| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Noticias Publicaciones Actividades Herramientas La asociación Catálogo Intranet | Mapa |
|
ESTÁ USTED AQUÍ: EIZIE » Publicaciones » Senez » Senez 4 (1985) » Itzulpena eta EIMA programa - Imanol Tapia |
||||||
|
Data: diciembre del 1995 Itzulpena eta EIMA programa - Imanol TapiaEusko Jaurlaritzak l985erako bultzaturiko EIMA programak, beronen Hezkuntza eta Kultura Sailak euskal liburugintzarako sortu duen laguntza plangintza da, eta, jakina, geure gaia itzulpen arloa denez, ondorengo orrialdeetan saiatuko gara argitzen zein eratan Iantzen duen programa honek itzulpena eta beste atalekin konparatuz zenbaterainoko garrantzia eman zaion. Aipa ditzagun lehenengoz Eusko Jaurlaritzaren txostenean Ezaugarri nagusiak izenburupean adierazten diren zenbait xehetasun: "BIGARRENA.- Laguntza-plan honek Eskolaurre, Oinarrizko Hezkuntza Orokor, Hezkuntza Berezi, Helduen Hezkuntza Iraunkor eta Irakasmaila Ertainerako (Batxilergo Bateratu Balioanitza, tjnibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea, Lanbide Heziketa eta Irakasmaila Ertainen Erreforma) ikasliburuak hartzen ditu kontuan. Arauzko irakaspidetik kanpoko ikasketetarako euskal ikasliburuak ere kontuan hartu ahal izango dira, Hezkuntza Sailordetzak hala erabaki dezanean. HIRUGARRENA.- Ikasliburuen sailean, oinarriz, ondoko hauek hartuko ditu Iaguntza-plan honek kontuan: a) oinarrizko materiala SEIGARRENA.- Laguntza-planera bu daitezkeen ikasliburuak, beren orijinaltasun-mailari dagokionez, honoko hauek dira: a) sorkuntza-lanak Laguntza-jasotzaileak ZORTZIGARRENA. Euskal ikasliburugintzan diharduten eta beharrezko lege nortasunez horniturik dauden argitaletxeak eta egile-editoreak izan daitezke, nor bere neurrian, laguntza-jasotzaile. HAMAIKAGARRENA.- Diru-eskabidea egin eta laguntza-agindua jaso izanik, ikasliburu jakin bat Hezkuntza Sailordetzak finkaturiko epe-barrutian argitaratzen ez bada sailordetza honek guztizko edo partezko laguntza murriztapenak ezarri ahal izango dizkio kasuan kasuko ikasliburuari laguntza-plan honen hurrengo ekitaldietan. HAMABIGARRENA.- Ikasliburu defizitarioei bakarrik eskaini ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, prestakuntz kostuak salmenta bidez berdindu edo gainditu ezin dituzten ikasliburuei. HAMAHIRUGARRENA.- Laguntza-plan honetara bildu ahal izateko, argitaratzekoa den ikasliburuak pareko erdal ikasliburuen prezio standard-aren antzekoa izan beharko du saineurriz...". Hauek dira, beraz, fire ustez, irakurleari gehien interesatuko zaizkion ezaugarriak. Puntu hauek gaingiroki aztertuz, zenbait ondorio atera daitezke:
Beraz, liburu bakoitzeko jasoko den laguntza programa horretan sartzen diren liburuei asignatutako diru-kopurutik, pararnetro hauck direla medio, lehen aipatutako formula matematiko hon aplikatuz egingo da. Horra, beraz, hemen, laburki argituta, EIMA delako programaren azalpena. Harira joanez, eta parametro hauen esanahian gehiago Sakondu gabe, esan dezaguri praktikan itzulitako eleberri edo nobela bati orijinaleko batekin konparatuz eta orrialde berdinekin, erdia gutxi gorabehera asignatzen zaiola. Azter ditzagun ondoren, bataz beste mende honetako –eta beraz, egile eskubideak ordaindu behar zaizkio, 60-80 urte hil zenetik igaro ez badira– egile baten obraren itzulpenak sortzen dituen kostuan. Konkretatuz, har