| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| News Publications Events Tools About us Translations' catalog Intranet | Site map |
|
YOU ARE HERE: EIZIE » Publications » Senez » Senez 2 (1985) » Terminologiaren teoria orokorra - Andoni Sagarna |
||||||
|
Data: 1995eko urtarrila Terminologiaren teoria orokorra - Andoni Sagarna1. Zientzien eta teknikaren garapenak premia berriak sortu zizkion hizkuntzari Azken hiruzpalau mendetan gizartearen egitura eta bizimodua errotik astindu dituen hinbat gertakari izan da. Horien artean eragingarrienetakoak zientziak eta teknikak egindako aurrerapenak izan dira inondik ere. Aldi bern horren hasieran zientziaren helburuak, metodoak, teoriak, bitartekoak asko aldatu ziren. Eredu intelektual bern bat gauzatu zen. Eraberritze horretan hizkuntzak ere izan zuen aldaketarik noski. Ez zientzi hizkuntzak bakarrik, arruntak ere bai, baina, artikulu honetan azaldu nahi dudan gaia zientziaren eta teknikaren hizkuntzarekin oso lotua dagoenez, hizkuntza arruntarekikoak ez ditut oraingoan aipatuko. Zientzi hizkuntzaren aldaketarik nabarienetako bat latinaren erabileraren behera kada izan zen. Ordurako eguneroko bizimodutik aspaldi desa gertua zen eta lekuan lekuko hizkuntzak erabiltzen ziren, bai na zientzilarien artean, eta batez ere unibertsitate-munduan, latina indartsii egon zen XVII mendera arte Mende horretan eta hurrengoan, ordea, egoera hau irauli egin zen Hizkuntza arrunt haiek maila jasoko zereginetan erabiltzen hasi aren Kontuan izan behar da, gainera, zientziaren berrikuntzak herak eskakizun berriak ezartzen zizkiola hizkuntzari. Zientzilariek hizkuntza zehatzagoaren premia nabaritu zuten. Zenbait jakintza-eremutan ahalegin handiak hasi ziren egiten sailkapen-sistemak eta nomenklaturak Iantzeko. Linneok, 1758an, bere Systema Naturaeren azken edizioan, gaur egun zoologian eta botanikan oraindik erabiltzen diren bizidunak izendatzeko arauak eman zituen. Lavoisier, Guyton de Morveau, Berthollet eta Fourcroy-k 1787an gaurko nomenklatura kimiko inorganikoaren oinarria izan zen sistema argitaratu zuten eta T. Thompsonek l8O4ean zenbait hobekuntzaz hornitu zuen sistema hon. Kimika organikoari dagokionez, 1892an Genève-n egin zen nazioarteko kongresu batean erabaki ziren nomenklatura finkatzeko lehen arauak. Teknologiaren arloan, berriz, azken bi mendetan aplikazio industrialek izan duten garapenak, produkzioa nazionalizatu ahal izateko, arauak ematera behartu ditu nazio industriatu guztiak. Produktuen diseinu eta fabrikaziorako milaka xehetasun arautu dira. Hasi planoen tamainatatik eta bertan erabiltzen diren ikurretatik eta mate rialetaraino edo pinturen koloreta-ramo dena dago zehatz-mehatz erabakia. Estatu guztietan badira arau hauek lantzen eta argitaratzen dituzten erakundeak: Alemanian DIN eta VDE, Italian UNI, Frantzian AFNOR, Erresuma Batuan BS, Sovietar Batasunean GOST, Estatu Batuetan ASA, AISI, ASTM, API etab., Espainian UNE.. Hogeitabi Estatutako standardizazio erakundek International Federation of the National Standardizing Association (ISA) erakundea fundatu zuten 1926an, "Nazioen arteko salkari eta zerbitzu trukea errazteko eta arlo intelektual, zientifiko, tekniko eta ekonomikotan elkarren arteko ulermena lortzeko asmoz". II. Gerra Mundialaren ondoren, 1947an, ISAren ordezko International Organization for Standardization (ISO) erakundea jaio zen eta honek geroztik Genève-n dauka bere egoitza Edozein giza ihardueratan hezala, industni lanean ere hizkuntzak berebiziko garrantzia du eta, espero zitekeen hezala, erakunde hauek arduratu dira heren arloko hizkuntz arazoak konpontzen 2. Terminologiaren Teoria Orokorraren jaiotza Eugen Wüster (1898-1977) injineru austriarraren Internationale Sprachnormung in der Technik (1931) obra abiapuntutzat hartuta Terminologiaren Teoria Orokorra (alemanez Aligemeine Terminologielehre) jaio da. Artikulu honetan disziplina horren historiaren zenbait