EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Subscribe
Send your news

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Albisteak »  Idazlea itzultzaileen lantegian

Return to the news »


EIZIE | 2006-10-13 07:26

Idazlea itzultzaileen lantegian

Aurtengo Idazlea itzultzaileen lantegian Harkaitz Canoren «Batere valsik gabe amaituko da narrazio hau ere» narrazio laburra landu eta itzuliko dute galegora, ingelesera eta frantsesera.

Lantegia Ficoba Erakustazokan egingo da, Irunen, 2006ko urriaren 24tik 27ra. Itzultzaileak lau eguneko lantegian arituko dira idazlearekin elkarlanean, narrazioa nork bere hizkuntzara itzultzen.

Idazlea:
Harkaitz Cano

Itzultzaileak:
Isaac Xubín (galegora)
Kristin Addis (ingelesera)
Kattalin Totorika (frantsesera)

Azken egunean, mahai-inguru batean esperientziaren berri emango dute idazleak nahiz itzultzaileek, eta ondoren, narrazioaren pasarte bat irakurriko dute lau hizkuntzetan, musikaz lagunduta, jendaurrean, urriaren 27an (ostirala), arratseko 19:00etan.

Aurreko Idazlea itzultzaileen lantegian saioen berri:



Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net