Está usted aquí:
 » 
 » 
Itzulpen prozesuaren sakonketa linguistikoa - A.D. Svejcer

Imprimir

Data: febrero del 1995

Itzulpen prozesuaren sakonketa linguistikoa - A.D. Svejcer

Errusieratik euskararako itzulpena: Xabier Mendiguren

Gero eta hizkuntzalari gehiago ari dira itzulpen prozesuan sortzen diren arazoak aztertzen. Itzulpen automatikoaren eremuan egindako estudioak izan dira hizkuntzalarien ardura eta interesa alor honetara zuzendu dituztenak. Itzulpen automatikoaren teorikoek aurkitu dituzten zailtasun eta eragozpenek garrantzi handia izan dute, zeren eta berauek gainditu ahal izateko gizonak burutzen duen itzulpenaren mekanismoak gero eta sakonkiago arakatu behar izan bait dituzte. Metodo estrukturo-formalak erabili izan dira gehienbat alor honetan. Adibidez, Revzin-Rozencveigen "Osnovy obego i mainnogo perevoda" (Moskva, 1964) obran, itzulpen egintza desberdinak analisi egituraleko "metodo objektibo zehatz"en bitartez aztertzeko moduko sailetara mugatzen ahalegindu dira autoreak. Hain konplexua eta kontraesankorra den fenomenoa jakinaren gainean sinplifikatzeak kritikak sorteraziko dituelakoan, zientziaren baitan ezaguna den printzipio hura aipatzen dute: "soiletik konplexura". Hala ere, zera esan behar da, sinplifikazio orok badituela bere tolerantziazko mugak eta fenomeno konplexu eta askotarikoa bere forma sotilen eta oinarrizkoenetara erreduzitzea legezkoa eta onargarria bada ere zientzi analisiaren une jakin batetan, nekez egon daitekeela ados horrelako sinplifikazio batekin fenomeno horren baitan funtsezkoak diren alderdiak bertan behera uzten direnean.

Beraz, mola ere ezin onar daiteke itzulpen arazoen izaera azaltzeko sortzen den itzulpen prozesuaren eredurik, haren baitatik egoera errealarekiko edo errealitatearekiko erreferentzia bezalako puntu garrantzitsuren bat baztertzen badu.

SHko testuaren baliokide den testu bat HAan sortzen badagiza egintzaz, itzultzailearen aurretiko esperientzia edo errealitatearekiko erreferentziarik gabe itzulpen hori ulertu nahi izatea, giza jardunez egindako itzulpen prozesu guztiei buruz dakigunaren aurka dago.

Beraz, aldez aurretik ezarritako erregelen arabera eta errealitatearekiko erreferentziarik gabe eta itzultzailearen esperientzian edo pertzepzioan isladatzen den eta datu ez linguistiko sorta bat suposatzen duen interpretaziorik gabe egiten dena benetako itzulpentzat hartzeak ezin liezaioke probetxu handirik ekar itzulpen prozesuaren azterketa linguistikoari.

Alderdi linguistikoen eta ez linguistikoen batasun organiko eta ezin banatuzkoa da gizonak burututako itzulpenaren ezaugarri nabarmenena.

Lege estrukturo-formalen analisian soilik oinarritzen den metodoak ez du balio giza-itzulpenaren baitan gertatzen den faktore linguistiko eta ez linguistikoen elkarreragina agerian jartzeko, eta hau bere-berea du itzulpen ez-automatikoak.

Itzulpenaren alorrean diharduten espezialistek "itzulpena/interpretazioa" dikotomia sasikotzat jotzea ere ez da arrazoirik gabe gertatu, eta "errealitatearekiko erreferentzia (interpretazioa) bizian egiten den edozein itzulpen-jardunek derrigorrezkoa duela" adierazi dute.

Itzulpenak orokorki harturik dituen arazoak lantzean itzulpen automatikoaren sailean egindako estudioen aurreratze onuragarria aipatzen dugularik, itzulpen teoriako kontzeptu-sail bat zehazteaz gainera, itzulpena komunikazio-prozesu bezala ikastera bereziki bultzatu duela gertakari honek aitortu behar da. Hain zuzen ere, korrespondentzia erregularren "usadiozko" teoriaren funtsezko akats ugari nabarmenerazten lagundu du estudio honek.

Itzulpen eskola sobietarreko ordezkari entzutetsuek beren lanetan mamitu duten korrespondentzia erregularren teoriak eragin nabarmena izan du eta oraindik ere badu itzulpenaren teoria linguistikoaren baitan eta beronen irakaskuntzan hizkuntz disziplina den aldetik. Izan ere, teoria hau itzulpenari buruzko metodo eta eskuliburu gehienek hartu bait dute oinarritzat.

Teoria honen alderdi positiboa begi bistakoa da: baliokidetasunari buruz sarritan eskaini ohi ziren iritzi lauso eta subjektibismoz kutsatuen ordez, berau izan zen lehenengoz itzulpen arazoa abiaburu linguistikoen argitan tratatzea proposatu zuena.

Teoria honen jarraitzaileek lortutako jeneralizazio ugari eta baliotsuak itzulpen automatikoari buruzko lanetan jasoak izan dira.