xehetasun eta bere planteamenduen azalpen llaburra egiten ahaleginduko riaiz. Ikusiko dugun bezala, Terminologiaren Teoria Orokorrak (T.T.O.) oso garapen autonomoa izan du, hizkuntzalaritzatik urrun ibili da eta ez hori bakarrik, zenbait aldiz hizkuntzalarien eraso bortitzak jasan behar izan ditu, gerora hauek terminologilarien lana hobeto konprenitzen hasi badira ere. Sovietar Batasuneko Zientzi Akademiak kritikatu ondoren,1935ean, standardizaziorako Sovietar Elkarteak Wüster-en lana itzuli eta argitaratu zuen. Drezen terminologilari sovietarrak Wüster-en lana aipatuz egin zuen txostena aintzakotzat hartuta, ISAk 1934ean Stockholm-en egin zuen batzarrean, Sovietar Batasunak (SESB) terminologi arazoez arduratuko zen batzorde tekniko bat sortzea proposatu zuen. Txosten hori standardizaziorako 19 elkarte nazionalek onartu zuten. Drezen txosten hau egiteaz gain asko arduratu zen Wüster-en teoriak ezagutzera ematen. Stockholm-eko batzarrean hartutako erabakiaren ondorio bezala, 1936an 1SA Terminologia 37" batzorde teknikoa eratu zen eta handik piska hatera batzorde hau Budapest-en lehen aldiz biltzeko deia egin zen. Zoritxarrez, II. Gerra Mundialak batzorde honen lanak bertan behera utzi beharra ekarri zuen. Lan horiek ISAren hiztegiak egiteko erizpideei buruz, hizkuntza desberdinak kontutan hartu gabe kontzeptuak izendatzeko propoatu beharreko arauez eta termino tekniko internazionalentzako arauei buruzkoak ziren. ISAren ordez, gerraostean, International Organization for Standardization (ISO) deritzon erakundea sortu zenean, honek ISA 37 batzordearen lanari ¡arraitzeko TC 37 batzorde teknik()a eratu zuen 1951an. Geroztik ESO/TC 37 batzordeak Austriako Standard izazjo Institutuan du here ordczkaritza ISO/TC 37 1967 eta 1973 hitartean gomendio batzu eta arau bat argitaratu zituen Wüster-ek 1972tik 1974era bitartean Viena-ko unihertsitateko Hizkuntzalaritza Institutuan eman zituen kiaseetan erabiltzeko bere Einführung in die Aligemeine Terminologielehre und Terminologisehe Lexikographie idatzi zuen eta, 1977an, autorea hilda gero, eskuizkribua argitaratua izan zen 1979an. Azken hamarkadetan ahalegin handiak egin dira T.T.O. beste zientziekin erlazionatzeko. Horretarako zenbait simposium egin dira. Hauen artean aipagarrienak 1969ko abenduan eta 1971ko abenduan "Terminologiaren lekua gaurko zientzien sisteman" eta "Zientzi hizkuntzen, Terminologiaren eta Informatikaren problema semiotikoak" izenekin egindakoak izan dira. Gai honi buruzko ikerkuntzan nagusigoa SESBak du gaur egun. Duela hogeitabat urtez geroztik bada han terminologia arautzeko departamentu zentral bat eta Sovietar Batasun osoan banatutako 300 ikerkuntz institutu baino gehiago daude han atxikita. Alemanian ere garrantzi handia aitortu zaio arazo honi. Dr. Schröder garai hartan Defentsa-Ministraria zenak, 1 969an, Hizkuntz Departamentu Federala (Bundessprachenamt) delakoa sortu zuen terminologi departamentu baten eginkizunak hetetzeko. Lan hauen eragina ez da Estatu-mailan geratzen, zeren A ELAk (Hizkuntzalaritza aplikatuaren nazioarteko elkarteak) koordinatzen bait ditu nazioartean. UNESCOk 1971an here egoitza Vienan duen INFOTERM izeneko terminologi arazoetarako nazioarteko zentrua eratu zuen. Wüster-ek Terminologiaren Teoria Orokorraren Vienako Eskola fundatu zuela esan daiteke. Honek horrela definitu zuen T.T.O.: Hizkuntzalaritza, logika, ontologia, informazioaren ient.zta eta zientzia berezituen arteko disziplinarteko eremu bat" Disziplina honen ikergaiak ondokoak dira: kontzeptuen izaera, kontzeptuen sorkuntza, kontzeptuen ezaugarriak, kontzeptuen arteko erlazioak, kontzeptuen deskrihapena (definizioa), kontzeptuei izendapenak (ikurrak, terminoak) csleitzea, "hanako objektuaikontzeptualizendapena" erlazioa, terminoen izaera, terminoen egitura, kontzeptuen eta terminoen baterakuntza, nazioarteko terminologia baterako proposamenak, lexikografia termino logikoaren metodologia etab.
