| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| News Publications Events Tools About us Translations' catalog Intranet | Site map |
|
YOU ARE HERE: EIZIE » Publications » Senez » Senez 5 (1986) » Bibliografia |
||||||
|
Data: 2005eko urtarrila BibliografiaSANTOYO, J. C.: El delito de traducir. Universidad de León. León, 1985. Gustora irakurtzen den liburua da hau. Nobela balitz bezalaxe, utzi ezinik. Bukatutakoan ordea, ez dakigu oso ongi zer pentsatu. Alde batetik iruditzen zitzaidan, bai. Bestetik gehiegizkoa ote den susmoa, edo nahia agian... Liburuak zein gaizki itzultzen diren erakutsi nahi du. Eta lorlzen du bai, bete-betean gainera. Esan behar da ez duela inolako asmo edo helburu "zientifiko" edo antzekorik; hau da, ez da exhaustiboa, ez ditu —era esplizitoan behintzat—gaizki itzultze horren arrazoiak aurkitzen. Haserrea dela liburuaren motibazio nagusia, dirudi: hascrrca, nekea eta nazka. Gainera haserrea ironiaz jazten da, lana atsegindu cta borobilduz. Eta oso ongi derizkiogu guk horri. Ikus sarrera: El que esto escribe no comprende cómo las cárceles y juzgados de este país (a pesar de indultos y amnistías) no están llenos de traductores ... Cierto y demostrable es asimismo el hecho de que el lector español esta siendo sistemáticamente engañado, robado, estafado e inducido a error, cuando lee un libro traducido por el que ha pagado 500 o 1000 pesetas (9. or.)... Todo se queda en lamentos. Y es hasta probable que los capítulos que sigan sólo sean, a su vez, quejas desatendidas, vanos e inútiles lamentos. Casi nada puede hacerse contra la marea negra de las malas traducciones... (11. or.) Aipatzekoa da halaber liburuari hasiera ematen dion zita: No es preciso entender un idioma para traducirlo, puesto que solo se traduce para quienes no lo entienden. (Diderot: Las alhajas indiscretas, 42. kapitulua). Eta tristeena da, itzulpenetik hurbil gabiltzanontzat behintzat egia dirudiela iritzi horrek. Egileak horrela gaurko gaztelaniazko itzulpenari errepasoa ematen dio. Zabala: alde batetik idatzizko testuak aztertzen ditu (prosa literarioa, ohizkoa, poesia, antzerkia); bestetik mass-media direlakoak, zinea eta telebista bereziki. Horrez gain, atal berezi batzu daude zentsura eta plajioari buruzkoak, itzulpenari buruzko datuak (zenbat itzultzen den, zein hizkuntzatatik, zeintzu diren liburu itzulienak...). Liburuaren amaieran, eraskin gisa, hiru artikulu datoz: Fraude editorial español (J. J. Coy), Antología particular del disparate (Justo Garate) eta Traducciones y opiniones. Hasiera aldeko atal batetan, itzultzaileei buruz mintzo zaigu egilea (Aficionados, amateurs y traductores). Ideia bat agertzen da etengabe: Itzultzaile profesiorik ez da izan. Amateurra izan da beti itzultzailea. Eta ez gainera zaletasunez edo, beharrez (diru beharrez) baizik. Egileak ematen dituen iritziak eta egiten dituen aipamenak ikustekoak dira. Horrela, XVIII mendean Fray Gerundio de Campazasek dioena: En los tiempos que corren es desdichada la madre que no tiene un hijo traductor (28. or.) Edo Juan Marseren hitzak: *Cuando escribí Ultimas tardes con Teresa, mi situación económica era bastante mala. Hacia trabajos para el cine (diálogos para películas de los que es mejor no hablar), traducciones (del francés y tambien del italiano (idioma que traducia sin saberlo) y textos publicitarios (30. or.)* Eta arrazoia, dirua: " El vil metal" beti, gaiztokeri ara bultzatuz arima inuxente elebidunak (elebidunak kasurik onenetan noski). Halako tradizioa luzea dela dirudi. Zorionez, gauzak aldatzen hasi ote diren dirudi: *En el transcurso del siglo XX ha cambiado algo este caracter de aficionados que resulta casi consustancial con los hombres de la traducción. Sería fácil citar aquí cuatro o cinco auténticos maestros contemporáneos (tampoco mas) de este noble oficio—Andres Bosch, Octavio Paz, Jorge Guillen, Jose Ma Valverde, Rafael Vazquez Zamora, Ricardo Baeza—(29. or.)