Hemen zaude:
 » 
Programa lagungarriak

Programa lagungarriak

Konputagailuz lagundutako itzulpena

Tresna informatiko hauek itzulpengintzaren alderdi astunenak arintzen laguntzen dute, konputagailuaren ahalmenaz baliaturik.

Araya Suite

Programa sorta da, hau da, hainbat aplikazioduna. Ez da testu editorean txertatzen, beraz, beregaina da. XLIFF itzulpen editorea eta HSQL kode irekiko datu basea ditu oinarrian. Windowsen zein Linuxen dabil. Demoa guztiz erabilgarri da hogeita hamar egunean.

Across

Beste programa beregain bat, hau da, beste aplikazioren baten beharrik ez duenetako bat. Pantailako lan mahaian itzulgaia, itzulpena, memoria eta hiztegiak egoten dira ikusgai batera. Programak jatorrizko formatua testu bihurtzen du, itzultzaileak formatuaren ardurarik izan ez dezan. Itzultzen amaitu ondoren, programak berak estilo ezaugarriak erantsiko dizkio testu itzuliari. Banako zein talderako bertsioak saltzen ditu.

OmegaT

Doako programa da. Beta fasean dagoen arren, erabil-erabilgarria dirudi. Programa beregaina da, hau da, ez da testu tratamenduan txertatzen. Egileak dioenez, arin-arina da eta Mac, Linux, Windows eta Java onartzen duten beste inguru batzuk ere onartzen ditu. Java makina birtuala behar du.

Wordfast

Itzulpen memoriak kudeatzeko programa honen egoera berezia da oro. Sarean bi bertsio dira:

2002ko urriaren 18tik aurrera Wordfast itzulpen memoriako tresna ordainpekoa izango zela iragarri zuen Yves Champollion egileak. Alabaina, ordu arte bazkide izandako Logos taldeak adierazi du bere aldetik doan banatzen jarraitzeko asmoa duela, eta aurki kode irekiko programa bihurtuko duela. Oraingoz, Logos doan banatzen ari da bertsio bat, Champollionekiko harremana eten arteko azkena.

WordFisher

Itzultzaileentzako aurrerapen berrien artean interesgarrienetako bat, itzulpenean ahalik eta elementu mekaniko gehienak saihesteko, corpus elebidunak erabiltzea da. Trados edo Déjà Vu bezalako itzulpen-oroimenezko programa komertzialek sortzen eta kudeatzen dituzte horrelako corpusak WordFisher-ek bezalaxe. Alderik handiena da WordFisher-ek ez duela datu-baseak kudeatzeko sistemarik erabiltzen. WordFisher bateragarria da itzulpen-oroimenezko programarik hedatuena den Trados-ekin, beraz, aukera ematen du itzulpen-proiektu handiak prozesatzeko, hainbat itzultzailek esku hartuz, eta Trados-en kopia bakarra eta WordFisher-en hainbat kopia konbinatuz. Oroimenezko itzulpen-programen bidezko denbora-aurrezkia oso lotuta dago jatorrizko testuaren izaerarekin, batez ere hark izan dezakeen eduki errepikakorrarekin. Gutxitan azpimarratzen da kasu askotan programa horiek erabiliz lortzen den kalitatearen hobekuntza, alegia, kontsistentzia eta osotasuna, produktibitatean lor daitekeen hobekuntza bezain garrantzizkoa dela (A. Sagarna).

Euskarazko eskuliburua du!

Transit Satellite PE

Star enpresak doan ematen duen produktua. Oso erabilgarria itzulpen proiektu bera hainbat itzultzaileren artean banatu behar izatekotan.

Transuite

Itzulpen memorien ingurukoak lantzeko programa beregaina, hau da, testu tratemenduan txertatzen ez den horietakoa. Lerrokatzailea doan eskaintzen dute! Oso itxura grafiko txukuna. Hainbat material (hiztegi, glosategi eta abar) ematen dizkiete doan erosleei.

Trados Translator's Workbench

Trados Translator's Workbench itzulpengintzari begira sortutako memoria sistema da, eta helburu du itzulpen langintza erraztea. Tresna hau testu trataera gehienetan txerta daiteke (Word-en adibidez. Itzultzailearen lanetik ikasi egiten du, eta aurrez egindako itzulpenetatik hartutako pasarteak proposatzen dizkio itzultzaileari, antzeko esaldi edo paragrafoak ez errepikatu behar izateko. Jakina, hiztegiak ere kudeatzeko tresna indartsua dauka.

Déjà Vu

CAT (Computer Aided Translation edo Konputagailuz Lagundutako Itzulpengintza) sistema da, erabilerraza, indartsua eta nork bere gisara moldatzekoa. Antzekotasunez joatzen du: egindako itzulpenak datu base batean gordetzen ditu etengabe, eta inoiz itzulgai berri batean antzekorik aurkitzen badu, lehengo eredua ekartzen du. Hiztegi propioak sor daitezke, baita hiztegi elektronikoak bertan txeratu ere. Beste programa batzuk baino askoz merkeagoa da.

Transit

Transit-ek hizkuntz inguru, tresna eta osagarri egokiak ematen dizkio itzultzaileari, aurrez egindako itzulpenak oinarriturik bere lana hobetu eta bizkortzeko aukera izan dezan. Tresna honekin batera erabil daiteke TermStar, terminologia kudeatzeko tresna berezi eta moldaerraza.

