EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Subscribe
Send your news

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Albisteak »  Queneau-ren «Estilo ariketak», orain Bilbon eta Iruñean

Return to the news »


Ander Irizar | 2006-02-15 08:10

Queneau-ren «Estilo ariketak», orain Bilbon eta Iruñean

Urtarrilaren 12an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eginiko aurkezpen arrakastatsuaren ondoren, oraingoan Bilbon (otsailaren 16an, 20:00etan), eta Iruñean (martxoaren 16an, 20:00etan) egingo da Raymond Queneau-ren Estilo ariketak liburuaren aurkezpena.

Xabier Olarra liburuaren itzultzailea arituko da hizlari, eta, bestalde, liburuko testuen irakurketak egiteaz arduratuko dira Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti eta Carlos Zabala. Donostiakoan bezala, Iruñekoan ere Gotzon Egiak aurkeztuko du ekitaldia. Aurkezpena Nafar Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatu dute, eta Planetarioan (Antso Ramirez, z/g) egingo da. Iruñeko aurkezpen-ekitaldiari buruz, aipatzekoa da euskaratik gaztelaniarako aldibereko interpretazioa izango dela.

Bilboko saioa, berriz, eremulauak.com eta gaztelumendi.org-ren eskutik heldu baita, Likiniano liburu-dendan izango da, (Ronda, 12).

Igela argitaletxeak Koldo Mitxelena Kulturunearekin batera argitaratutako Estilo ariketak honekin, autore frantziarraren bi obra nagusiak ditugu euskaratuak; izan ere, Joxan Elosegik Zazie metroan itzuli zuen 1996an, Literatura Unibertsala Bildumarako. Itzulpengintzaren ikuspegitik, bestalde, azpimarragarria da orain heldu den liburu sailkaezin hau euskaratu izana, itzulgarritasunaren mugan kokatu izan ohi den ariketa literario erabat berezia baita Queneau-ren lana.



Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net