EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  News      Publications      Events      Tools      About us      Translations' catalog      Intranet      Site map 
Subscribe
Send your news

YOU ARE HERE:   EIZIE »  Albisteak »  Euskaratutako antzerki-lanak sarean

Return to the news »


Bego Montorio | 2008-01-30 18:23

Euskaratutako antzerki-lanak sarean

Euskaratutako hainbat antzerki lan irakurtzeko aukera izango dugu Armiarma taldeak atondu duen Antzerti aldizkariaren berrargitalpen elektronikoari esker. Antzerti aldizkaria bi epealditan kaleratu zen (1932-1936 eta 1982-1985) eta bai euskal antzerkigintzaren zein antzerkiaren itzulpengintzaren historiarako erreferentzia nahitaezkoa da.

Antzerti aldizkariaren epealdi bietako ale guztiak daude sarean Armiarma.com-ek eratu duen Antzerti atalean, bai testu modura bai eta facsimilean (PDF), eta orotara 47 egileren lanak aurki daitezke, horietarik dozenatik gora euskaratuak. Guztira, 76 antzerki-lan daude bilduta. Itzulitako egileen artean badira klasikoak (Euripides, Sofokles…), zein egungo dramaturgoak (Dario Fo, Alfonso Sastre…), eta nabarmentzekoa da aldizkariaren azken bi urteetan itzulpengintza izan zela nagusi. Horri esker, literatura unibertsaleko izen nabarmenak euskarara ekarri zituzten (Carlo Goldoni, Jean-Paul Sartre, William Shakespeare, Manuel Maria…).

Webguneak eskaintzen dituen abantailetako bat itzultzailearen araberako bilaketa da, eta itzultzaileak atalean alfabetikoki zerrendaturik aurkituko ditugu itzultzaileak, bakoitzak itzulitako lanetarako loturarekin batera.



Localizer
Association of Translators, Correctors and Interpreters of Basque Language
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es fr
This web site is sponsored by:   www.cedro.org Gipuzkoa.net