3. T.T.O.ren eta Hizkuntzalarjtzaren arteko diferentziak Bi jakintza hauen arteko desberdintasunak hizkuntzaren hiru alderdiri buruzko planteamendutan nabari daitezke: A) Hizkuntzaren egoerari (alemanez Sprachzustand) buruzko plantemendutan. A)Hiru ezaugarri ditu T.T.O.ren hizkuntzaren egoerari buruzko planteamenduak: a) Terminobogi lana kontzeptuetatik abiatzen da, h.d. definiziotatik abiatzen da eta ez terminoetatik. Kontzeptu bakoitza inguruko beste kontzeptuetatik argi eta garbi bereizten da. Kontzeptuen erreinuak bere izaera propioa du terminoen erreinutik at. B)Hizkuntzaren garapenari huruz hizkuntzalaritzak eta T.T.O k planteamendutan dituzten diferentziak ondokoak dira: a) Terminologiak berariaz eskuhartzen du hizkuntzan. Kontzeptuak eta terminoak nahita sortzen dira. Hizkuntza arruntean, aldiz, araua erabilerak zertzen du eta hizkuntzalaritza hizkuntzaren deskribapenean geratzen da. Hori izan da behintzat hizkuntzalaritza "konbentzionalaren" jarrera, nahiz eta egungo zenbait hizkuntzalarik heste planteamendu batzu egin. Izan ere, Hizkuntz Plangintzaz arduratzen diren espezialistek disziplina honek bere teoria eta metodologia propioak hehar dituela adierazi izan dute. Zientzia honi izeri desberdinak jarri izan zaizkio, adibidez: hizkuntzalaritza praktikoa (A. Pekovskij), hizkuntzalaritza aplikatua (Bruno Migliorini, H. Spang-I-ansen), hizkuntzalaritza preskriptiboa (Punya Sloka Ray), hizkuntzalaritza arauemailea (Einar Hangen), Hizkuntz Plangintzaren teoria (Valter Tauli). Hizkuntzalaritza aplikatuaren lanarlokotzat hartzen dira ez hizkuntz plangintza bera bakarrik baizik eta baita beste zenbait iharduerak osatzen duen multzoa ere, hala nola: hizkuntzalaritza konputàzionala, hizkuntzalaritza matematikoa, itzulpen automatikoa, hizkuntza arrotzen irakaskuntza, etab. Hizkuntzarekiko plantea mendu preskriptiboa bereziki interesgarnia da normalizazio bidean dauden hizkuntzentzat. Terminologi arazotan hizkuntza berekasa utziko halitz nahaste kaltegarri bat baizik ez litzateke sortuko. Horregatik, terminologilariak kontzeptuak eta terminoak hateratzen hasi ziren mende honen hasieran eta zenhait eremutan lehenago oraindik, arestian aipatu den hezala. Ahalegin hauei esker, terminologia eta nomenklatura arautuak lortu ziren. Terminologiak hortaz, deskribatu bakarrik ez, arautu ere egiten dira. Gaur egun 10.000 hiztegi àrautu baino gehiago daude munduan (ik. Infoterm Series 2 "International Bibliography of standardized vocabularies"). Hiztegi hauek Estatu desberdinetako standardizazio erakundeek, ESOk, erakunde zientifiko, tekniko eta profesionalek eta cnpresa handiek arautzen dituzte Terminologia arautzeko beharra ugaritasun izugarriak eta zehaztasunaren premiak ezartzen dute. b) Terminologiaren standardizazioa nazioartekoa da. Honegatik terminoen standardizazioak erizpide batuak eta hizkuntza zehatzei lotugabekoak eskatzen ditu. Teorian oinarritutako erizpideak behar dira. Hau lortzeko asmoz, ISOk terminologi eta terminologiazko lexikografi lanetarako oinarri batzu landu zituen. Lau sailetan banatzen dira hauek: 1) Hiztegia 2) Metodologia 3) Izendapen-oinarriak 4) Hiztegi sailkatuen aurkezpena c) Hizkuntza idatziaren lehentasuna. Terminologiaren ikuspegitik forma idatziak lehentasuna du ahozkoarekiko. Terminoen forma idatzia da ham zuzen nazioarteko mailan batzen dena. Hizkuntza desberdinetan ja forma idatzi berbera duten hitzek oso ebakera diferenteak dituzte. 4. Kontzeptuak eta kontzeptu-sistemak dira T.T.O.ren oinarria Wüster-ek (1974) zioenez, hizkuntza kontzeptu-sistematzat hartzekojarrera Ferdinand de Saussure-rekin hasi zen F. de Saussure-ren kiaseetan ikasleek hartutako apuntetari ornarrituz, irakaslea hil ostean, argitaratu zen Cours de Linguistique genérale liburuak ez omen zuen alemanieraren lurraldetan eragin handirik izan, besteak beste, alemanierarako itzulpena 1931.a arte ez zelako argitaratu, baina antzeko planteamenduak egin zituzten Leo Weisgerber-en eta Jost Trier-en lanek zabalkunde handia izan omen zuten.
