| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Noticias Publicaciones Actividades Herramientas La asociación Catálogo Intranet | Mapa |
|
ESTÁ USTED AQUÍ: EIZIE » Publicaciones » Senez » Senez 1 (1984) » Euskara-Euskalkiak Topaketak - Jesus M. Zabaleta |
||||||
|
Data: diciembre del 1995 Euskara-Euskalkiak Topaketak - Jesus M. ZabaletaEibar,1984 abenduak 26, 27, 28 Eibarko Udalak aurreko urteetan ere Gabon inguruetan euskararen arazoren bat edo euskarari buruzko gairen bat hizketagai monografiko harturik antolatu izan ditu aurten bezalako topaketak ("Euskaraz eta kito", "Jon Mirande"). Aurten. go Gabon hauetan "Euskara-Euskalkiak" hautatu dute gai monografiko bezala. Gaia hala izendatua badago ere, izan "euskara batua-euskalkiak" da. Euskara batua edo euskalkien erabilerari dagokion ikuspegi bana aztertuko da egun bakoitzeko. Ab. 26: Literatura - Atxaga, J.A. Arrieta. Bi pertsona arituko bait dira, izan ere, ponentzia banatan, gai bakoitzaren inguruan. Arratsaldea talde lanetarako eta eztabaida publikoetarako uzten da. Euskara batua edo euskalkien erabilera alor bakoitzerako ponentziak prestatu behar dituztenei gaia lau punturen inguruan lotu dezaten eskatu zaie, alegia: 1) Nola ikusten ditu alor jakin horretan euskara batuaren hautaketa eta garapena. Egitasmoa zabala da, zinez, zabalegia beharbada ezertan Sakon aritu nahi bada. Nahi den bezala, topaketa horiek internatu gisa egin nahi badira, alegia, goizetik gauera arteko saioetan, gai gehiegi eta zabalegiak iruditzen zaizkigu horrelako saioetarako. Gainerantzean, gaiak badu izateko arrazoi aski, baldin eta muturretako jarrera eta elkarren ukaziotara eramaten ez bada. Euskarak iraungo badu, edozein hizkuntzak bezala -"edozein hizkuntza" bezala izatea bait da suertatu dakiokeen etorkizunik diztiratsuena- tokian tokiko eta egoeraz egoerako, mailaz mailako hizkeraz osatua beharko bait du. Euskarak euskara batudun, euskalkidun eta beste era askotako hizkera eta hizketa-modudun beharko du. Eta hizkuntza maila eta modu guzti horien arteko oreka, hizkuntzaren erabilerarik baldin bada, unetik unera definitzen da berriro. Gure kasuan badirudi, gerra baten ondoren bezala, halako beldurtxo bat ote dagoen gai hauekiko hots gehiegi entzuten da euskara gutxiegi egiten dutenen artean euskara batua euskalkiak alorrean hitz garbirik esaten ez duena. Horregatik ez da txarra aldioro aldioro gai hauek berriro mahaira atera eta hitzegitea. Gai gehiegi eta guzti, Eibarko topaketaok ez dute zertan onerako ez izanik. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr |
||||||
|
||||||