Hau honela izanik, bestalde, jatorrizko hizkuntzaren eta hizkuntza hartzailearen arteko korrespondentzia erregularren formulazioaren oinarrian aurkitzen den abiaburu teorikoaren ahulezia ere agirian jarri da. Nola kategoria formaletik, hala datu objektibotik abiatuz (hitz-tipo, hitz-konposizio eredu, hitz-sorta edo subjektu jakin bat duten perpaus-moeta batetatik) egiten den analisi konparatiboa da furitsean, zeinaren bidez ikertzaileak mugatzen bait du adierazia hizkuntza batean eta bitarteko formalen bitartez adierazten ondoren bestean (hitz berdin edo antzerakoez, hitz andana kidetsu edo desberdinez, perpaus bakun edo konposatuez...). Testuinguruak duen garrantzia haintzakotzat hartzen bazuten ere, eta itzuli behar den testuaren berezitasun funtzional eta jenerozkoak kontutan edukitzea nahitaezkoa dela aitortu arren, "hizkuntz unitate batetatik beste hizkuntz unitate batetara" dabilen metodo konparatiboa da oraindik ere korrespondentzia erregularrei buruzko estudioetan lehen postuari eusten diona. Argi baino argiago ageri da hau, lehen aipatutako A. V. Fedorov-en obran, non Itzulpen hizkuntzan erantzukide formalik ez duen osagai gramatikalaren funtzioareri bihurpena titulupean Izenordain pertsonal zehaztugabeekiko eraikuntzen biharpena etab. bezalako gaiak erabiltzen dituen.

Bat gatoz J.J. Revzin eta V.J. Rozencveig-ekin aipaturiko metodo honek konparatutako unitateen artean berehalako baliokidetza bat ezarri nahi duela aitortzen dutenean, zeina hiztegi elebidunetan erabiltzen den prozedura bait da. Korrespondentzia erregularrezko teoriaren askieza, batez ere, honetan datza: bai abiapuntuko testuaren analisi fasean eta bai testu hori beste hizkuntza batetan sortzean elkarrekin erlazionaturiko osagaiezko konposizio hutsa baino zerbait gehiago dela itzulpena ez estudiatzean edo behar adina ez kontutan hartzean.

Are gehiago, metodo honek maila desberdinetako unitateak (morfologikoak, sintaktikoak, lexikalak) berezian edo aparte tratatzen ditu, itzulpen prozesuan jakina bada ere, abiapuntuko materiala eta azken sorkaria ez direla unitate linguistikoak baizik eta diskurtsuzko obrak, zeintzuetan maila desberdinen infludentzia, elkarreraginean, mola ere ezin banatuzko batasun bilakatzen bait da.

Honezaz gainera, erantzukide erregularren metodo honen beste akatsetariko bat beronen izate estatikoa da, zeren garrantzi handikoa bait da itzulpen teoria bat eraikitzerakoan, prozesu honen izate dinamikoa agerian jartzea. Bestetara esateko, ez da aski prozesuaren hasera gunea emaitzarekin konparatzea. Funtsezkoa da emaitz hori nola lortu den galderari erantzuten jakitea. Galdera honi ematen zaion erantzuna Sarritan orokorregia izan ohi da eta terminu logikotan formulatua (konkrezioa, jeneralizazioa etab.) behar adinako oinarri linguistikorik gabea, eta bestalde, sorburu-testuko unitateak itzulpen testukoekin konparatzean adierazten da.

Itzulpena "zeinu linguistikoen mailan" egin daitekeelako hipotesia beste lan batzutan ere aurki daiteke, zeinen autoreek erabat onartzen bait dute itzulpen-prozesuan ez unitate linguistikoen mailan, baizik eta diskurtsuzko sorkarien artean lazio baliokideak ezartzen direlakoa. Honela dio, adibidez, S. Barchudarov-ek: "Hizkuntzabarneko transformazioek ez ala... itzulpeneko transformazioek ez dute unitate linguistien aldaketarik suposatzen, diskurtsu-sorkariena baizik" baina beste lan batetan "hitz, morfema eta, areago, fonema :ai1ako itzulpenaz" dihardu, eta honako adibideak eskaintzen tu: lady (ingelesez) ledi (errusieraz) - "Fonema mailako itzulpena". President (ingelesez) predsedati' (errusieraz) -"Morfema mailako itzulpena".

Lehen adibideri bagagozkio, eta transliterazioa itzulpentzat harturik, kasu honetan argi dago hitz hori behinola imitazio-prozesu batean transliteratua izan zela baina aurrerantzean ez zela behin eta berriro transliteratzen, baizik eta itzultzaileek unitate prestatu gisa erabiltzen zutela, eta bigarrenez eta garrantzitsuago dena, itzulpenean, hain zuzen, aldaera (bariante) hau hautatzea, hots, ledi eta ez dama (cf. a great lady)"znatnaja dama", Viena" (cf. Give my best regards to your lady) o 'bogorodica" (cf. Our Lady) obra bakoitzak duen diskurtsu-testuinguruaren arabera erabakitzen da, eta ez da posible bestetara egitea.

Orobat esan behar da bigarren adibideari dagokionez. Argi dago inork ez duela president morfemaz morfema (president) [pred-sed-atel itzultzen, baina era berean, hain zuzen bariante hau hautatzea, predsedatel" eta ez "prezident" (cf. The President of the United States) eta e rektor" ere (cf. The President of a University) diskurtsu-testuinguruaren baitan dago. Lege hau hitzen formazioan ere betetzen dela erakusteak ez du neke handiegirik eskatzen.

Itzulpenaren baitako arazo linguistikoaren funtsa, diskurtsuaren mailan hizkuntz baliabideak aktualizatzean datzala, hizkuntza mailan zeinu linguistikoen alderdi semantiko-funtzionala bat ez datorren bitartean, dio arrazoiz O. Kadek. Bestela esanik, baliokidetasunezko erlazioak ez dira zuzenik SHko zeinuaren eta XHko zeinuen artean ezartzen, baizik eta SHko zeinua -testuinguruaren eta XHko zeinua testuinguruaren artean, hau da, diskurtsu sorkarien artean.

