ItzulBaita
EIZIEk abian jarri du ItzulBaita proiektua, eta hala aurkeztu zion gizarteari joan den 2007ko urriaren 2an, Irunen.
ItzulBaita ez da guztiz borobildutako egitura, ibilian hasi baino ez du egin eta; ibilian, pauso txiki baina sendoz.
Euskal Itzulpengintzaren etxea, erreferentzia gunea eta antena izan nahi du, eta horrek esan nahi du:
- Itzulpengintza osoa izango duela esparru, ez bakarrik
profesionalen jarduna
- Barrura nahiz kanpora begira jardungo duela, euskaratik eta euskarara, Euskal Herritik mundura eta mundutik Euskal Herrira
- Gizartearen alor guztietara hedatu nahi duela, kulturaren edo hizkuntza normalizazioaren eremutik haratago
- Etxe fisikoa bezainbat birtuala izango dela.
Helburu horiek gogoan, lanerako irizpide zehatzak ezarri dizkio bere jardunari.
- Egitura osagarria izango da, inoren tokirik hartuko ez duena; lanerako eta gogoetarako bilgunea
- Egitura malgua izango da, behar eta egoera berriei egokitzeko sortua
- Erakunde berritzailea izan nahi du, planteamenduz eta jardunez
- Zeharkakotasuna izango du jardunetan ardatz. Zeharkakoa gizarte arloei dagokienean (industria zein literatura), zeharkakoa eragile eta lankideei dagokienean (unibertsitatea zein telekomunikazioetako enpresak).
Jarduera ildoak
Lau jarduera ildo nagusi izango ditu ItzulBaitak:
- Itzulpengintzaren inguruko informazio gunea sortzea, informazioa bildu eta kudeatzea
- Itzulpengintzak gizartean duen presentziaz eta garrantziaz ohartaraztea
- Itzulpengintzaren funtzionalitatea bultzatzea, bai itzulpen kontsumitzaileei begira bai itzultzaileei begira
- Itzulpengintza sustatzea
Ekimenak
Orain artekoan, proiektu hauek gauzatu ditu ItzulBaitak, kasu bakoitzean zehazten diren kolaboratzaileekin:
- Itzulpena egunerokoan, eguneroko itzulpena mahai ingurua eta umorezko ikuskizuna
- Edonondik, zernahi, zeure hizkuntzan... atzean itzultzailea dago ohar kaiera
- Atzean itzultzailea dago prentsa-artikuluak
Harremanetarako:
- Bego Montorio: ItzulBaitako arduraduna
bmontorio@euskalnet.net
- Mila Garmendia: ItzulBaitako kudeatzailea
itzulbaita@eizie.org
Helbidea:
ItzulBaita, Urdanibia plaza, 5
20300 IRUN