You are here:
 » 
Senez

Sorry, this content is not in your language.

Senez

2013ko zenbakiaren aurkibidea

SENEZ itzulpen-aldizkariak itzulpen teoriarekin, pragmatikarekin eta euskal itzulpengintzarekin aldez edo moldez zerikusia izan dezaketen beste alderdi guztien topalekua izateko asmoa du, batez ere euskaratik eta euskarara itzultzearen gaineko gogoetei eta esperientziei dagokienez.

Urtean behin kaleratzen da, nahiz eta ale bereziak edo monografikoak ere plazaratzen dituen beharren arabera.

Ez die ukorik egiten beste hizkuntzetan idatzitako kolaborazioei; baina, ahal duela, artikuluak euskaraz argiratzen ditu —nahiz eta jatorrizko artikulua beste hizkuntza batean idatzita egon, euskaratu egin ohi ditu, itzulpengintzaren gainean plazaratzen den euskal aldizkari bakarra izateaz gain, irakurle gehienak profesional euskaldunak direlako—. Edukien eta idazleen aldetik, ikerleen eta profesionalen arteko orekari eusten saiatzen da. Alderdi grafikoari eta diseinuari ere arreta berezia ematen die.

  • Zuzendaria: Karlos del Olmo.
  • Zuzendariordea: Maite Imaz.
  • Aholku taldea: Gotzon Egia, Juan Garzia, Josu Barambones, Garazi Arrula.
  • Diseinua eta irudiak: Juan Azpeitia.
  • Maketazioa: Jose Luis Agote.

Senez 44 (2013)

Senez 43 (2012)

>> Older Senez