Esanak esan, holako edo halako mailatan hizkuntzarteko korrespondentziak aurkitzearen bidez soilik itzulpenaren teoria orokor bat eraikitzea ahalgarria ote deneko auzia sortzen da. Hau honela izango balitz, zertan legoke gramatika konparatiboa, semasiologia koriparatiboa eta estilistika konparatiboaren arteko aldea. Hizkuntzen artean dauden eta disziplina hauek aurkitzen dituzten parekotasunak itzulpen teoriarako oinarri baizik ezin daitezke izan, mola ere ez beren ordezkatzaile. Gure eritziz, itzulpen teoriaren kizuna itzulpenaren lege orokorrak ezartzean datza, berau diskurtsu ekintza moeta jakina den heinean, hizkuntza batetatik beste batetarako itzulpen prozesuan itzultzaileak zertzen dituen eragiketak generalizatzean eta itzultzaileak hartutako erabakiak determinatzen dituzten faktoreak aurkitzean.

Itzulpenari buruzko arazo teorikoak ikuspegi linguistikotik ukitzerakoan, oraintsu arte linguistika estrukturaleko zenbait eskola eta joerak bere-berea zuen hizkuntza barneko orientazioa ez dago ahazterik. Hizkuntzaz kanpoko faktoreak ez estudiatzea edota bigarren maila batetara saihestea, hizkuntza, eraikidura abstraktoa den heinean, azpimarkatuz eta kontzepzio honen ildotik, diskurtsu abiapuntutzat bai, deskripzio linguistikoaren objektu autonomotzat ez hartzea, guzti hau, itzulpen teorian isladatu den zerbait da.

Gaur eguneko hizkuntza zientziaren garagunea, jakina denez, hertsikeriak eta mikrolinguistikak ezarritako murrizketak gainditzeak karakterizatzen du, eskema sotilegiei uko eginez, eta hizkuntza naturalak beren konplexutasun eta ugaritasun guztian sakonki eta alderdi guztietatik aztertzen saiatuz. Hain zuzen ere, soziolinguistika eta psikolinguistikari dagokionean, nabarmenki zabaldu da iker eremuaren horizontea; gero interes handiagoz estudiatzen da hizketa hizkuntzaren baitan eragina duten faktore psikologiko eta sozialen "bateralekua" den neurrian. Honek beronek sortarazi ditu, halaber, itzulpen teoriaren oinarri kinguistikoa hedatzeko baldintza obktiboak, linguistikaren adar aplikatua den heinean. Iramean, inoiz kontutan hartu ez ziren edota nabarmenki guttisi ziren itzulpenaren funtsezko zenbait alderdi hauetariko ,akoitza banan-banan aztertzeko astirik. Aurrerantzean itzulpen teorian baitan funtsezkoak diren bi arazori buruzko auziei erantzuten ahaleginduko naiz: itzulpena komunikazio-egintza eta itzulpen-prozesuaren bururatze eskema.

Zientzia bibliografiak sarritan aipatu izan du itzulpena komunikazio egintza den aldetik. Baina komenigarria da, itzulpenaren eskema komunikazio egintza den aldetik oinarritik planteatzea, O. Kaderen arabera.

Eskema honen arabera, itzulpena hiru fasetan deskonposatzen da komentzionalki:

1) Emisorea eta itzultzailearen arteko komunikazioa, zeinak betetzen bait du H haserako mezu hartzailearen funtzioa.
2) SH - XH kodigo aldaketa itzultzaileak egina, zeinak oraingoan transkodifikatzaile" (TK) funtzioa bet etzen bait du. <br> 3) E emisore funtzioa betetzen duen itzultzailearen eta H' funtsezko hartzailearen arteko komunikazioa.

Eskema hau aztertzerakoan bada kontutan eduki beharreko zerbait: "kodigo" eta "transkodifikazio" hitzak kasu honetan ez dira zentzu terminologiko zehatz batekin erabiltzen, metafora antzera edo baizik, zeren eta ohizko trariskodifikazioarekin konparatuz gero zera ikusten bait da, kodigo batetako eta beste batetako zeinuen artean korrespondentzia baliokide aski sinpleak daudela eta SHtik diskurtsuzko sorkariak XHzko bihurtzeak askoz ere zailtasun konplexuagoren aurrez-aurre jartzen duela itzultzailea; eta bigarren, 1 eta 2. faseak, denboran zehar banaturik badaude ere, aldiz, 2. eta 3. faseak bat datoz denboran eta ez diva bi aldi berezi, bi helburu edo xede berezi baizik itzulpeneko aldakariaren bilaketa, haserako mezu-edukiari dagokiona eta HHko arauei ere bai, bestalde, entzulego edo hartzailegoaren ezaugarrien zerrenda. Honetaz gerora Xehekiago mintzatuko gara.

Halere, bada beste alderdi garrantzitsurik: eskema honetan itzulpena komunikazio egintza den heinean funtsezkoak zaizkion alderdi hauetara mugatzen da gehienbat arreta:

1) Izatez, itzulpena bi egintza komunikatibo eta elkarrekin erlazionatutan banatzen da - emisore-itzultzaile arteko komunikazioa eta itzultzaile-hartzaile arteko komunikazioa.

