EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation
Itzultzaile Eskola - Xabier Mendiguren
Itzultzaile Eskola: Orainaldia - Koro Navarro
Euskal Itzulpena komunikabideetan - Iņaki Zubizarreta
Administrazioko itzulpengintza - Jose Ignazio Berasategi
Argitaletxeak eta itzulpena - Imanol Tapia
Hizkuntz ikaskuntza eta itzulpen zerbitzua - J. Naberan
Itzulpen poetikoa Errusian - Sergej F. Goncarenko
Heriotza iragarritako baten kronika edo euskal itzultzailearen beldurra - Begoņa del Teso
Landareen eta animalien izenak - Martxel Aizpurua
Euskara gizarte bizitzan - Jesus M. Zabaleta
Euskara eta Administrazioari buruzko I. Ihardunaldiak - Gotzon Egia
Termia 84 - K. Harluxet
Euskaltzaindiaren X. Biltzarra - Aintzane Ibarzabal
FIT-en X. Mundu-Biltzarra
SIETen bilera Vienan
APETI
Euskara-Euskalkiak Topaketak - Jesus M. Zabaleta

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 1 (1984) »  Euskara-Euskalkiak Topaketak - Jesus M. Zabaleta

Print

Data: 1995eko abendua

Euskara-Euskalkiak Topaketak - Jesus M. Zabaleta

Eibar,1984 abenduak 26, 27, 28
1985 urtarrilak 2, 3, 4
Tokia: Eibarko Unibertsitate Laborala

Eibarko Udalak aurreko urteetan ere Gabon inguruetan euskararen arazoren bat edo euskarari buruzko gairen bat hizketagai monografiko harturik antolatu izan ditu aurten bezalako topaketak ("Euskaraz eta kito", "Jon Mirande"). Aurten. go Gabon hauetan "Euskara-Euskalkiak" hautatu dute gai monografiko bezala. Gaia hala izendatua badago ere, izan "euskara batua-euskalkiak" da.

Euskara batua edo euskalkien erabilerari dagokion ikuspegi bana aztertuko da egun bakoitzeko.

Ab. 26: Literatura - Atxaga, J.A. Arrieta.
Ab. 27: Inguruko euskalkiak - J. L. Davant, B. Kapanaga.
Ab. 28: Soziolinguistika - R. Baxok, Txillardegi.
Urt. 2: Gizartea eta Administrazioa - P. Garmendia, F. Krutwig.
Urt. 3: Hezkuntza - X. Kintana, A. Arejita.
Urt. 4: Komunikabideak, itzulpengintza - X. Mendiguren, Otermin.

Bi pertsona arituko bait dira, izan ere, ponentzia banatan, gai bakoitzaren inguruan. Arratsaldea talde lanetarako eta eztabaida publikoetarako uzten da.

Euskara batua edo euskalkien erabilera alor bakoitzerako ponentziak prestatu behar dituztenei gaia lau punturen inguruan lotu dezaten eskatu zaie, alegia:

1) Nola ikusten ditu alor jakin horretan euskara batuaren hautaketa eta garapena.
2) Nola uztartu litezke alor horretan euskara batua eta euskalkiak, egia bada, esaten den bezala, euskalkiak direla euskara batuaren iturburua.
3) Nolakoa izan da euskara batuari eta euskalkiei dagokienez, beroien arteko prozesua arlo horretan.
4) Beste herrietako esperientzia.

Egitasmoa zabala da, zinez, zabalegia beharbada ezertan Sakon aritu nahi bada. Nahi den bezala, topaketa horiek internatu gisa egin nahi badira, alegia, goizetik gauera arteko saioetan, gai gehiegi eta zabalegiak iruditzen zaizkigu horrelako saioetarako.

Gainerantzean, gaiak badu izateko arrazoi aski, baldin eta muturretako jarrera eta elkarren ukaziotara eramaten ez bada. Euskarak iraungo badu, edozein hizkuntzak bezala -"edozein hizkuntza" bezala izatea bait da suertatu dakiokeen etorkizunik diztiratsuena- tokian tokiko eta egoeraz egoerako, mailaz mailako hizkeraz osatua beharko bait du. Euskarak euskara batudun, euskalkidun eta beste era askotako hizkera eta hizketa-modudun beharko du. Eta hizkuntza maila eta modu guzti horien arteko oreka, hizkuntzaren erabilerarik baldin bada, unetik unera definitzen da berriro.

Gure kasuan badirudi, gerra baten ondoren bezala, halako beldurtxo bat ote dagoen gai hauekiko hots gehiegi entzuten da euskara gutxiegi egiten dutenen artean euskara batua euskalkiak alorrean hitz garbirik esaten ez duena. Horregatik ez da txarra aldioro aldioro gai hauek berriro mahaira atera eta hitzegitea. Gai gehiegi eta guzti, Eibarko topaketaok ez dute zertan onerako ez izanik.


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org Š EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net