Salbuespen aipagarriena Pragako Zirkuluko hizkuntzalariena izan da. Flauek Ian sakonak egin zituzten fonologiar&n arloan, hala nola Nikolai Trubetzkoy-k burutu zituenak 1923 eta 1938 bitartean, baina, horretaz gainera, beste herrialde askotan ez bezala, hizkuntzalari horiek asko interesatu ziren bizimodu modernoak hizkuntzaren erabilerari ezartzen zizkion eskakizun berriez. Beste leku batzutan filologia tradizionala arazo hauetatik oso urrun ibili zen eta batzutan zientziaren eta teknologiaren hizkerari buruzko kritika garratzak egin zituen. Erretorika eta poetika tradizionalaren ikuspegitik eginak ziren kritikaok. Txekoslobakian, ordea, 1920. urtetatik aurrera sakonki aztertu dira terminologia eta zientziaren hizkuntza. lkertzaile haiek agudo ulertu zituzten Wüster-en teoriak, F. de Saussure-ren eta Leo Weisgerber-en obrek oinarri teorikoa ipini zioten lexikologia estrukturalistari, eta praktika lexikografikoan ere izan zuten beren oihartzuna. Leo Weisgerber-ek berak, bere Muttersprache und Geistesbildung (Gottingen 1929) obran, teoria hon lexikografian aplikatuz gero hiztegigintza hobe zitekeen ustea azaldu zuen. Hiztegiak ez liratekeela ordena alfabetikoan soilki ordenatu behar zioen, edukinaren arabera ere bai, baizik. Ideia hau lotan geratu zen harik eta 23 urte geroago Walther von Wartburg eta Rudolf Hallig hizkuntzalariek Begriffssystem als Grundlage für die Lexikographie t1952) argitaratu zuten arte.
Ordenazio alfabetikoaren eta ordenazio sistematikoaren aldekoen arteko eztabaidak mende honen hasieran izan ziren Alemanian hizkuntza teknikoaren eremuan. Verein Deutscher Ingenieure (VDI) injineru alemanen federazioak 1900. urtearen inguruan hiztegi tekniko handi bat, Technolexikon zeritzana, egin zezan agindu Zion filologo baten zuzendaritzapean ihardungo zen lantalde bati. Alfabetikoki ordenatzeko asmoa zuten hiztegi hau. Berehala ikusi zen lan eskerga zela hura, zeren l9O2tik 1907ra taldeak 3.600.000 fitxa bilduak bait zituen. Bitartean, 1906an, Alfred Schlomann injineruak makina atalei buruzko hiztegitxo bat argitaratu zuen, sistematikoki ordenatua eta irudiz hornitua, sei hizkuntzatan. Lan honek harridura sortu zuen. VDlren kontseiluak 1907an egin zituen kalkuluen arabera, Technolexikon hiztegia burutzeko, ordurarteko metodologia erabiltzekotan, beste 40 urte beharko ziren. VDIk aholkua eskatu zion Koloniako IJnibertsitatean filologia ingelesa irakasten zuen eta lexikografoa zen Arnold Schroer-i erabaki bat hartu ahal izateko. Honek Schlomann-en metodologia hobetsi zuen eta Technolexikon zelako hon bertan behera utzi eta Schlomann-en lana finantzatzen hasi zen VDI elkartea. Ondorengo urteetan, 1932.a bitartean, 17 tomo lodi egin zituzten baina nazismoak lana gerarazi zuen eta 1935ean Schlomann-ek Alemaniatik erbesteratu egin behar izan zuen. Hizkuntzalariak Schlomann-en aurka zeuden. Prozesu hau ez da Alemanian hakarrik gertatu, beste leku batzutan ere izan da horrelakorik. Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoak ere halatsu jokatu zuen. Sei hizkuntzatako Elektrokenia-Hiztegia egiteak behar izan zituen 30 urtetatik, 15 bat ordenazio alfabetikoa erabili nahi izateagatik galdu ziren. Flura bide okerra zela konturatu eta 1924ean ordenazio sistematikoa erahiltzea erabaki zutenetik aurrera lanak asko bizkortu ziren 5. T.T.O.ren oinarri teorikoak
