EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzan: humanitateen bertsio modernoa - Jean René Ladmiral
Itzulpena eta hizkuntzen didaktika - Henri Besse
Itzulpena eta hizkuntz pedagogia - X. Mendiguren
Synthesis
Neurolinguistika, psikolinguistika, elebitasuna eta itzulpenaz - Jose Luis Agote
Itzultzailearen elebitasuna - J.M. Zabaleta
Itzulpen pedagogikoa eta itzulpen profesionala - Xabier Mendiguren
Itzulpena haurrentzako liburugintzan - Iñaki Zubeldia
Erdal Literatura Euskaraz - Joxerra Garzia
Itzulpen literarioaz: Kastilla Zaharreko kontu zaharrak - Itzultzaile Eskolako zenbait ikasle
Anthology of Present day Narrative Basque
Itzulpen baten eta bere zuzenketaren arteko konparazio-azterketa - Mikel Garmendia
Itzultzaileen eta itzulpenen babes juridikoaz - Pello M. Zabaleta
Samaniegoren fabula edo alegien itzulpen bilduma (Euskal itzulpenaren historiaren zatitxo bat) - Lurdes Auzmendi
Esperantoa eta itzulpengintza - Xabier Mendiguren
Journées européennes de la traduction professionnelle
Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE)
Itzultzailearen etxeak Europan - Xabier Mendiguren
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Bibliografia - Bakartxo Arrizabalaga

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 6 (1986) »  Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE)

Print

Data: 1995eko urtarrila

Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE)

Eguneroko prentsan behin baino gehiagotan argitaratu da dagoeneko Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE) sortua dela, eta bertan partaide izateko eskabide bat baino gehigo iritsi da Donostiako Itzultzaile Eskolara.

Senez aldizkari honen azkeneko zenbakiak, hain zuzen, euskal itzultzaileen elkarte bat sortu beharra zuen gai nagusia. Haren ondotik, Donostiako Itzultzaile Eskolak, Elkartea sortzeko iniziatiba eta ardura osoa bere gain hartu nahi ez zuenez, dei bat egin zien azkeneko urteotan liburuak itzuli eta argitaratu dituzten zenbait itzultzaile ezaguni, elkartea sortzeko kargua eta karga Eskolarenak baino bizkar zabalagotan eror zedin. "Liburu-itzultzaileei" deitu zitzaien, hain zuzen, zeren bestelako itzultzaileei muzin egin gabe, badirudi liburu itzultzaileena dela oraindik gure artean gehien estabilizatuta dagoen itzultzaile-irudia,orain arte itzultzaile izan dena. Badirudi komunikabideetarako itzultzen ari direnek, ETBrako batik bat, ez dutela itzultzaile-irudi publiko horren finkatua; eta berdin administraziorako itzulpengintzan ari direnek; beharbada beraien itzulpenak beren izenez sinaturik argitaratzen ez direlako, eta liburu-itzultzaileenak aldiz bai. Horrela, bada, Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea sortzeko iniziatiba, nahiz eta Donostiako Itzultzaile Eskolatik sortua izan, liburu itzultzaile batzuren lana izan da

Eta hala, lehen bilera bat egin zen, arazoaren egoera aztertu eta aurrerako urratsak zeintzuk izan behar zuten erabakitzeko. Bilera horretan, jestio-batzorde bat izendatu zen, Juan San Martin, Ramon Etxezarreta, Koldo Izagirre, Xabier Mendiguren batzordekide, Jesus M. Zabaleta idazkari eta Juan M: Lekuona lehendakari zituztela, lehen eginkizun bezala Elkarte horrek izango zituen Estatutuak prestatu eta bitarteko jestio guztia burutu zezan.

Joan den ekainaren 13an, berriro biltzarrera deiturik, bertaratuek batzordeak prestatu dituen Estatutuak onartu zituen. Estatutu horiek beren legezko onarpena izan dezaten Elkarteen Erregistroan aurkeztu dira, eta hango onespenaren zain daude une honetan.

Elkartearen xedeak, hauek dira, Estatutuetan aitortzen denez:

a) Euskal Itzultzaileen babes juridikoa lortzea eta berauen lan baldintzak hobetzea. EHIEak bere egiten ditu 1976ko azaroan UNESCOren Biltzarre Nagusiak itzultzaileen babes juridikorako egindako gomendioak.

  • Jabego intelektuala, testuak ez aldatzea, autoreari egiten zaion publizitatearen horrenbesteko baterako eskubidea eta gomendio horretan aditzera ematen diren beste zenbait eskubide.

b) Euskarara edo euskaratik egiten diren itzulpenen kalitatea zaintzea, jatorrizko testuarekiko leialtasunez eta euskarazko kalitate minimo bat eskatuz burutuak izan daitezen.

c) Era guztietako obrak euskarara itzul daitezen ahalegintzea.

d) Euskal itzultzaileak prestatu eta hobe daitezen saiatzea.

Aipatu dugun legezko onespen hori iristen den bezain laster, Elkartea legezkoturik, beraz, bazkidetza hasi ahal izango da, Estatutuetan beretan jarrita dauden baldintzen arabera, alegia:

a) Azken bost urteotan euskarara edo euskaratik bi liburu itzuli eta argitaratu izana; edo beste horrenbesteko itzulpen kopuru bat burutu izana, behar diren ziurtagiriekin frogaturik,

b) edo Euskal Herriko itzultzaile Eskola batean itzultzaile ikasketak burutu izana,

c) edo Euskal herriaz kanpoko Itzultzaile Eskolaren bateko itzultzaile tituluaren jabe izatea,

d) edo itzultzaile lanpostu batean urtebetean gutxienez lanean aritu izana, behar diren ziurtagiriekin frogaturik.

Horiez gainera beharrezkoa izango da:

e) Zuzendaritza batzordearen onespena,

f) eta Elkarteko hiru partaideren abala.

Horrela, bada, oso denbora laburraren buruan bazkidetza hasi ahal izango dela espero izatekoa da.


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net