EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation
Duvoisin and suffixation - Karlos del Olmo
The Tradition of German Translation - Xabier Mendiguren
Interview with Joxe Austin Arrieta - Lurdes Auzmendi
Problems in translating from Czech to Euskera - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz

Print

Data: 1993ko urtarrila

Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz

Jose Inazio Berasategi Lardizabal lankidea joan zaigu ustekabean aurten, 1991ko uztailaren 9an, Olaztin jasandako auto-istripu latz batean.

Idiazabalen jaioa zen Jose Inazio, 1950eko otsailaren 19an, eta Seminario-ikasketetan zenbait urte eman ondoren, utzi eta Iparraldera pasatu zen. Hurrengo urteetako gora-beherez gutxi azal dezaket nik, ez bait zen Jose Inazio epealdi hartaz azalpen asko eman zalea. Bada, haatik, haietaz eta haietakoez argibide ugariagorik eskain diezagukeenik.

Iparraldea utzi eta Parisera joan zen, han lortu zuelarik Filosofian Lizentzia, Pariseko Unibertsitate Katolikoan 1980an, eta baita Paris-VIII Unibertsitatean Geografian Lizentzia eta Lurralde-Antolaketan (Amenagement Regional) Diploma ere, 1981ean. Parisen ezkondu zen, bestalde, Mari Karmen Arostegirekin.

Euskal Herrira itzuli eta Zaldibiako udalean hasi zen itzultzaile-lanean, 1982ko irailetik 1983ko abuzturarte, eta, hautaprobetara aurkeztu eta gainditu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze-sailean sartu zen 1983ko irailaren 1ean.

Euskalduntze-zerbitzuko lankide izan genuen 1986ko uztailerarte eta Itzultzaile-Eskolako koordinatzaile eta arduradun ondoren, 1990eko abuztuaren 4ean Euskalduntze-zerbitzuko buru izatera iritsi zelarik, galdu zitzaigun arte. Urte horietan zehar egin zituen lanak eta garatu zituen egitekoak ezin dira aipamen laburrotan bildu. Esan dezadan, halabaina, itzulpen-lan, euskarazko eskolen antolaketa eta ikastaroez gain, udal-itzultzaileen koordinazio eta bateratzeari eman ziola ahaleginik handiena lehenengo urteetan.

Jose Inazio Berasategi bera izan zen Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile-Eskolaren (ALAIE) sortzaile eta bultzatzaile, eskolaren antolaketa gauzatu, irakaslegoa bildu, jarraipenaz arduratu eta are ikasgai batzuk eman ere egin zituelarik. Berak bultzatu zuen, baita, Gasteizko Filologia-Fakultateak ezarri duen Itzulpen-Masterra eta, azkenik, aipatu dezadan SENEZ aldizkari honen sorreran izan zuen partaidetza.

1988az geroztik, Euskararen Aholku-Batzordeko kide izan zen Jose Inazio, eta 1990-91 epealdi horretan Batzordeko idazkari. Euskararen Aholku-Batzordearen baitan Demolinguistikaz ziharduen batzorde-atalean eman zituen ahaleginik handienak, 1989an argitaratu zen «Soziolinguistikazko Mapa» landu eta prestatu zuen taldeko partaide lehiatsu izanik.

Euskalduntze-zerbitzuburu bezala, parte zuzen-zuzena hartu zuen hizkuntza-eskakizunen hariko administrazioko normalkuntza-planaren sorreran eta, bereziki, plan hori gauzatu eta martxan jartzen.

Dena den, ezagutu genuenontzat ez du eman berri dudan zerrenda laburregi honek agortzen Jose Inazioren bizitzaren ibilbide joria eta gizatasun aberatsa, aipatutako lanetatik zenbait azken urteotako euskalgintzarako eta euskararen aurrerapenerako garrantzi berebizikoak izango badira ere.

Beraxarekin lan egiteko aukera izan dugun guztiok ditugu gogoan, eta luzaroan izango, bere ezagupen zabal bezain apala, bapatean erakutsiko bait zizun halako batean inoiz somatu gabeko gairen bati buruz zenbat zekien; bere eszeptikotasun samurra, ez bait zen eszeptiko erdeinu eta ajolagabez, luzidotasunez, begi-zorrotzez, buru argiz eta are ongi-nahiez ere; edozein dogmakeriaz eta estukeriaz zein zegoen urrun eta, azkenik eta guztien buruan, zein zen lankide zintzo eta saitua, alai eta irrifartsua.

Hauxe da gure oroitza eta gure dolua. Bakean gerta dadila.

Eneko Oregi Goñi


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net