Aipatu den legez, terminologilariek lexikografian erabiltzen zen metodologiaren moldeak hautsi behar izan zituzten eta gaur egun badago, eremu teknikoetan behintzat, ongi asentatua dagoen lan-prozedura bat. Eugen Wüster izan zen honi oinarri teorikoa ipini ziona. Bi erro zituen Wüster-en teoriak: Hizkuntzaren eta errealitatearen arteko erlazioei buruzko Gumperz-en (1908) eredua eta Ferdinand de Saussure-ren teoria. Gumperz-en eredua beste hainbat autorek ere erabili izan duen triangelu ezaguna da. Eredu hau autoretik autorera pasa da. Hauen artean ondokoak aipa daitezke: Gumperz (austriarra) 1908 Ogden psikologo ingelesaren kasuan xehetasun bat aipa daiteke: bere The Meaning of Meaning (1923) liburu famatuan izen berriak ipini zizkiela eskuineko bi erpinei: banako objektua" ipini ordez 'erreferentea" ezarri zuen eta kontzeptua", "esanahia" edo "ideia"ren ordez "erreferentzia" jarri zuen. Baldinger-ek eredu triangeluarra berriro aurkeztu zuen urte berean, 1959an, Wüster-ek zenbait ohar egin zituen eredu hon aldatzeko. F de Saussure eta von Trubetzkoren erizpidetan oinarrituz, triangeluaren ezkerreko bi erpinak hanandu eta bina puntutan zatikatu hehar árela zioen. Soinuzko zeinuen eremuan zatiketa horrek fonemen eta alofonoen arteko bereizketa egiteko aukera ematen du eta zeinu idatzien eremuan grafemen eta alografoen artekoa. Fonema ondoko ezaugarriak dituen segmentu fonikoada: a) Funtzio bereizlea du. Soinu fonetikoen abstrakziozko baliokidetasun-klase bat osatzen du fonema bakoitzak. Baliokidetasun-klase bereko soinuak dira alofonoak. Fonema baten alofono guztiek fonemaren ezaugarri bereizleak dituzte baina gainera batzu bestetatik bereizten dituzten beste zenbait ezaugarri. Idazketa-mailan alografoak eta grafemak bereiz daitezke. Grafema hizkuntza idatziarentzat, fonema ahozko hizkuntzarentzat denaren parekoa da. Grafema bakoitza idazkitan alografotan gauzatzen da. Gumperz-en triangeluaren ordez Wüster-ek proposatu zuen eredua hauxe da:
Eskema honetan: a1, a2... era bereko banako objektuak A: Banako objektuei dagokien kontzeptu orokorra Eskemaren goialdeak hizkuntz sistemari dagozkion kontzeptuen esfera adierazten du. Behealdeak errealitate hautemangarria adierazten du. Kontzeptu bakoitzari banako adierazpen batzu dagozkio. Banako kontzeptuak (A1, A2) banako objektuei dagozkie (a1, a2) eta banako kontzeptuak kontzeptu orokor batean biltzen dira (A). Ikurra den B kontzeptua A kontzeptuari esleitzen zaio, hots, forma idatzi edo ahozko zenbaiten (Bj, B2) kontzeptu orokorra da B. Ikurra banako elementuen (b1,b2) forma idatzi edo ahozkoen bitartez idazten edo mintzatzean gauzatzen da. Forma bakoitza bestetatik apur bat desberdina da, adibidez "aulki" edo "AULKI" hitz idatziak. Errealitatean ez dago kontzepturik. Izaki pentsatzaileongandik at baden ohjektuen mundu batean bizi gara. Banako ohjektuak materialak izan daitezke, hala nola etxe bat edo hegazkin bat, baina ez-materialak ere bai: alegiazko ekaitz bat, adibidez. Banako objektuei izen propioak ematen