* Horixe da ordea egileak ematen digun arnasa bakarra. Hemendik aurrera, astakerien galeria hasten bait da, zein baino zein handiago. Literaturan bi era nagusitakoak direla astakeriak iruditzen zaigu. Goi mailakoan (poesia, prosa poetikoa) irudimen gehiegizkoak eragindakoak. Ohizko prosan (batez ere folleto, iragarki eta antzekoetan), ezjakintasun huts eta borobilez egiten direnak. Adibide pare bat besterik ez dugu hona aldatuko. (Thackeray-ren La feria de las vanidades) But there was no hope now. Pero el vendaval de la desventura habia disipado estas esperanzas. (44. or.) Ohizko prosa itzulia irakurtezina da batzutan. Hona italieratik itzulitako Instrucciones para el uso: (...) La cafetera puede ser usada sobre cualquierfuente de calor, para limpiarla en la parte exterior, usar el normal detergente pero non hay que usar papillas de hierro o cosas iguales. Desenrroyar la parte superior de la parte inferior, sacar el embudo y llenarlo de café, aplicar la reducción y llenar de café para la dose reducida. El agua nel primer caso (...) Bukatzeko gainera, garantiaz hitzegiteko azala du norbaitek (horrela esan beharko da, ez bait dakigu nor den testuaren egilea): El productor de garantía del producto y el funzionamiento y no responde de los danos causados por un mal uso de la cafetera y porque non siguen las reglas para el uso aqui sobra indicados. (52). Komentarioak sobran daude. Zer kafe hartzen ote dugun da orain zalantza. Eta abar. Zinea eta telebistako arazoak nahikoa ezagunak dira. Zinean zentsurak eragindako aldaketa, mozketa eta abar dira nabarmenenak. Halere, ikustekoa da filmeen izenburuen itzulepena (?). Itxuraz, komertzialtasunaren izenean egin dira, ikuslegoaren emozioak (morboa eta abar) astinduz. Hona batzu: Mildred Pierce: Alma en suplicio. Eta abar (142. or.) Telebistan berriz, gaztelania berria sortzen ari dela dirudi, ingelesaren antz sospetxagarria duena, noski. (Ai ETB, kontuz ibili). Eraskinetan, interesgarriena J. J. Coyren artikulua iruditzen zaigu. Bertan, itzulpenean sortzen diren (?) laburketen kuantifikazioa eskaintzen da, bilibururen azterketa egin ondoren. Nathaniel Hawthorneren The Scarlett Letteren jatorrizkoan 9.221 lerro; itzulpenean kendutakoak 4.073. Alan Sillitoeren A tree on fire liburuan antzera gertatzen da. Hemen ere komentariorik ez. Liburua bukatu, eta gurpil zoro batetan gaudela dirudi. Gaizki itzultzen da, eta itzulpena eta itzultzaileak gaizki ikusiak daude (eta gaizki ordainduak, etab.). Itzultzaileak oso baldintza txarretan egiten du lana, eta gaizki itzultzen du. Gauzak aldatzen hasi dira. Aldizkari hau berau izan liteke horren lekuko. Edo han eta hemen sortu diren Itzultzaile Eskolak eta Elkarteak. Edo eta gero eta maizago egileen kontrola beren itzulpenetan. Eta abar. Hala ere, denon lana eta laguntza behar da: Argitaletxeak, Administrazioa... Eta bitartean, beste hizkuntzak ikasi eta zuzenean jatorrizkoak irakurtzea gomendatuko genuke. Koro Navarro Itzultzaile Eskolako irakaslea
Liburu honetan gaztelaniazko administrazio hizkeraren azterketa burutzen da. Nahiz eta berria ez izan (1980. urtean argitaratua da), aipamen zabala merezi duelakoan gaude. Bi dira lehenengoz, arrazoiak: administrazio hizkeraren berezitasunaz eskuartean daukagun liburu bakarra delako (artikuluak ugari dira, hori bai: besterik gabe, ikus Kataluniako Escola d'Administració Pública delakoak argitaratutakoak; baina artikuluak artikulu beti, mugatuak oso); eta bigarren, zoritxarrez edo zorionez, euskal administrazio hizkera ia osoki itzulpena denez gero, itzuli behar den hori ezagutzea komenigarria dirudielako. Hasteko beraz, lanaren laburpena egiten saiatuko gara, gaztelaniazko hizkera administratiboaren ezaugarri (eta akats, ugariak bait dira) larrienak azpimarratuz. Ondoren eta aurrekoaren argitan, cuskal itzulpen administratiboaren arazoez burutazio batzu egingo ditugu. Lehehengoz, eta nahiz eta egilea ez den eztabaida teorikotan sartzen, ez hizkera administratiboa definitzerakoan, ez azterketa metodologiari dagokionean—eta eskertzekoa da, bai bait dakigu halakotan hasiz gero zer gerta litekeen—, oinarrizko arazo bati heltzen dio, alegia " lenguaje