EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation
Duvoisin and suffixation - Karlos del Olmo
The Tradition of German Translation - Xabier Mendiguren
Interview with Joxe Austin Arrieta - Lurdes Auzmendi
Problems in translating from Czech to Euskera - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Oker ez banago

Print

Data: 1993ko urtarrila

Oker ez banago

Itzulpen eta terminologiazko aldizkari batean, gezurra badirudi ere, itxuraz besteko gauza anitz topatzen ditu irakurle xehezaleak (ikus SENEZ 5:1-2; aurrerakoan orrialdea besterik ez dut adieraziko). Adibidez: akatsak. Hara sorta eder bat.

Aldizkaria zabaldu, eta inora baino lehenago, aurkibidera. Bertan (7 or.) argitzen da, ondo argitu gero, "Koldo Izagirre" pasaitar idazlea Koldo Izagirre bera dela. Eskertzekoa da gaur egun nortasun arazorik batere ez izatea.

Itzulpenaz ari den aldizkariak baditu gero bere, nolabait esateko, itzulpenak. Adibidez, "Hego haizea eta euskal literaturan dituen ondorioak" (101 or.), agian hego haizeak berak eraginda, edo guztiz jota, "Translation among the languages of Spain: Present" (108 or.) gelditzen da, halaxe, ingelesez.

Jakina, ez nau oso harritzen hurrengo lerroan "The Basque speaker is afraid" (108 or.) aitortzeak: ni ere halakoetan arrunt beldurtuta egoten naiz.

Baina, urrutira gabe, itzulpen aldizkari honek argituko digu tajuz zer den "itzulpengintza" (155 or.): horrek "lingüística y traducción" (169 or.) esan nahi du, inork ez baleki.

Neroni ere konturatua naiz itzultzaileak ondo zorroztua behar duela bere ezpata, gainera datorkion zamari aurre nahi badio egin: izan ere, hain dira hitzak astunak, hain "terminologiak" (155 or.).

Adibide bat jarriko dizuet: "japonieraren berezitasunak eta zailtasunak itzultzeko orduan" (192 or.). Neronek, garbi asko esango dut, ez nekike halakorik egiten, ez japonieraz ez eta txineraz ere, jakina.

Jatorriz "itzultzaile es den" (112 or.) bati "hiskuntza berez oso urrutikoa gertatzen" (192 or.) zaio, "itzultzaileak hiskuntza guztien aurrean duen jakinminagatik" (192 or.).

Zergatik ote da? Euskal itzultzaileak baditu, izan ere, oso berezitasun bereziak: "another peculiarity of the Basque translator es related to his knowledge of Basque" (60 or.). Ulertu ez duenak zabal bitza belarriak: "it is eho must create the terminology" (60 or.).

Baina ez sobera larritu. Euskal itzultzaileak ba omen ditu laguntzaileak, esate baterako hiztegiak. Zahar askoak batzuk: "el diccionario de Silvain Pouvreau (s. XII)" (169 or.), nahiz hogeitabost lerro beranduago 105 mendetan gaztetzen bada hiztegi pobre hau: "the dictionary by Silvain Povreau (c. 117), for its modern approach" (170 or.), ezin bestela izan.

Laguntza gehiagorik nahi al duzue? Ikasi. Non? "Kanadako Unibertsitatean" (194 or.). Zer? "Enseigement de la terminologie" (194 or.). Kito.

Hain urrutira gabe, badira gertuagoko ikasketak: "Interpretaritzari buruzko ikastaroak Gasteizen" (215-219 or.). Etxe honetako zuzendari berri-berriak apailaturik, artikulu honek lau paragrafotxo mardul eta trinko bezain sendotan laburtzen digu han esandakoa. Hitz bitan, bigarren paragrafoak 61 lerro eta laugarrenak 57 harrapatzen ditu. Bada, beraz, non murgildu.

Edonola ere, ezin dut azken aitorpen hau gordean utzi: "ez dakit munduan beste herririk dagoen praktikan hizkuntz zuzentasuna hain axola gutxi zaionik (...) zuzentzailearen figura errebindikatzen dut berriro lerrootatik" (233 or.). Gatzezko irudi bihur nadin gezurrik badiot: hitz hauek ez ditut nereak, aldizkari batetik hartuak baizik. Itzulpen eta terminologia aldizkari batetik.


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net