EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Itzulpen tarifa batez bestekoak - 2008
Interpretazio protokoloak
Kontratu ereduak
ItzuL posta-zerrenda
Programa lagungarriak
Itzulpen memoriak
Loturak

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Itzultzailearentzako tresnak eta loturak »  Itzulpen tarifa batez bestekoak - 2008

Itzulpen tarifa batez bestekoak - 2008

Ohar orokorrak

  • Itzulpen tarifa hauek EIZIEk bere bazkideei gomendatzen dizkie, itzulpenen salneurri zuzen edo bidezkoak direlakoan.
  • Tarifa hauek idatzizko itzulpenetarako, ahozko interpretazio lanetarako eta testu zuzenketarako dira baliozko.
  • Batez besteko tarifa hauek ez dute inor behartzen, eta ez dute zer esanik itzultzaileak bezeroekin dituen harreman komertzialetan.
  • Batez besteko tarifa hauetan jasotakoaz at, itzulpen lan apartekoetan, bereziki zuzenketa lanetan, eta abarretan, gure bazkideei gomendatzen diegu bezeroarekin aurrez hitzartu dezatela egin beharreko lanaren ordainsaria.
  • EIZIEk urtero berrikusi eta eguneratuko ditu tarifa hauek.
  • Diru kopuru guztiak eurotan daude adieraziak.

1 - Itzulpen lan idatziak

  • Batez besteko tarifa kalkulatzeko, xede hizkuntzan egindako itzulpena izan dugu beti kontuan, haren orrialde kopurua harturik oinarritzat.
  • Gutxieneko itzulpen ekintza orrialde baten adinakotzat jotzen da oro har, itzulgaia laburragoa baldin bada ere.

1.1 - Oinarriko tarifa

orrialde bat 18,32 euro

Tarifa orrialdeen arabera ez den kasuetan, beste era batera kalkulatzeko batez besteko baliokide hauek erabiltzen dira:

orrialde bat 1800 letragune
240 hitz
30 lerro

1.2 - Oinarriko tarifaren batez besteko gehikuntzak

Atal honetan azaltzen diren faktoreen arabera, oinarriko tarifari gehikuntzak ezarri ohi zaizkio, kasuan kasuko ehunekoa gehituta.

Sorburu hizkuntzaren araberako gehikuntzak

Multzoa Hizkuntzak Gehi
A Gaztelera, frantsesa, galegoa, katalana, italiera, portugesa % 0
B Ingelesa, alemana % 25
C Besteak % 50

Euskara denean sorburu hizkuntza, hizkuntza multzo hauei batez beste % 30 gehitzen zaie, aurreko taulan esandakoaz gain.

Itzulgaiaren zailtasunaren araberako gehikuntzak

Itzulgai mota Gehi
Arrunta % 0
Berezia % 15
Espezializatua % 25

Itzulpena egiteko epearen araberako gehikuntzak

Presazkotzat jotzen dira oro har 24 orduren barruan egin beharreko itzulpen guztiak, edota eguneko 2500 hitzez gaindi dauden itzulpen eskaerak.

Itzulpena egiteko epea Gehi
Arrunta % 0
Presazkoa % 40

Formatuaren zailtasunaren araberako gehikuntzak

Formatu mota Gehi
Testu soileko fitxategia % 0
Testuez gain, diagramak, taulak edo irudiak dituen fitxategia % 10
Testu trataera arrunten bidez landu ezin daitezkeen formatuak: HTML, PDF, PowerPoint, kalkulu orriak, datu baseak, Quark, PageMaker... % 25

2 - Ahozko interpretazio lanak

Hauek dira ahozko interpretazio lanetan kalkulatu ditugun batez besteko tarifak.

Aldibereko interpretazioa
Mota Ordainketa bizkorra 1 Ordainketa arrunta
Lansaio osoa 474 515
Lansaio erdia 378 411
Hitzaldi bakana 378 411
Hitzaldi laburra 321 349
Entsegu orokorra 289 314
Otordu edo prentsaurrekoa biltzarraz kanpo 378 411
Otordu edo prentsaurrekoa biltzarraren barne 235 256
Aparteko lanordua 136 148
Etxetik kanpora egindako bitarteko egunak Lansaio osoko tarifaren % 50

Esan osteko interpretazioa
Mota Ordainketa bizkorra Ordainketa arrunta
Lansaio osoa 534 580
Lansaio osoa (2 interprete) 474 515
Lansaio erdia 450 489
Hitzaldi bakana 413 449
Hitzaldi laburra 321 349
Aparteko lanordua 150 163
Etxetik kanpora egindako bitarteko egunak Lansaio osoko tarifaren % 50

Xuxurlatzea
Interprete bakarra Esan ostekoaren tarifa
Bi interprete Aldi berekoaren tarifa

Dietak 2
Mota Dieta osoa Dieta erdia
A: Madril eta Bartzelona 212 106
B: Balear Uharteak, Kanariar Uharteak, probintzietako hiriburuak (Madril eta Bartzelonaz at), Santiago, Xerez eta Gijon) 183 88
C: gainerakoak 141 76
Kilometroak 0,30 euro / kilometroko

3 - Testuen zuzenketa lanak

EIZIEk egindako azterketaren arabera, oso zaila da tarifa zehatzik kalkulatzea testu zuzenketa lanetarako, gisa horretako zereginak mugagaitzak eta kasu batetik bestera izugarri aldagarriak izan baitaitezke. Kasu honetan, batez besteko tarifa finko baten ordez, gehienetan ikusi dugun jokabidea da zuzenketa lana egin aurretik zuzentzaileak bezeroarekin hitzartzen dituela egin beharreko lanaren ordainsaria eta gainerako baldintza xeheak (eskatzen den zuzenketa mota, epea eta abar).

1 Ordainketa bizkortzat jotzen da faktura aurkeztu ondorengo 15 egunen barruan egindakoa.

2 Kopuruak ordainsari garbia adierazten du, zergak kenduta. Dieta hauek Espainiarako daude kalkulatuak.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net