zaizkie: "Gorbea", edota banako kontzeptuei zuzenean terminoak esleitzen zaizkie: "mendi" hau, "mendi" hori. Kontzeptu orokor bat (ez banako kontzeptu bat), eskuarki, termino baten, letrazko ikur baten edo beste era hateko ikur baten bidez adierazten den pentsamendu-unitatea da. Zenbait objektutan nabaritzen ditugun ezaugarri erkideen multzoari dagokio eta gogoeta ordenatzeko bitarteko bat da. Bi motatako ezaugarriak daude: intrintsekoak eta estrintsekoak. Kontzeptuen izendapenerako ezaugarri intrintsekoak hobesten dira mundu guztiarentzat estrintsekoak baino nabariagoak diren heinean. Kontzeptua osatzen duten ezaugarri guztien multzoa kontzeptu horren intentsioa da eta kontzeptuaren hedadura kontzeptu horren espezie irudigarri guztien multzoa edo banako objektu guztien multzoa edo osotasun baten atal guztien multzoa da. 5.2. Kontzeptuen arteko erlazioak Kontzeptuak ez dira beraien artean zerikurisik gabeak, bai-zik eta inguruko kontzeptuekin erlazioak dituzte. Wüster-ek erlazio hauek aztertu eta honda sailkatu zituen:
5.2.1. Erlazio logikoak antzekotasun-erlazioak dira: a) Erlazio bertikalak (genero > espezie) Adibidez: ibilgailua b) Gainjarperia (X) Hiru kontzeptu horizontal edo gehiagoren arteko erlazioak ager daitezke kontzeptuen segida logiko horizontal batean. lehorreko ibilgailua " aireko ibilgailua " itsas ibilgailua " espazioko ibilgailua... d) Erlazio diagonaak (/,\) Eremu jakin bateko kontzeptuen arteko erlazio logikoak adieraz daitezke bere osotasunean kontzeptu-sistema gisa. kontzeptuak sailkatzeko hautesten diren ezaugarri-motek kontzeptu-sistemen egitura zertzen dute. Adibidez:
Bi kontzeptu batuz sor daiteke kontzeptu bern bat era desberdinetan: a) Zehaztapenez. b) Kontzeptuen konjuntzioz. e) Kontzeptuen disjuntzioz.
a) Erlazio partitibo bertikalak (osoa )- atala) Hiru elementu edo gehiagoren arteko enlazio partitiboak (osoa, atala, azpiatala, etab.) elementu-segida partitibo batean ager daitezke. Adibidez: automobila b) Gainjarpen partitiboa ( )-( ) Osotasun beraren atalak diren hiru elementu edo
gehiagoren arteko erlazio partitibo horizontalak
ager daitezke elementu-segida partitibo horizontal
hatean.
Adibidez: txasisa I H karrozeria H motorea I H
balaztak H direkzioa
d) Erlazio partitibo diagonalak ( < , > Osotasun baten atalen eta azpiatalen arteko erlazio partitiboak ager daitezke kontzeptu-sistema partitibo batean. Adibidez:
-5,2.3. Material/produktu enlazioak
5.3. Definizioak Definizioa kontzeptuaren hitzezko deskribapena da eta kontzeptu horrek berarekin erlazionatzen diren kontzeptu guztien sisteman duen posizioa zertzen du. Hiru definizio-mota daude:
Kontzeptu jakin baten ezaugarri guztien multzoa agertzen du. Hurbileneko generotik eta kontzeptu hori bere segida horizontaleko beste kontzeptutatik hereizten duten ezaugarri murriztaileenetatik abiatzen da. Adibidez: Abioia: Aireko ibilgailua, airea baino astunagoa, hego finkoduna eta motorez higierazia.
Genero bereko eta abstrakzio-maila berekoak diren espezieak edo osotasun baten atalak zerrendatzen ditu definizio-mota honek. Adibidez: Aireko ibitgailu airea baino astunagoak planeadoreak, kometak, abioiak, jirabioiak eta ornitopteroak dira.