dezagun 250 folioko itzulpen bat eta jar diezaiogun 700 pezetako salmenta saineurri hipotetiko bat. Hasteko, esan behar idazie gehienek agente literario baten esku uzten dituztela beren egile eskubideak eta azken hauei zuzendu behar zaiela proposamena, eta hau jeneralean publikorako salmenta salneurritik %7 izaten dela, erdia kontratua sinatzerakoan eta beste erdia liburua argitaratzeko momentuan ordaintzeko, tirada osoaren gain (eman dezagun 3.000 aleko tirada). Bestalde, itzulpen kostua (ELKAR argitaletxeak gaur egun, bataz beste 1.000 pezeta an da ordaintzen folio bakoitzeko goi mailako literaturaren itzulpena). Beraz, kasu hipotetiko honetan: 147.000 Pz. egile eskubideak Bestalde, kontutan hartu beharrekoa da ere gure kasuan behintzat, Elkar argitaletxearena alegia, itzulpenaren irakurkelea sakon eta kritiko bat egiten dela, ondoren itzultzaile berakin eztabaidatuz egiten direlarik korrekzioak. Horretan ere kontutan hartu beharko lirateke korrejitzailearen lanorduak. Adibide hau ikusirik argi dago zergatik diren ham gutxia itzulpen alorrean ausartzen diren argitaletxeak, ikusirik gaira EIMA programaren aurtengo dirulaguntzak ez duela ezta itzulpen kostuaren laurdena ordaintzeko ere ematen. Erizpide ugari egongo dira gai horii buruz, hots, sorketa geroago bultzatu behar dela itzulpena baino etab... Nire ustez biak dira beharrezkoak, baina argi asko dago ere gaur egun oso egile gutxi egongo direla beren iiburua argitaratu ezin dutela esaten dutenak, eta baita argi asko ere esan baldintza hauen pean ezinezkoa dela itzulpenik argitaratu, ikusirik gainera jendeak ez duela gaur egun ohitura gehiegirik itzulpenak irakurtzeko. Amaitzeko, zenbait arrazoi eman nahi nituzke itzulpenaren aide. Aide batetik, artikulu hau idazteko momentuan esanahi handia duten bi bern jaso ditut, Euskai Herrian ham ugari diren literatur sariekin zerikusia dutenak: bata, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak antoiatutako Irun Hiria deiako sarira lau elaberri besterik ez omen dira azaldu, eta, bestetik, Euskaltzaindikora bi besterik ez, bietako mon sana eman ez zaiolarik. Datu hauek hau adierazi nahi dute ene ustez; sari ugaritasunaz gain, literaturazko liburu bat idazteak Ian ugari eta denbora asko ematen duela eta Euskal Herri txiki honen idazlego are txikiagoak ez duela urtean zehar jarraipen bat emateko ahaimenik, eta itzulpenak bete beharko lukeela zulo hon. Bestalde, kontutan harturik euskarak duen atzerapena munduko hizkuntzei dagokienez, ezin gaitezkeeia mugatu geure esparru estu honetan, ez gai aldetik eta ezta hizkuntza beraren aldetik, eta hala, beharrezkoa zaigula beste hizkuntza horien mailara iristea, itzulpen egoki eta zehatzen bidez. Galdetu besterik ez dago azken denboretan itzulpenean diharduten idazleei zenbat ikerketa lan, bai iexikoaren aldetik, sintaxiaren aidetik edo hizkuntz mailaren aidetik egin behar izan duten. Hauek dira, beraz, buruan ditudan bi arrazoi nagusienak itzuipenaren aide jokatzeko. Espero dezagun datorren urteetarako konturatu behar duena konturatuko deia honen garrantziaz eta sikiera itzultzaiieari behar duen moduan laginduko balio, hasteko, laguntza handikoa izango zela, zeren ez bait da nahikoa urtean bi beka ematea literatur unibertsaleko obrarik oinarrizkoenak itzultzeko. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr |
||||||
|
||||||