administrativo" hori mugatzeari. Guk euskaraz honela eman dezakegu arazoa aditzera: administrazio hizkera hizkera administratiboa al da? Eta ez da noski hitz jokua. Administrazio hizkera bada, noski: Administrazioak erabiltzen duena da. Baina hori deitu al genezake "hizkera administratibo", estilo berezia bailitzan? Honetaz, eta oso zuhur, honela dio L. Calvok: "...el lenguaje administrativo es una variedad diastróatica (sozio-kulturala beraz) del sistema, es decir es la lengua especial empleada por los órganos de la Administración en sus relaciones con los administrados" (14. or.). Eta aurrerago, administrazioaren hizkera teknikoaz: "... Ia originalidad del tecnicismo administrativo esta constituida mas que por la exigencia de una terminologia propia y específica, por la inclinación de la Administración hacia cierto tipo de palabras y giros que se repiten en la mayor parte de sus manifestaciones, y de que hay cierto número de términos y locuciones que en el lenguaje normal pasan despercibidos, pero que la Administración, por el uso constante y determinado que hace de ellos, transforma en términos administrativos más o menos justificados (...) tratar de separar lo peculiar y especificamente administrativo de la lengua culta comun queda reducido sencillamente a ver el "uso" de la lengua culta comun que hace la Administración". (17. or.) Horrela, hizkera (berez) berezia baino, hizkuntza estandarraren erabilera berezia dela dirudi administrazioarena. Azpimarratu behar da hala ere, beste zenbait hizkera moten eragina oso nabarmena duela administrazio hizkerak: alde batetik juridikoarena, oratoria politiko eta parlamentarioarena, bestetik ekonomikoarena. Administrazio hizkeran erabilitako hitz teknikoak beraz alor horietatik datozenak dira batez ere. Lanerako 1974eko urtarrileko B.O.E. aztertzen du egileak; hautaketa hori arrazoi birengatik egin da: teknikoa (duen homogeneotasunagatik, eta Ministeritza, sail eta erakunde gehienen adierazpenak jasotzen dituelako) eta historikoa (distantz ia alde batetik , eta ald aketa g araia zelako hura bestetik). Azterketa metodologiari dagokionean berriz nahiko tradizionala da (Luciana Calvo, Rafael Lapesa eta Manuel Secoren ikasle izana da), eta estrukturalismoak ondo finkatutako tresneria besterik ez du erabiltzen, eztabaida teorikoak alboratuz. Hiru zatitan banatzen dira azterketaren agerpenak: (I) Alderdi lexiko semantikoak, (II) Morfosintaxia, (III) Estiloa. Egileak berak aitortzen du bereizkuntza hori nahiko arbitrarioa dela, baina praktikoa ordca. Atal bakoitzaren amaieran berorren sintesia agertzen da, eta horictan oinarrituko gara gure agerpenetan. Esan behar da halaber adibideak oso ugariak direla (nahiz eta maiztasun indizerik ez izan). Lanarcn didaktikotasuna eta erabilkortasuna ziurtatuak geratzen dira honela. (I) Alderdi lexiko-semantikotan, hauek dira ezaugarririk nabarmenenenak: —hiztegi sorkuntzarako gaztelaniaz ohizko diren bideak erabiltzen dira (eratorpena, konposaketa, maileguak...). Eratorpenez sortutako hainbat hitz neologismoak dira (siniestralidad, declasificar, procedimental...) Hona nola komentatzen dituen egileak aipaturiko ezaugarriak: "Algunos de los rasgos (...) nos indican que el vocabulario administrativo participa de las tendencias generales acusadas en el español de hoy; pero en cambio, otros (...) ponen de manifiesto en el una tendencia mas conservadora y arcaizante (...). Es un nivel léxico culto, ritual y con escaso márgen de variación, cuya finalidad es la precisión conceptual en cuanto dispone o publica, de ahí la necesidad del uso de sinonimos y repeticiones. Este afan de sobriedad y precisión le resta expresividad y viveza, y en muchas ocasiones le da rigidez y afectación. Por otra parte, la limitación de sus campos semanticos a 2 fundamentales, la "comunicación" con los administrados y la "regulación" administrativa del pais, contribuyen a hacerle monotono y homogeneo". (95-96. or.). (II) Alderdi morfosintaktikoa. Atal honetan, kategoria desberdinen erabileraz mintzo zaigu egilea.
