EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Presentation - Koldo Biguri
Interview with Anjel Lertxundi on translation - Juan Garzia Garmendia
Notes for a history of translation - Agustín García Calvo
Approaches to translation (I). Some recipes - Karlos del Olmo
Translationg poetry - Pello Zabaleta
Translation in the Government and Parliament of Navarra
Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionala
Itzulpengintza masterra: planifikazio baten beharra-Mikel Garmendia
Deustuko Postgraduko Itzulpen Masterra
Euskara ikasten-Iñaki Zubizarreta
Literatur itzulpenezko mintegia-Aintzane Ibarzabal
Beti mirariak egiten-Koldo Biguri
KLASIKOAK, euskal hizkuntza eta kulturaren zutabe
Pushkin itzultzaile-Ivan Igartua
Manu Lopezen Aliceren itzulpena IBBYren ohorezko zerrendan-Koldo Biguri
Premio Nacional de Traducción 1992-Xabier Mendiguren
Literatur itzulpena graduondoko irakasgai Beljikan-Koldo Biguri
EIZIE Europako literatur itzultzaileen elkarteen kontseiluan onartua izango da-Koldo Biguri
Bibliografia-Xabier Mendiguren/Lurdes Auzmendi
Huts aitorpena

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 13 (1992) »  EIZIE Europako literatur itzultzaileen elkarteen kontseiluan onartua izango da-Koldo Biguri

Print

Data: 1993ko urtarrila

EIZIE Europako literatur itzultzaileen elkarteen kontseiluan onartua izango da-Koldo Biguri

Balentzian, 1992ko urriaren 19tik 22ra bitartean, Europako Literatur Itzultzaileen Elkarteen Kontseiluak (CEATL) egindako urteko batzarrean, EIZIEk bere eskaria aurkeztu zuen kontseiluko kide izateko, eta badirudi datorren urteko batzarrean gure hautagaitza onartua izango dela. CEATL erakundea 1990ean sortu zen, nahiz eta lehenagotik, 1986tik zehazkiago, nazioarteko elkarte bat sortzeko asmoa egon bazegoen, eta ez Hamabien Europara mugatua, Europa Handiko literatur itzultzaileen elkarte guztietara irekia baizik. CEATL delakoa literatur itzultzaileak Europako Komunitatearen eta Europako Kontseiluaren aurrean ordezkatzen dituen saila da, eta bere estatutuen arabera, honako hauek dira bere helburuak:

  • Literatur eta giza zientzietako obren itzulpenaren kalitatea suspertzea.
  • Literatur itzultzailearen estatus material, moral eta juridikoa babestea bazkide diren herrialde guztietan.
  • Elkarte kide guztien arteko lankidetza ziurtatzea, informazio truke etengabea lortzeko.
  • Europako Elkartearekin zuzenean tratatzea literatur itzulpenari eta itzultzaileei dagozkien gai eta erabaki guztiei buruz (batez ere, beka, dirulaguntza, sari, kontratu eta abarrei buruz).

Balentziako Generalitateko Kultur Kontseilaritzak gonbidaturik, eta Kultur Ministraritzaren Libururako Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin, Europako hemeretzi herrialdetako (EEkoak, eta, haiekin batera, Austria, Errepublika Txekoa, Eslobakia, Finlandia, Noruega, Suedia eta Suitza) elkarteen ordezkariek literatur itzultzailearen egoera gonbaratu, bateratu eta hobetzera zuzendutako hainbat ekimen eztabaidatu zituzten. Kontutan harturik zenbait alorri dagokionez alde handiak daudela (ordainak, jabego intelektualaren legea, liburutegietako mailegu publikoa, liburuak fotokopiatzeko eskubidea...), CEATLen burubide nagusia, hots, elkarlanean aritzea era guztietako mugen gainetik, zuzena dela berretsi zen.

Europako Elkartearen esparrua gainditzen duen elkarte profesionala izateak halako arazo batzuk dakartza, CEATLek, zentzu horretan, aurre hartu bait die nazioarteko erakundee motelei. CEATLen asmoa da Europa Handiko nortasunari heltzea, eta horrela Europako Ekialdeko herrietako zenbait elkarte, bai eta eremu urriko hizkuntzetako itzultzaile elkarteak (EIZIE, esaterako) ere atsegin handiz onartuko bait ditu bere baitan.

Batzarrean Administrazio Batzordea berritu zen, eta gaur egun Espainiak (lehendakaria), Suediak eta Frantziak (lehendakariordeak), Belgikak (idazkaritza nagusia) eta Suitzak (kanpo harremanak) osatzen dute. Horretaz gainera, CEATL Europako Idazleen Kongresuaren bazkide izatea erabaki zen —Euskal Idazleen Elkarteak ere bazkide izateko eskaria egina du)—; izan ere, Europako hainbat herrialdetako idazle elkarteak biltzen dituen erakunde hau itzultzaileentzat ere interesgarria da, literatur itzultzaileen egoera profesionala arautzen duen jabego intelektualaren legea idazleei aplikatzen zaien berbera da. Dena dela, CEATLen eritziz, literatur itzulpena bezalako sorlan bat, berezko dohaiekin batera halako prestakuntza egokia ere behar duena, ezin da muga korporatibista batzuen barruan itxi (titulazioa, kolegiazioaren ezinbestekotasuna), asmo onekoak izanda ere.

Azken finean, irakurtzeko zaletasuna suspertzea eta, lanbideagatik edo aisitarteak betetzeko, ekintza horretan aritzen direnei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzea bilatzen da; izan ere, era guztietako idazlanen irakurleen artean gero eta ardura gehiago dago gai guzti hauei buruz, itzalpean geratu ohi diren itzultzaileen esker norbere hizkuntzan idatzita ez dauden liburuak irakur daitezkeela bait dakite. CEATL elkarteak literatur itzultzaileen eskubideak babestu nahi ditu, beren lanak merezi duen aitorpena izan dezan, bai publikoaren aldetik, bai argitarapen alorreko profesionalen eta erakunde publikoen aldetik.


Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net