EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Subscribe
Send your news

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Albisteak »  Joseba Ossa, EIZIEko buru hurrengo bi urteetan

Return to the news »


EIZIE | 2005-02-27 20:57

Joseba Ossa, EIZIEko buru hurrengo bi urteetan

Azkainen bildurik 2005eko otsailaren 26an, EIZIEko batzar nagusiak aho batez hautatu zuen Joseba Ossa elkarteko buru izateko hurrengo bi urteetan. Horrez gain, zuzendaritza batzordeko gaienerako kideak hautatu, 2004ko jarduerak eta diru kontuak aztertu, eta 2005eko lan programak onartu zituen.

Haurtzaroa Zumaian (Gipuzkoa) eman zuen 1964an jaiotako itzultzaile honek. Donostian irakasle eskolak amaitu ondoren, Eskandinaviarantz jo zuen, besteak beste Europako hainbat hizkuntza ikastera (katalana, frantsesa, ingelesa eta finlandiera). Lau urteko bidaiaren ondoren, Euskal Herrira itzuli, eta 1991n ekin zion itzultzaile lanari. Harrezkero lanbide horretan dihardu, hasieran bakarrik, eta gaur egun 18 itzultzailez osatutako enpresa baten buru. Bost aldiz irabazi du Jokin Zaitegi Itzulpen Saria, eta beste sari batzuk ere eskuratu ditu literatur arloan.



Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net