SDLX

Hona hemen itzul programen sorta bat, terminologia, lerrokatze lanak eta itzulpen memoriak lantzekoa. Memoriak guztiz bateragarri dira ezagunago diren beste programa batzuekiko. Web orriak itzultzeko oso egokia ei da. Demoa eskaintzen dute inongo mugakizunik gabe tarte baterako, deskargatzerakoan eskatu behar zaien pasahitza erabilita, jakina.

Passolo

Oso programa erabilgarria softwarea itzultzen eta tokian tokiko hizkuntzetara moldatu behar dutenentzat. Hainbat programazio hizkuntza onartzen ditu. Bestalde, Trados edo Star programeei lotzeko eranskaliluak dakartza. Banako lizentziak zein taldekoak eros daitezke. Demoa orrian bertan lor daiteke.

IBM Translation Manager

Esan beharra dago dagoeneko IBM enpresak berak ez duela programa saltzen, banatzaile sare batek baizik. IBMren tresna honek itzulpengintzaren alderdi errepikagarri eta aspergarriak arintzen dizkio itzultzaileari, konputagailuz lagundutako itzulpen sistema den heinean. Bereziki enpresa alorreko itzulpengintzarako dago moldatua, baina itzultzaile bakar batek ere erabil dezake. Osagarri asko ditu hiztegiak kudeatu, testuak editatu eta itzulpen urratsak automatizatzeko.

MultiTrans Prism

Proiektuak eta ordenagailuz lagundutako itzulpenak kudeatzeko tresna.

Terminologiarako tresnak

Lingo

Terminologi zerrendak eta glosategiak sortzeko tresna merke eta erabiltzen erraza. Ordu erdian edo ikas daiteke erabiltzen.

Bestelako tresnak

+Tools

Doako tresna. Lehengo itzulpen zaharrak memoria bihurtzeko lanabesa eta bestelako lagungarri batzuk, bateginik. Besteak beste, itzulgaiaren edo itzulpenaren gaineko aurrekontuak prestatzerakoan hain garrantzizko den karaktere edo hitz zenbagailua. Wordfasten osagarria. Dokumentuen pasahitza ahaztuz gero, hura aurkitzen ere laguntzen du.

Match Calculator

Doako tresna. Beta fasean da. Aurrekontuak egiten laguntzen du errepikapenak eta abar kontuan.

RWS Localization Tools

Doako tresna honen bitartez, HTML, XHTML, SVG, eta beste formatu batzuetan diren artxiboak persta daitezke itzulpen memoriazko programetan erabili ahal izateko.

Sarean ibiltzeko tresnak

Mozilla

Garai bateko Netscape nabigatzailearen oinordekoa da. Programa handi samarra den arren, sarean ibiltzeko behar diren tresna guztiak ditu, ongi integraturik: nabigatzailea, posta elektronikoa, berri taldeak, HTML editorea, helbide liburua, eta abar. Doan ekar daiteke Netscaperen etxetik. PC nahiz Mac bertsioak ditu.

Gainera, euskarazko bertsioa dauka, Windows-erako nahiz Linux-erako.

Opera

Nabigatzaile azkarrenaren ospea bereganatu du. Programa txikia da eta oso bizkor ekartzen ditu web orriak. Erabiltzaileak ugari diren neurrian, programaren egileak etengabeko berrikuntzak egiten ari dira. Ez da doan banatzen: 30 eguneko froga egin daiteke, baina hortik aurrera erabiltzekotan diru piska bat ordaindu behar da. Oraingoz, PCrako bakarrik

Eudora

Posta elektronikoa erabiltzeko programarik hedatuena da. Bi bertsio ditu: doanekoa Eudora Light, eta ordainpekoa Eudora Pro. PC nahiz Mac-erako, hizkuntza askotan ditu bertsioak, besteak beste gaelikoz.

Pegasus Mail

Doan banatzen da posta elektronikoko programa hau. Besteak beste, postako kontu anitz kudeatzeko aukera ematen du, eta mezuak zerbitzaritik ekarri aurretik izenburu soilak ikus daitezke, eta ekarri nahi diren mezuak bakarrik hautatu. PC nahiz Mac-erako bertsioak ditu.

Lagungarriak

Stuffit

Fitxategiak trinkotzeko programa da, doakoa. Lau bertsio ditu: Windows, Mac, Linux eta Solaris. Horrela, batetik bestera erraz eraman daitezke artxibook.

Winrar

Fitxategiak trinkotzeko programa da, doan banatzen dena. Trinkotu ondoren, nahi izanez gero fitxategiak disketetan bana daitezke, ZIP edo EXE formatura bihurtu, eta abar. Doan har daiteke, Windows-erako bakarrik.

Winzip

Fitxategiak trinkotzeko tresna hedatuena da. Oso baliagarria posta elektronikoz bidali behar diren fitxategiak tixkiagotu eta bidalketa azkarragotzeko. Doan har daiteke, Windows-erako bakarrik.

RealPlayer

Sarearen bidez audio nahiz bideo fitxategiak entzun eta ikusteko balio du. Doan har daiteke, berdin PC edo Mac-erako.

WS_FTP LE

FTP (File TRansfer Protocol) bidez urruneko ordenagailu batera fitxategiak bidaltzeko tresna da, Windows-erako. Ordainpeko bertsioekin batera (WS_FTP Pro), doako bertsio ezin hobea dauka (WS_FTP LE)

Doako tresnak

Freeware Home
Download.com
Tucows
WindowsCentral (Windows bakarrik, noski)