Definitzen den kontzeptuari dagokion terrninoa esaldi batean aurkezten da. Adibidez: "Aireko ibilgailu batzu airea baino arinagoak di ra baina beste batzu ez. Azken hauen artean ere badira diferentziak, zeren abioiek eta ornitopteroek hegoak dituzte, lehenengoek finkoak eta bigarrenek, berriz, txorien hegoen antzera higitzen direriak, baina jirabioiek ez dute hegorik. Orain arte aipatu ditugun aireko ibilgailu airea baino astunago guztiak motorez higieraziak diren bezala, beste batzuk èz dute motorerik, hala nola, planeadoreek eta kometek. Kometen igotze-indarra haizearekiko higidura erlatiboak sortzen du, dela lurrera lotzen dituen soka finko egonda, dela honen bidez atoian eramanda". 5.4. Terminoak. Terminoen eta kontzeptuen arteko erlazioa. Termino bat kontzeptu baten izendapena da. Izan daiteke 'hitz" bakarra, hitz-elkarketa ala eraikuntza sintagmatikoa. Hizkuntza teknikoaren oso eskakizun inportante bat kontzeptuen eta terminoen arteko erlazioak biunibokoa izan behar duela da. Printzipio honen arabera ez litzateke ez sinonimorik eta ez homonimorik onartu behar. Honetan hizkuntza teknikoa eta Iiterarioa arras kontrakoak dira, espresio ederrak sinonimian eta homonimian aberastasun- iturri paregabea aurkitzen bait du. Homonimiaren arazoak bere zailtasuna du hizkuritza teknikoan, ham zuzen ere, edozein hizkuntzatan irispidean dauden erroen kopurua izendatu beharreko kontzeptuen kopurua baino askoz txikiagoa delako. Schmidt-Hidding-en (1955) ereduak konponbide bat ematen dio kontraesan horn. Eredu horren arabera zentzu bakarra (Einsinngkeit) eta esanahi bakarra (Eindentigkeit) bereiz daitezke. Izendapen batek bere testuingurutik kanpora esanahi bakarra duenean, zentzu hakarrekoa dela esaten da. Bi izendapenek forma berbera baina esanahi desberdinak dituztenean homonimoa dugula esaten dugu. Homonimo-mota desberdinak daude eta erizpide diferenteen arabera sailka daitezke a) Etomofonoak Grafia desherdina izan amen ebakera her hera dutenak Esate baterako espainieraz "vasto" eta "basto", "honda" eta "onda", "ribera" eta "rivera", "revelar" eta "rebelar"... b) Homografoak: Idazkera berbera baina ebakera desberdina dutenak. Adibidez: ingelesezko "tear" (= malkoa) eta "tear" (= tarrata). c) Homonimo osoak: grafika berbera eta ebakera berbera dutenak. Euskaraz: "horma" (= pareta) eta "horma" (jela). Jatorriaren arabera bereizketa hauek egin daitezke: a) Homonimo kasualak: Jatorriaren aldetik zerikusirik ez dutenak. Adibidez: alemanez "kiel" (= kainoia) eta "kiel" ( gua). Honelakotan polisemia dagoela esaten da. b) Transferentziazko homonimoak. Baten esanahia beste baten esanahiaren transferentziaz sortzen denean. Adibidez: "burua" (bizidun batena) eta "burua" (torlojoarena). Transferentziazko homonimoen artean sail berezi batekoak dira homonimo mailakatuak. Kasu honetan bati kontzeptu zabalagoa dagokio besteari baino. Adibidez: "gatza" (kimikan) eta "gatza" (sukaldeko gatz arrunta CINa). c) Forma bereko baina esanahi desberdineko konposatuak. Honela Azkueren hiztegian: "emazte-gizon" ( hombre afeminado) eta "emazte-gizon" (= mujer hombruna). 6. Terminologia eta terminologi bankuak hizkuntzaren normalizazioaren zerbitzuan. Quebec-eko kasua. Eta hemen? Terminologiak zertan lagun diezaiguke gun? izango da bururatzen zaizun galdera. Egokia deritzat gure kasurako neurri batean eredua izan daitekeen Quebec-eko terminologi lana aurkezteari, horri erantzuteko. Quebec-en, frantsesaren normalizazioa bultzatzeko, "Charte de la langue française" deritzari legearen habesean 'Office de la langue française" izeneko hulegoa sortu zuten l96lean Ai patutako legeak hulego horn ezarri Zion zeregina frantsesa lehenbailehen komunikabideetako, laneko, merkatalgoko eta hai Administrazioan eta bai enpresatan aferetako hizkuntza bihur dadin" ahalegintzea zen. Bulegoa sortu eta handik zortzi urtetara, 1969an, honek "Banque terminologique du Quebec" izeneko terminologi