a) Izenetan bezala, bikoteak eta pilaketak: reglamentara y hara publica, lo pronunciamos, mandamos y firmamos. Beste forma gramatikalei dagokienean gutxi batzu aipatuko ditugu: "mismo" izenordearen erabilera desegokia, erakusleen errepikapena; -mente-z bukatutako adberbioen pilaketa, oso nabaria eta pisua (besteak beste, ingelesezko -ly adberbioen eraginez). Azpimarratu behar dira halaber erlazio elementuz osatutako estereotipoak: a tenor de, de conformidad con, en uso de, en virtud de. —Zenbait arkaismo eta akats sintaktiko ere badirela esan behar da. Orain ere, ezaugarri morfosintaktikoen balorazioa egiteko, egilearen hitzak aldatuko ditugu honuntza: "La estructura sintáctica (...) se presenta como bina- ria y reiterativa debido a las parejas de formas y acumulación de elementos igua- les o singulares, (y) presenta contraste fuerte entre la consevación de arcaZsmos sintácticos o literarios y el uso de vulgarismos o incorrecciones gramaticales (...). Es una sintaxis rigida, monótona y acartonada, victima de la caricatura de los humoristas, hasta cierto punto justificada". (199. or.) (III) Estiloa. Hona ezaugarri nagusiak: —Oso titulu eta tratamendu luze eta nahasiak, kargu, erakunde eta abarrak izendatzeko. Orohar, estilo administratiboa kontraesankorra dela esan dezakegu: alde batetik estilo horren objektibotasuna, homogeneotasuna, zehaztasuna, dotorezia daude. Horien ondoan ordea, sarritan aurkakoak agertzen dira: iluntasuna, subjektibotasuna, luzamenduak, etab. Lan honen iritzi kritikoa ematekotan, ohar pare bat egingo genioke: alderdi positiboena, liburuaren argigarritasuna eta, ondorioz, erabilgarritasuna, azpimarratuko genuke. Gaztelaniazko Administrazio hizkeraren ezaugarri nagusiak ongi zehaztuak eta aztertuak daudela iruditzen zaigu; gainera, literatura eta soziolinguistika aldera egiten diren ihesak eskertzekoak dira; ikus adibidez *"... al lado de las preferencias de una politica inoperante y huera por los abstractos en Alderdi negatibo nagusia berriz aurrekoaren beste aurpegia dela derizkiogu. Egileak berak aitortzen du sailkapen metodologikoa (alderdi lexiko-semantikoak, morfosintaxia, estiloa) ez dela oso zehatza, eta agertuko dela interferentziarik. Zehaztasunean galdutakoa praktikotasunean irabazten da, egia da: baina gure iritziz, bai hiztegian, bai morfosintaxian aztertutako ezaugarri gehienak (eta batez ere, egileak berak nagusitzat jotzen dituenak) estilo ezaugarriak dira; azken finean, administrazio hizkeraren berezitasunak (edo arazoak, edo akatsak), estilora (desestilora batzutan) reduzitu litezkeela. Autoreak behin baino gehiagotan dio hizkera administratiboak, hizkuntzaren bariante diastratikoa delarik, ez dela berez orijinala, aitzitik, gaztelania arruntaren erabilera berezia burutzen duela: estilo kontua beraz. Hau argitzeko, ikus ditzagun hauetako kasu batzu: alderdi lexiko-semantikoan, neologismo, arkaismo, latinismoen agerpena; hitz bikoteen eta eufemismoen erabilera; errepikapen eta tautologiak. Morfosintaxian, izen eta aditzen pilaketa; adjetiboz osatutako estereotipoak, jokatugabeko aditz formak; akatsak; -mente-z bukatutako adberbioen ugaritasun eta errepikapcna, etab. Ezaugarri horiek guztiak estilistikoak dira; horregatik ez dago arrazoirik hauen ondoren eta beste gauza balitz