2) Itzultzaileak, komunikazio prozesuko partaideetariko bat delarik, hartzaile eta emisore funtzioak txandaka trukatu egin behar ditu, eta funtzio aldaketa honek garrantzi handiko eragina du itzulpen prozesuan.

  1. Kadek arrazoiz ikusarazten duenez, "E-H eta E'-H' arteko elkarreraginezko markoan itzulpen prozesurako infludentzia erabakiorra duten faktoreak gertatzen dira". Beste nolabait esateko, itzulpen prozesuaren azken emaitza ez dago SHko testuaren eta XHko testuaren arteko erlaziokidetzari soilik lo. turik, baizik eta itzultzailearen eta komunikazio egintzan partaide diren gainerakoen arteko erlaziokidetzatik ere bai. Nahiz eta zenbait kasutan, itzultzailearen eta komunikazio egintzako beste partaideen artean (itzulpen idatziaren kasuan, adibidez) zuzeneko kontakturik ez izan, SHko testua emisore jakin batengandik datorren eta hartzaile jakin batengana doan mezutzat interpretatzen du itzultzaileak, eta XHz mezua berreraikitzean, itzulpenaren jomuga den entzulegoa ikusten du beti bere aurrean.

Bi hizkuntzaren arteko komunikazio egintzatzat hartzen badugu itzulpen prozesua, beronen ezaugarri edo berezitasunei dagokienean, funtsezkoa da honako osagai guzti hauen elkarreragina kontutan hartzea eta estudiatzea:

partaideak: (emisorea, hartzailea, itzultzailea)
kanaleak: (diskurtsu ahozkoa idatzia, prentsa etab.)
egoera zeinean gertatzen bait dira holako edo halako mezu formak
mezu-formak eta berauen generoak
eta mezuaren edukinak.

Bi hizkuntzaren arteko komunikazio egintzan gertatzen diren eta jadanik aipatuak ditugun osagai horien arabera, egintza hon definitzen duten honako berezitasun hauek ematen dira:

  1. metal¡ nguistikoa (kodigoarekikoa)
    2. denotatibo edo erreferentziala (mezuaren gai edo edukiarekikoa)
    3. espresibo edo adierazkorra (emisorearen eta komunikazio egintzako beste osagai guztien arteko erlazioa)
    4. identifikatiboa (emisorea)
    5. direktiboa (hartzailerenganako orientazioa)
    6. kontakto -mantentzailea (kontaktoani euste aldeko joera)
    7. kontestuala (egoera edo testuinguruarekiko orientazioa)
    8. estilistiko edo poetikoa (mezuaren formarekiko orientazioa)

Bistan dago zein garrantzizkoa den itzulpen prozesuan agertzen diren eta lehen aipatu ditugun funtzio diskurtsibo guztiak zerrendaratzea. SH eta XHa behar bezala menderatzea eta biak elkarrekin alderatzeko gaitasuna (funtzio metalinguistikoa) besterik gabe bere burua zuritzen duen aurrebaldintza da itzulpen arrakastatsua lortu nahi baldin bada. Halaber, nabarmena da eta oro har onartua gaia edo egoera erreala ezagutzeak duen garraritzia (funtzio denotatiboa) testuingurua kontutan hartzeak eta jatorrizkoak duen ñabardura estilistiko eta espresiboaz ongi jabetzeak ere. Horregatik, bada, hobe da honen argiak ez diren beste auzi batzuri buruz ihardutea, hala nola, funtzio guztiok itzulpen prozesuan duten elkarreraginaz eta garrantziaz.

Sorkari diskurtsiboaren karakteristikak bata besteari hertsiki loturik daude. Bestalde, ez da harritzekoa ere moeta bereko baliabide linguistikoen eginkizun funtzionaa aldatzea diskurtsu sorkari jakin baten beste parametro funtzionalen arabera. Honda, olochov-en "Podnjataja Celina" (Luberria) nobelan, pertsonaien dialektalismoek eta hizkera arruntak funtzio identifikatiboa dute, hizketa jakin bati kutsu sozial eta bical berezia ematen diolarik. Alemanera itzuli duenak aleman arruntean erabiltzen den hiztegiaz baliatuz bihurtu du funtzio hau:

Vorotic' zaraz e, a to y ambar zapru
(Zatoz hona bizkor, bestela ganba ran sartuko zaitut)
Komm hierher, sag ich, sonst sperr ich dich in den Speicher

No vae delo riskovoe
(Baina zure gauza arriskugarria da)
Aber ihre Sache ist verdammtgefahrlich

Sama s soboy u naalaja rutarit
(Neure buruarehin hizketan hasi nintzen)
Ich Tange schon an, Mensch, mit mir selber zu reden

A vy seete melkim rjadkom, napolovinu pee, em zavsegda...
(Eta ez duzue hurbilegi ereingo, ohizkoa denetik erdi tartera...)
Ihr sat sie nicht dicht, sondern etwa urn die Halite weiter voreinander entfernt, uersteht ihr?

Bistan dago jatorrizkoa, itzulpen idatzian sarritan gertatu ohi denez, ez dago artezki itzulpenaren hartzaileari zuzendua. Alemanaren baitan bereziak diren hizketa arrunteko esamoldeak testuan sartzean, hala nola: sag ich, Mensch, versteht ihr, berorien bitartez itzultzaileak zuzenketak egiten ditu itzulpenaren funtzio direktiboan. Berns-en poesian, aldiz, dialektlismoek erabat funtzio desberdina dute.

