpen memoriakZer dira itzulpen memoriak?Itzulpen memoriak dira itzulpen memoria sistema edo tresna informatikoetan erabiltzeko fitxategiak. Ideia oso erraza da: testu bateko unitateak (esaldiak) jatorrizko hizkuntzan eta xede hizkuntzan parekatu eta gorde egiten dira. Horrela, sistemak jatorrizko unitate berdin edo antzekoa aurkitzen duenean, harekin parekatuta daukan itzulpena proposatuko du. Itzulpen memoria sistema ezagunak dira, besteak beste: Trados, Déjà Vu, Wordfast, Transit edo MetaTexis. Nolako memoriak daude hemen? Hemen eskaintzen dugun itzulpen memoria gaztelera (es) - euskara (eu) norabidekoa da, administrazio eta lege alorrekoa. Guztira 87.000 itzulpen unitate ditu, TMX formatuan (itzulpen memoria gehienek ulertu eta onartzen dutena). Memoria norberaren ordenagailura errazago eramateko, 20 zatitan banatu dugu, gutxi gorabehera 500-600 kB-koak, ZIP eran trinkotuta. Memoriak osorik 70,7 Mb ditu. Zati hauek bakarka edo denak batera erabil daitezke. Betiere, nork bere itzulpen memoria tresna erabilita integratu edo «irentsi» beharko ditu. Zer iturritatik hartuak dira corpus hiztegiko itzulpenak?Corpus hiztegia administrazio eta lege esparruko gaztelerazko testuen euskarazko itzulpenaz dago osatua. Eusko Jaurlaritzaren sail guztiek, foru aldundiek, Nafarroako Gobernuak, Osakidetzak, eta oro har herri administrazio erakunde nagusiek aldizkari ofizialetan eta gainerakoetan argitara emandako testu itzulien bilduma dela esan daiteke. Beraz, administrazioaren jarduera esparru guztiak biltzen ditu, batzuk xehekiago, besteak azalkiroago. Lege ardurakEIZIEk ez du erantzukizunik hartzen orri honetan ageri diren itzulpen memoria fitxategien gainean, ez edukiaz ez eta haien erabilera zuzenaz. Fitxategiok «dauden-dauden» eskaintzen ditu, inolako berme erantzukizunik gabe, eta erabiltzaileak bere ardurapean hartzen ditu betiere. EIZIE ez da erantzule izango fitxategion erabilera oker edo desegokiak sor ditzakeen kalte edo ondorioen aurrean. tradmem01.zip 590 Kb |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||