zentrua eratu zuen. Hemen, hasiera batean 30.000 fitxako terminologi fitxategi erdiautomatizatu bat antolatu zen, baina sistema honek bulegoaren premia gero eta handiagoei behar bezalako erantzunik ematen ez zielako terminologi banku bat eraiki beharra ikusi zen. Projektuari 1973an ekin zitzaion. Gaur egun Quebec-ko Terminologi Bankua tresna egokia da frantsesaren erabilera hedatzen laguntzeko. Erakunde honek quebecdarren irispidean ipintzen ditu frantsesezko terminologiak eta terminologiari buruzko dokumentazioa, enpresak eta Administrazioa frantsestu ahal izateko. Eginkizun hau betetzeko Quebec-eko Terminologi Bankuak bere buruari ezarri dizkion helburuak ondokoak dira:
Sei fitxategik osatzen dute gaur egun Terminologi Bankua: bi terminologi fitxategik, erabilera-eremuen thesaurusaren fitxategiak, erreferentzia bibliografikoen fitxategiak, terminologiari buruzko dokumentazioaren fitxategiak eta erakunde, idazie, lihurutegi eta enpresen fitxategiak. Hauen artean interesgarrienak terminologi fitxategiak eta terminologiari buruzko dokumentazioarenak dira. Azken ho nek baditu 25.000 erreferentzia bibliografïko. Terminologi fitxategitako batek terminologia andu eta finkatua dauka, zabalkunderako egokitzat daukatena. Bere baitan 125.000 fitxa ditu. Bestea laneko fitxategia da, oraindik zabalkunderako garbiketa-lana eskatzen duten fitxak dauzkana. Hemen 650.000 fitxa daude. Frantsesa Quebec-en laneko hizkuntza bilakatu ahal izateko terminologi an sakona egin behar izan da. Frantsesaren Bulegoko espezialistek enpresatako eta Administrazioko hizkuntz egoera aztertzen dute, terminologi premiak zehazten dituzte eta hutsuneak betetzen ahalegintzen dira. Enpresa handiek, ministeritzek eta itzulpen-zentru handiek terminal bidez kontsultatzen dituzte Terminologi Bankuko Litxategiak. Terminalik ez dutenek berriz idatziz edo telefono bidez egiten dituzte kontsultak. Honetaz gainera Terminologi Bankuak termino-zerrendak eta bibliografiak argitaratzen ditu. Euskal Herrian oso urrun gaude prozedura hauek erabiltzetik. Canadan edo Alemanian duten bezalako Terminologi Zentru Ofizialik ez dugu. Antzeko lana UZEIk egiten duena izan liteke, baina hau gaur egun zentru pribatu bat da eta gainera Canadan duten frantsesa laneko hizkuntza bihurtzeko legearen pareko legerik ez dugu euskararentzat. UZEIn egiten an garen hiztegigintzaren informatizazio-lanak eraman gaitzake Terminologi Banku bat eratzera baldin eta horrek eskatzen duen metodologia garatzen badugu, haina horretarako oraingoz dugun baino planginta zabal bat egiteko bitarteko gehiago beharko genuke tartean urteko baliabideak eskuratzeko kezka dugun bitartean ezin izango dugu lauzpa bost urtetako aurrikuspenik egin, ez nazioarteko harremanik sendotu, ez bertako langileen prestakuntzarik planteatu. Eguneroko eskarmentuak gidatuta, azken Linean beste lekutan egiten denaren antzeko zerbait egiten dugula konturatzen gara, baina, ezinbestean, erritmoa oso motela da eta eredu horiei jarraitzeko beharko genukeen aldaketa kualitatiborik ezin dugu gauzatu. Oraintxe bertan honeako zerbait egin nahi izango bagenu, lan berritan sartu ordez, dagoeneko landua eta ordenadorean sartua duguna txukuntzeko, sailkapen eta definizio-sistema egoki bat ezartzeko, agian argitalpenak egiteari utzi beharko genioke denbora batez, bestelako zerbitzuak (kontsultategia adibidez) ahalik eta gehien murriztu beharko genituzke eta kalitatea lortzera bideratu beharko genituzke gure ahalegin guztiak. Agintarien eta UZEIren arteko elkar hizketa serio eta emankorrak bidera lezake hau, bestela jai dago. Bitartean, nora joan nahi genukeen jakinda ere, abiatu ezinda geratuko gara. Gauza bat dago garbi, euskara laneko hizkuntza bihurtzen ez den bitartean tramankulu sinboliko baino askoz gehiago ez dela izango eta horretan geratuko ez bada bitartekoak ipini beharko direla. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr |
||||||
|
||||||