And turned me round to hide the flood That in my een was swelling. WI' altered voice, quoth, Sweet lass, Sweet as yon hawthorn blossom, O! Happy, happy may he be, That's dearest to thy bosom. S. Marak egindako testu honen itzulpena aldera bedi:

S resmic smachnuija kapli siez I, gobs izmenjaja, Ja zadal debulke vopros, Kakoj - i sam ne znaju Potom skazal ja: ty svetlej, ëem etot den 'pogoij; I tot siastlivej vsech ljudej Kto usech tebe doro!e.

Lehen aipaturiko oiochov-en nobelaren kasuan, dialektalismoek funtzio identifikatiboa betetzen bazuten, autorearen literatur hizkuntzarekiko kontrastean, hemen, aldiz, ez da horrelako kontrajartzerik gertatzen. Eskoziar dialektoa, kasu honetan, obra egilearen hizkuntza da eta ez pertsonaiaren hizkera berezizko baliabide. Horregatik, S. Marsak-ek kutsu dialektal hon aide batetara uztean arrazoizko erabakia hartu du.

Hizkuntza arrotzeko entzulego bati mezua zuzentzean, eta abiatestuan eta itzulpenekoan funtzió direktiboari dagokionean aldakuntzak sar eraztean, sarritan itzultzailea ez da mugatzen baliokide semantikoak aurkitzera, baizik eta hizkuntza arrotzeko hartzailearen baitan ondorio komunikatiboak (O. Kaderen hitzak dira) sorterazteko gai diren analogia funtzionalak ere bai. Arrazoia G. Mounin, frantses ikertzaileak, itzultzaile ona izateko etnografo izatea ere beharrezkoa dela aitortzean.

Horregatik, bada, itzulpen prozesuan bi hizkuntzarena ezezik bi kultura edo zibilizazioren arteko konparaketa ere egiten da. Alderdi hau argi baino argiago ikusten da zenbait modismo itzultzerakoan. Hona hemen E. Nida, amerikar hizkuntzalariak, eskaintzen dituen modismo itzulpenari buruzko zenbait adibide elurra bezain zuri modismoa gartza luma bezain zuri edo ziza bezain zuri esamoideez itzultzen da "elur" kontzepturik ez dutenen hizkuntzan, eta bihotz hitzaren ordez gibel erabiliko da lehen hitzak duen konnotazioa mantendu nahi baldin bada.

Honenbestez zera esan daiteke, itzulpenaren funtzio direktiboa gainerakoen gainetik dagoelarik, superfuntziotzat bar daitekeela, zeren eta garrantzizko korrektiboak sartzen bait ditu abiatestuaren pertzepzioan eta itzulpen testuaren eraikiduran. A. Neubert-ek itzulpenaren alderdi pragmatikoarekin lotzen dituen arazoen artean erdi-erdiko postua hartzen du funtzio honek. Alderdi pragmatiko honetakoak dira "formanteen" arteko erlazioak, hots osagai fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak, zeintzuk osatzen bait dute hizkuntz kodigoaren oinarri materiala, eta bai komunikazio egintzan partaide direnak ere.

Itzulpen prozesuan, gramatikalki eta semantikoki jatorrizko testuari dagokion beste testua erlazio pragmatikozko sare batetan sartzen da. Erlazio pragmatiko hauek hizkuntz baliabideen hautaketarako erregela estilistikotara erreduzi daitezke, komunikazioan helburujakin batzu lortzeari begira.

Honi dagokionez, testu moeta desberdinak berezten dira: SHren eroalearengana zuzenduriko testuak; XHren eroalearengana zuzenduriko testuak; aurreko hi moeten artean erdijarrera batetan dauden testuak, hots, lehen mailan SHren eroalearengana zuzenduriko testuak, baina ez beronengana solik, beste edozein entzulerengana ere bai, hain handi batetan eta azkenik, SHren eroalearenganako orientazio berezirik ez dutenak. Sail bakoitzeko adibideak:

  1. saila: legeriak, prentsa lokaleko testuak, iragarkiak.
    2. saila: irratibidezko testuak eta entzule arrotzentzako beste edozein informaziogai.
    3. saila: Letra Ederrak (Elederra).
    4. saila: Zientzi literatura.

Argi dago A. Neubert-ek proposatzen duen sailkaketa neurri batetan komentzionala déla. Hala ere, arestian eginikako zerrendari bagagozkio, eta mezu baten edukin pragmatikoa mugatzeaz denaz bezanbatean, funtzio direktiboari dagokio irizpide erabakitzailea. Hain zuzen ere, itzulpen moeta desberdinen funtsean dagoena da funtzio hau: jatorrizkoaren edukin semantiko-gramatikala eta pragmatikoa transmititzen duen itzulpena eta hizkuntza hartzaileko erlazio pragmatikoak kontutan hartzen dituen itzulpena.

Bi itzulpen-moeta hauen artean dagoen desberdintasuna argi ikusten da A. Neubert-ek dakarren adibide hau aztertuz gero:

