EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation
Duvoisin and suffixation - Karlos del Olmo
The Tradition of German Translation - Xabier Mendiguren
Interview with Joxe Austin Arrieta - Lurdes Auzmendi
Problems in translating from Czech to Euskera - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Jose Inazio Berasategi

Print

Data: 1993ko urtarrila

Jose Inazio Berasategi

Berarekin jardun genuenok gogoan izango dugu beti Joxe Inazio.

Behargin saiatua, lana atera egiten zuen hark eta, hutsak huts, ondo gainera. Ekinekoa, geldi egoteko txarra eta ezer egin gabe egoteko askoz okerragoa.

Umoreduna, nahiz eta txiste kontari txarra izan. Bizia, argia, "axeri" ere deitzen genion; idiazabaldarra izan. Norabaita joan behar genuenean ia beti izango zuen azken zertxoren bat egiteko eta "banijok" esango zigun urduri.

Maite zuen gure zorioneko Euskal Herria eta euskararen alde isilean, fin asko, lan handia egiten ari zen. Eginkizun horretan badirudi gustoko edo ezinbesteko dugula norberak berea egitea. Elkarrekin ados ez geundenean begietara begira azaltzen zituen bere arrazoiak eta azkenean irribarrez geratzen zen. Kontrako jarrerak bateratzeko ahaleginak egiten zituena eta batzutan lortzen ere bazekiena genuen.

Eta oso lagun ona, lagun zintzoa genuen.

Halabeharrak astindu ederra egin zigun!

Kaxildo Alkorta


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net