bezala hirugarren sail bat (Estilo) eraikitzeko. Izan ere atal hori besteak baino askoz laburrago eta kaxkarragoa gertatzen da liburuaren osotasunean; gehiena esana bait dago. Estiloa garai bateko zentzuan hartua dagoela iruditzen zaigu, ornatus' gisa alegia; horregatik agertzen dira hor pertsonifikazio, irudi, tituluen luzeera eta antzeko ezaugarriak; aurrekoen aldamenean, eta estiloa sortzerakoan, askoz garrantzi gutxiago dutenak hain zuzen. Estiloa, gaurko estilistek (ez literaturarenak, baina berdin dio) ondo dakiten bezala, leku guztietan bait dago: kasu honetan, izenetik edo artikulutik hasi, esalditik pasa, iruditaraino. Esan behar da egilearen beraren artikulu hurbilago batetan ("Algunos caracteres del lenguaje administrativo castellano", Llengua i Administració, Barcelona, 1984. Generalitat de Catalunya, Escola d'Administració Pública), iritzi hau bera agertzen dela: "Estos rasgos que hemos sintetizado por razones de tiempo y porque ya estóan publicados (komentatzen ari garen liburuan hain zuzen), le confieren personalidad propia y podemos decir sin riesgo Iguno que dan estilo al lenguaje administrativo" (103). Bestalde, guretzat oso interesgarri diren iritziak ematen ditu artikulu honetan : "Ha sido a partir de la entrada en vigor de la Constitución espariola, cuando, con la formación de las autonomias propiciadas por ella, se ha sentido la necesidad urgente de actualizar los lenguajes administrativos de las restantes lenguas peninsulares. Esto ha hecho que desde las otras lenguas peninsulares, no castellanas, haya saltado el problema el lenguaje administrativo al tapete de la vida cultural esparola. Probablemente es mayor la preocupaciónfuera del ambito de la Administración Central que en interior de esta. Y tal vez deberia ser al contrario: las lenguas peninsulares, distintas al castellano, parten, para su fortuna, de la propia lengua en el momento actual, aunque algunas tengan una importante tradición administrativa interrumpida durante siglos; pero, al menos, no arrastran el lastre de tradición a veces mal asimilada y no depurada que arrastra el castellano". Aipamena luzea bada ere, merezi zuelakoan gaude: izan ere, bildur bait gara "lastre" hori itzulpenaren ate txikitik ez ote den sartuko gurera. Hor legoke euskal itzulpen administratiboaren koska. Edo kosketako bat, behintzat. Euskal hizkera administratiboari, izan ere, edo zehatzago esanda, itzulpen administratiboari, ikuspuntu honetatik begiratzen badiogu, esan dezakegu estiloa ez dagoela zertan itzuli beharrik, zehatzago esanez: estilo hori ez dago itzuli beharrik. Beste estilo bat sortu beharko litzateke. Esaten erraza da noski, zailagoa egiten; baina hori da gure iritzia eta ideia hau gogoan izan behar dela derizkiogu. Izan ere, ez gaude literaturan, hizkuntzaren bariante guztiz pragmatiko batean baizik: mezua soil-soilik itzuli behar da; gaurko definizioen arabera, esan nahi eta ulertu behar dena, ez besterik (Seleskovitch, 75). Administrazioaren helburuak herritarrekiko harremanetan zehaztasuna eta gardentasuna badira, euskarazkoak orain du berc aukera. Ikusi dugunez, gaztelaniazkoak zehazasun asmorik badu ere, asmoak asmo utziz, aurkako estiloan erortzen da: iluntasuna, monotonia, opazidadea. Gogorragoak ez esateagatik, ezaugarri jakin batzuri