Sandstein aus Guisetey Guiseley.Sandstein

Lehen barianteak pragmatikoki egokia den itzulpen eredu bat eskaintzen du. Izan ere, Guiseley sandstone hitz konposatua guztiz ezaguna zaio irakurle ingelesari, zeinarengan imajina konkretozko asoziazioak sorterazten bait ditu. Irakurle alemanari zuzendutako itzulpenean, funtzio direktiboak aldakuntzak eskatzen ditu: the grey of Guiseley sandstone –wie aus grauem Sandstein. Bigarren eta hirugarren barianteak ezin daitezke pragmatikoki egokitzat jo testu literario baten itzulpenean eta espezialistei zuzendutako batetan, erabat justifikatzen da bariante hauek aukeratzea. Hemendik zera ateratzen da, alegia, sorburu-testuko elementu jakin baten betekizun funtzionalaren balorazioa ez dela garrantzizkoa soilik beroni dagokion bariantea itzulpeneko hizkuntzan aurkitzeko baizik eta printzipiozko auzi bat erabakitzeko ere bai, hots, elementu jakin bat itzuli behar den ala ez erabakitzeko. Adibidez, errusierazko perpaus hau ingelesera itzultzean: Bridtaun (Bridgetown) ¿sto y perevode oznaëaet "gorod-most", raspolozen na beregu uzkogo zaliva itzulpenari buruzko aipamena (ëto y perevode oznaaet...) esan beharrik ez dago desagertu egiten dela. Egintza komunikatiboko funtzio desberdinen elkar ekintza eta baldintzapena kontutan hartzean, zenbait kasutan funtzio jakin bat gailendu egin daitekeela, eta beste guztiak mendean har ditzakeela gogoan izan behar da.

Dickens-en Little Dorrit nobelaren errusierazko itzulpena adibidetzat hartzen badugu, hara nola itzultzen duen jatorrizko pasarte hau: "Papa is a preferable mode of address", observed Mrs. General. "Father" is a rather vulgar, my dear. The word Papa, besides, gives a pretty form to the lips. Papa, potatoes, poultry, prunes and prisms are all very good words for the lips, specially prunes and prisms. E. Kalasmikov-en errusierazko itzupenean ikusten da, aliterazioaren bern emateak (funtzio estilistikoa) garrantzitsuagoa eta komunikazio mailan lehenagokoa dela hitz bakoitzaren adierazi denotatiboa ematea baino: papa, potatoes, poultry, prunes, prisms hitzen ordez papa (aita), pela (erlea), plomba (zigilua), p1ju (felpa), puding (pudding) hitzak erabiltzen ditu.

Obraren generoak eta helburuak lehen mailan jartzen dituzte diskurtsuaren zenbait funtzio, eta bigarrenean eta mendean uzten beste zenbait. Honela, bada, zientzi testuetan eginkizun nagusia duen funtzio denotatiboa, baita deskribapen tekniko eta txosten edo adierazpen informatiboetan, batzutan funtzio adierazkor eta estilistikoaren mendean eta subordinaturik gera daiteke poesi lanetan. Komunikazio egintza batetan eginkizun gailen edo nagusikoia duten karakteristika funtzionalei dominante funtzional izena eman diezaiekegu.

Mezuaren dominante funtzionalak definizioz kantitate bariagarriak direlarik, itzulpenaren inbariantea zertan ote datzan auzia sortzen da. Itzulpenaren inbarianteari buruzko definizio ugari dago, baina gehienbat eman ohi dena hauxe da: hizkuntza desberdinetako testuen edukin semantikoaren osotasuna edo eta testu batetik besterako aldaketan testu hauetako edukin planuaren inbariagarritasuna. Bestalde, jatorrizkoan erabilitako baliabide lexikal, gramatikal eta estilistikoek beren baitan daukaten informazioa ulertzen da edukin hitzaz.

Definizio honetatik ongi ulertzen da jatorrizkoan dagoen informazio multzo guztia transmititzen ahalegintzen dela itzulpena. Baina lehenago ikusi dugunez, auzia beste era batetara planteatzen da. Komunikazio egintzako dominante funtzionalek hizkuntz baliabideak analisatzeko eta hautatzeko legeak determinatzeaz gainera, transmitituriko informazio multzoa bera neurri batetan aldatzea ere Iortzen dute.

Bada inbarianteari buruz beste definizio bat, J.G. Kuz'min-ek emana: 74ezugileak berak atzerrtaten duen bezala, izatezko egoera". Definizio hau ontzat eman liteke diskurtsuzko adierazpen guztiak egoerei buruzko deskribapenak izango balira eta egoera beraren pertzepzioa mezugilearen eta erdal hartzailearen aldetik identikoa izango balitz. Baina lehenago erakutsi denez, gauzak ez dira horrela gertatzen.

Gure iritziz, J.G. Kuz'min egia ez den premisa batetatik abiatzen da, zeinaren arabera "errealitate objektiboa bait da itzulpen bidez elkarren arteko ulermena lortzeko oinarri bakarra". Ez dago aitorpen honekin bat etortzerik. Mezu elebiduna ahalgarri egiten duen berehalako oinarria ez da errealitate objektiboa bera, baizik eta giza pentsamenduaren izate unibertsala, unibertsal semantikoen existentzia eta giza esperientziaren izaera komunjakin bat.

Itzulpenaren problema linguistikoak aztertzen dituen J. Catford ikertzaile ingelesak dioenez, Sorburu-hizkuntzako testuaren eta itzulpen hizkuntzako testuaren zeinu diferentzialen (banaka batzurena, gutxienez) arteko korrespondentzia" da inbariantzia. Testu jakin batentzat funtsezkoak diren eta holako edo halako hizkuntz formaren hautapena determinatzen duten zertzelada situazionalak hartzen ditu Catford-ek zeinu diferentzialtzat.

Zoritxarrez, V. Avramovek Catforden obra aipatzean dioen bezala, autoreak intuitiboki berezten ditu zeinu diferentzial horiek, inolako irizpide zehazturen laguntzarik gabe. Itzulpenaren arazoak zeinu situazional diferentzialen auzira mugatzea nekez onar daiteke itzulpen prozesuaren alderdi ugaritasunaz lehentxoago esan denaren argitan.

