EUSKARAZ · ESPAŃOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Subscribe
Send your news

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Albisteak »  Allen Ginsberg-en «Howl», euskaraz

Return to the news »


Gotzon Egia | 2006-05-23 22:51

Allen Ginsberg-en «Howl», euskaraz

Aurten beteko dira 50 urte Allen Ginsberg amerikar poetaren Howl poema liburua argitaratu zela. Beat belaunaldiaren ikur, Ginsberg idazle, irakasle eta giza eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan zen.

Ginsberg-ek errezitaldi batean irakurri zuen lehenengoz Howl poema 1955ean, eta urte muga hori ospatzeko, Harkaitz Canok euskaratu zuen iaz, Ulua izenburuaz. Susa argitaletxeak liburuxka batean argitaratu eta 2005eko Durangoko Azokan opari egin zien bere irakurleei.

Howl poema liburuaren 50. urteurrena dela eta, ekitaldiak egiten ari dira USAn eta Ingalaterran. Ospakizun horiekin bat eginik, Susa Argitaletxeak sarean ipini du Harkaitz Canok euskaratutako Ulua.



Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net