begiratuz: eufemismoa, inpertsonalizazioa, fetitxismoa. Euskararako itzulpenak ez du mimetismo itsuan erori behar; tradiziorik ez dagoelarik, ez eta (gaur egun) eredu bakarrik, hizkera administratibo funtzional eta gardena egin litekeela iruditzen zaigu. Mezua itzuli behar bada beraz, mezu horretara iristeko jatorrizkoaren deskodifikazioa egin beharko da lehenik. Jatorrizkoa sinplifikatu alegia, mezua gero hizkuntza hartzailean berregiteko. Jatorrizko mezura iritsi ondoren beraz, trasposizio eta aldaketak bidezko izango dira -eta beharrezko askotan. Arazoak badira noski, eta era askotakoak hala ere. Esate baterako, administrazio hizkeraren egituraketa zehatza. Parrafoen (edo paragrafoen) egitura esanahigarria bada edozein hizkera motatan, zer esanik ez dago honokoan. Eta hizkuntza administratiboa prosa arruntetik berezten duen lehen ezaugarria dela iruditzen zaigu. Gainera, sarritan (edo gehienetan) parrafo bakoitzeko esaldi bakarra (konplexua) dago, eta ardatz semantiko-sintaktikoa berriz perpaus nagusiaren aditz nagusian datza. Sailkatze hori askotan behintzat nahi ta ez errespetatu behar denez, eta baita ere parrafoaren barne egitura, nabardura (edo ezaugarri) batzu halabeharrez igarotzen dira hizkuntza batetik bestera. Beste arazo bat hitz teknikoena izan liteke. Hasieran esan dugunez, administrazioak ez du terminologia berezirik, baina beste alorretatik hartutako asko erabiltzen ditu (Zuzenbidea, Ekonomia). Terminologia edo izendegi honen itzulpen sorkuntzan ere bada arazorik, guztiz berriak bait dira euskaraz. Arazo honi dagokionean, puntu pare bat azpimarratu nahi genuke. Jakina denez, izendegi teknikoek hiztegi orokorraren sail berezi bat (edo batzu) osatzen dute (Trujillo, 7ó). Honetan luzatu gabe, eta izendegi horien ikastea dela eta, esan behar da delako zientzia edo teknikaz jabetu ahala ikasten direla. Hitz teknikoek errealitatearen zatikatze zuzen eta objoktiboa egiten dute (ez intuitiboa, hiztegi orokorrean bezala): lehenik errealitate hori ezagutu behar da beraz. Horrek esan nahi du, besteak beste, itzultzaileak kultura zabal baten jabe behar duela izan; areago, Zuzenbide, Ekonomia eta abarren gutxienezko ezagupena eskatu behar zaiola. Bestalde, eta hiztegici dagokienean, ideologikoak ohizkoak baino komenigarriagoak direla iruditzen zaigu. Hauek beste abantaila bat dute gainera, idazkerari begira: mimetismoaren arriskua gutxiagotzea. Hitz kategoriak esate baterako; ez dago beti kategoria bat kategoria berbereko beste hitz batez itzuli beharrik. Horrela, gaztelaniazkoaren estilo nominalak idazkerari ematen dion pisua arindu liteke. Besteak beste, hizkera eta itzulpen administratiboarekin kezkatua dagoen orok irakurri beharko lukeen liburua dela hau iruditzen zaigu. Koro Navarro BIBLIOGRAFlA D. SELESKOVITCH: Langage, langues eta memoire. Paris, 1975. Lettres Modernes. R. TRUJILLO: Elementos de semantica linguistica. Madrid, 197ó. Catedra. MARINA YAGUELLO: Alicia en el pais del lenguaje (para comprender la linguistica), Madrid, Mascaron, 1983. Linguistikaren inguruan, hizkuntzalaritzaren (edo hizkuntzaren, berezkuntza ez bait dago inoiz oso garbi) aurkezpena egiten duten liburuak ugariak dira. Astun samarrak ordea, "iniziatu" gabekoentzat behintzat. Eta honoko hau, hizkuntza (edo/eta hizkuntzalaritzaren