Zer esan, beraz, itzulpenaren inbarianteaz? Zera pentsatu behar da, alegia, itzulpen prozesuan beti aldagaitz dirauela haserako mezuaren (semantikoki ezezik, pragmatikoki ere bai) komunikazio egintza jakin baten karakteristika funtzionalek eta berauen arteko koerlazioak determinaturik eta modifikaturik. Beste modu batez esateko, itzulpena soluzio baten bilaketa prozesutzat har daiteke, baina soluzio horrek irizpide funtzional bariagarrien hautapenjakin bati erantzun behar dio.

Goazen orain itzulpen prozesua burutzeko erabil daitezkeen moduak aztertzera. Alor honetan oraindik eginkizun asko dago. Azken urteotan zehar, zenbait hipotesi sortu da prozesu hau eta beronen oinarrizko etapak nola ematen diren azaltzeko. Honela, zenbait lanetan eredu transformazionalista proposatzen da giza ekintzaz egindako itzulpenerako. Lehenago, E. Nida amerikar hizkuntzalariak proposaturiko eredua ikusi dugu, nahiz eta beste lan ugari egin den teoria transformazionalista itzulpenari aplikatzeko asmoz.

Nidaren ustetan, itzulpen prozesua, batez ere SH eta XHaren artean egitura semantiko eta gramatikalei dagokienez desberdintasun nabarmenak daudenean, azaleko egitura multzo batetatik beste batetara iragate soilez ez da gertatzen. Honen ordez askoz prozesu konplexuagoa gertatzen da, zeinetan itzultzaileak haserako mezua analizatu, forma argi eta sotiletara erreduzitu maila honetan, hizkuntza hartzaileko sistemara transposatu eta azkeriik, mezua berreraiki egiten du XHan.

Gramatika mailan, azaleko egitura egitura erdinuklear (near-kernel sentence) atzerantz transformatzera (back transformation) mugatzen da analisia. Honela, bada, honako azaleko egitura hau: John preached the baptism of repentance unto the forgiveness of sins (Joanesek damuzko bataioa predikatzen zuen bekatuen barkamenerako) beste bonetara geratzen da: John preached that the people should repent and be baptized so that God would forgive the evil they had done (Joanesek predikatzen zuen jendeak dam utu eta bataioa hartu behar zuela egindako gaitza Jainkoak barka ziezaion).

Argi dago perpaus konpiexu hau nuklear sail batetan destolesta daitekeela, baina honek informazio galera suposatzen du perpaus nuklearren arteko lotura semantikoei buruz. Baina elementuen arteko lotura semantikoak argienak izango diren mailan egitura transformatua ezartzean eta SH eta XHko egituren arteko kontrasteak minimora mugatzean datza itzultzailearen egitekoa. Ham zuzen ere maila honetan, hau da nuklearrera hurbiltzen den mailan gertatzen da errazenik transposizioa. Adierazi lexikala transmititzearen arazoaz denaz bezanbatean, E. Nidak analisi konponentzialaren bidez konpontzen du auzia (osagai semantikoak transmitituz, eta ez hitzak; egitura konponentzialen banaketa bern bat gertatzen da itzulpenean). Berregituratze prozesuan gogoan hartzen dira hizkuntza hartzailearen berezitasun espresibo-estilistikoak eta generoari dagozkion funtzionalak, baita mezu-hartzailearen baitan duen eraginaren faktorea (funtzio direktiboa).

Dirudienez, itzulpena burutzeko prozedura hau erabilgarria da, baina izatez, eraikuntza sintaktiko konpiexuak sotiltzeko eta polisemiaz gabetzeko balio du, osagaien artean erlazio monosemikoak dituzten eraikuntza sintaktiko bihurturik. Honela ingelesetik errusierara itzultzean, hitz konposatuak sarritan sintagma preposizional bihurtzen dira, zentzuetan preposizioak osagaien artean dagoen erlazio sintaktikoa zehazten duen. Hona hemen zenbait adibide: pupil use (use by a pupil), neighbourhood projects (projects in the neighbourhood), the river tube plan (the plan of building a tube under the river).

Bestalde, itzulpen prozesua eredu batetara erreduzitu nahi izateak gorabehera handiak ditu. Ekintza linguistikoaren formetariko bat bada itzulpena, psikolinguista sobietarren oharra gogoan izatekoa da, zeiriaren arabera funtsik gabea bait da enuntziatuak printzipio bakar baten bitartez sortzen direlakoa. Soluzio hoberenaren bilaketa ez da beti E. Nidak deskribatutako sistemaz gertatzen, eta enuntziatu beraren markoan itzulpen prozesua burutzeko modu desberdinak nahas daitezke.

Zentzu honetan badu interesik V.G. Gakek proposaturiko sintesi iinguistikozko ereduak. Arrazoia du eredu estrukturalaren (sortzailearen) mugak aipatzean, zeinak aldagaitz geratzen diren berehalako lexema eta lotura sintaktikoak dituzten enuntziatuen transformazioak soilik kontutan hartzen bait ditu, eredu semantikoan oinarrizko zentzuen aldagaiztasuna suposatzen duten semek edo osagai semantikoek irauten duten bezala. V.G. Gakek eredu situazional bat eraikitzen du (situazioa - testua) zeinak posible egiten bait du era bereko situazio jakin batzu deskribatzen dituzten eta enuntziatuaren egitura semantikoa eratzen duten osagai semantikozko multzoak bariatzea. Hizkuntza bakoitzak (eta estilo funtzional bakoitzak) bere joera eta hobespenak ditu. Ikus adibideok:

Les bombardements tuent en priorité les gens qui habitent près de la gare (Courtade).
Vo vremja bombeekpogibajutprege vsego te, kto ivetpodie sortirovonych stancij.