aurkezpena) berau, nahiko berezia gertatzen da: hizkuntza nagusiki hitzjoku gisa ulertzen bait da, eta horrela aztertu eta aurkezten. Horregatik aukeratu dugu aipamen honetarako. Hizkuntza jokua da, liburua ere jolastekoa beraz: ez dakigu zenbateraino lortu den, baina hau da egilearen asmoa. Izan ere, liburuari begirada bat ematea nahikoa da —Hiztun orok egiten du linguistika: "todo hablante ejerce una actividad metalinguistica inconsciente". Lehenengo kapituluan berriz, beste funtsezko idea—hizkuntz ideologia horren baitan—agertzen da. Galdera oinarrizkoa da: zertarako balio du hizkuntzak? Berriz ere, egilearen hitzak emango ditugu zuzenean: "La respuesta parece ser evidente: el lenguaje sirve para comunicar. Pero comunicar, para los humanos, no es solo rransmitir informacion. A menudo, se habla para no decir nada, o se dice lo contrario de los que realmente se quiere decir (...) En resumen, se habla por toda clase de razones ajenas al acto de informar". (17. or.) Guzti hau honez gero ez da oso berria: hainbat bidetatik (Semiotika, Berbaldiaren Gramatika, Semantika logikoa, eta betidanik Literatura) agertu da. Azpimarratzeari ongi derizkiogu ordea, informazioa, komunikazioa eta abar gehiegi entzun bait ditugu azken garai honetan. Lana hamalau ataletan banatzen da. Adibide ugariren bitartez, linguistikaren gai nagusien aurkezpena egiten da: hizkuntzaren funtzioak, unibertsalak, hitz klaseak, hizkuntza eta errealitatea, semantika, figurak . . . Gure iritziz, atal interesgarrienak hamabi eta hamahirugarrena dira: lehenengoan metafora, metonimia etab. komentatzen dira, eta bigarrenean polisemia eta sinonimia. Izan ere, egilearcn ikuspuntuari ongien egokitzen zaizkion gaiak dira hauek. Atal bakoitzaren amaieran lekuan lekuko iturriak aipatzen dira. Ez dira ordea iturri hauek gahiegi aldatzen: Benveniste, Jakobson, Culioli dira gehien aipaturiko hizkuntzalariak. Literaturgilcen artean berriz, Queneau, Vian, Breton, Lewis Carrol, Ionesco eta abarren lanak sarritan agertzen dira. Liburu honen aurkezpena amaitzeko, ohar pare bat egin nahi genuke. Lehenik, esan behar dugu behin baino gehiagotan lana mozorroztua dagoela edo antzeko inpresioa egin digula. Adibide bat emateagatik: Beste komentarioa itzulpenari egin nahi diogu. Sarritan gertatzen da linguistika liburuak (besteak bezala) gaizki itzuliak egotea. Baina lotsagarrikeria dela hala ere ezin da ukatu. Halako loreak irakurtzen ditugu: "Una vez lexikalizadas, las figuras no se notan mas" (181. Or.); azpimarra gurea da). Halakoetara, zoritxarrez, ohitu gara. Baina badira horiek baino nabarmenagoak: beti ere hitzez hitz edo eta zalaparta batean itzultzearen ondorio. Horrela, gaztelaniazko lokuzio berria asmatu du itzultzaileak: "Llamar a las cosas por su nombre"-ren aldamenean "llamar a un gato, gato": frantsesez bai, "Appeler un chat un chat". Baina gaztelaniaz katuak ez ezik, ogia eta ardoa dira garrantzitsu gauza hauetan. Azkenik, barkamenik gabeko bat aipatuko dugu. Hitz beteak eta instrumentalak berezterakoan, izenordeez honela dio: *"los pronombres estan a caballo sobre las dos categorías, segun aparezcan bajo su forma acentuada, mi, o no acentuada, yo. Koro Navarro Itzultzaile Eskolako irakaslea |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr |
||||||
|
||||||