De l'autre cote de la route... le lac étalait la surface glacée et recouverte de neige (Hériat).
Po tu storonu dorogi pros tíralas 'zas tyvaja, pokrytaja snegom poverchnost'ozera.

Kasu honetan, frantsesezko eta errusierazko esamoldeak bereizten edo desberdintzen dituen osagai semantikoa "ondorio-kausazioa" deritzana da.

Sintesi linguistikozko eredu situazionala arrakastarekin erabil daiteke itzulpen teorian. Beronen bidez, itzultzaileek Sarritan baliarazten dituzten parafrasi lexiko-sintaktiko ugari esplika daitezke.

  1. Nidaren ereduarekin alderatuz gero, badu alderdi onik, zeren eta transformazio lexikal eta sintaktikoak ez partzialki, baizik eta elkarrekiko harremanean eta ekintzan aztertzen bait ditu. Bestalde, argi eta garbi jartzen du agerian analisi konponentzialaren askieza itzulpenari dagokionez, zeren eta itzulpenean enuntziatuen tranformazio oro ez bait da osagai semantikoen banaketa soil batera mugatzen.

Hala ere, V.G. Gakek berak dioenez, eredu hau diskurtsuaren funtzio denotatiboari buruzko kasuak deskribatzeko ja soilik erabiltzen da. Baina oinarrian duen printzipioa situazio objektiboen deskribapenez karipora ere heda daiteke.

Halaber, le hen aipaturiko adibideetan, baliokidetasunezko erlazioak ez dira zuzenean errealitate atalen artean ezartzen, baizik eta errealitate hau isladatzen eta enuntziatu jakinen alderdi semantikoa eratzen duten epaien artean. Adibide hauek argi erakusten dute enuntziatuaren edukin semantikoa ez dela zentzu elementalen batuketa soila. Beste era batez hitz egiteko, arazoa askoz zabalkiago ere formula daiteke: Ze legek determinatzen du enuntziatuen baliokidetza, zeinak zentzu elementalezko multzo batez desberdintzen bait dira elkarren artean, situazioa isladatze planuan ezezik, baita komunikazio egintzaren beste karakteristika funtzionalen ikuspuntutik ere?

Garrantzi handia du itzulperi teoriarako bi hizkuntzen arteko perifrasi lexiko-sintaktikoen oinarrian dauden legeak aurkjtzea, zeinak ematen bait djra enuntziatuaren dominante funtzional desberdinen arabera. Itzultzaile askoren esperientziak erakusten duenaren arabera, itzulpenak suposatzen duen erabaki hoberenaren bilaketa, eskuharki, ez da behin betirako gertatzen den zerbait, bapateko itzulpen edo interpretaritzaren kasua aide batetara utziz gero. Bilaketa hau gehienetan 'saiakera eta errakuntz metodo" izenekoaz baliatzen da, zeina bariante hoberenera pixkanaka hurbiitze bat bait da, aldaera posible batzu hautatuz eta lehen agertutako irizpide funtzionalei erantzuten ez dietenak bertan behera utziz.

Gainera, transformazio eta perifrasi lexiko-sintaktikoen bitartez ("hizkuntzabarneko itzulpena" deritzanaz) SHn egiten den hasierako mezuaren aurrelaborazioarekin batera erabat ahalgarria da SHko enuntziatuen eta berauei dagozkien XHkoen artean korrespondentzia egokiak aldi berean ezartzea. Lehen urratsak ematen an den itzultzaileak hasierako mezuaren egitura gramatikal eta konponentzialetara hurbiltze handieneko printzipioaren arabera ezartzen ditu erlazio horiek. Itzultzaile adituak, ordea, aurreko esperientzian oinarriturik, maiztasun handiagoko korrespondentzia estruktural eta lexikalekin egiten du lan. Ez da sarri gertatuko, antzekoak diren eraikuntzak itzultzerakoan kasu bakoitzean "analisi-transformazio-berregituratze" eragiketa bern bat egin beharrean itzultzailea aurkitzea, E. Nidak dioenaren arabera.

Argi dagoena zera da, alegia, sarritan itzultzailea korrespondentziazko "bloke atonduez" baliatzen dela. Hala ere, oso maiz, "bloke atondu" hauek soluzio hoberenerako lehen hurbiltze bat besterik ez dira izaten. Ondoren, komunikazio egintza konkretoareri parametro funtzionalen baitan zuzenketan sartzen dira eta gutxiasko garrantzizkoak diren aldakuntzetara makurrerazten da testua.

Hemen argi ditugun gogoetek, neurri batetan, hipotesi balioa besterik ez dute eta berrespen esperimentala behar dute. Hala ere, "giza itzulpenari" buruzko epai gehientsuenei aplika dakiekeen zerbait da. Itzulpen teoriak esperientzian oinarritutako jeneralizazioak behar ditu, itzulpen-praktikaren azterketa sakonen eta hizkuntz zientziazko azken lorpenetan funtsatuak, eta bereziki, diskurtsuaren ekintza aztertzen duten disziplina linguistikoetan oinarrituak behar ditu, zeinen artean aurkitzen bait dira alderdi pragmatikoak ere. Berauek behar bezala sakontzeko komunikazio egintzaren funtzio desberdinen elkarregintza hartu behar da kontutan, eta, lehen-lehenik, adierazpen diskurtsiboaren genero eta helburutik zintzilik dauden dominante funtzionalena.