EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Noticias      Publicaciones      Actividades      Herramientas      La asociación      Catálogo      Intranet      Mapa 
Presentación
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzan: humanitateen bertsio modernoa - Jean René Ladmiral
Itzulpena eta hizkuntzen didaktika - Henri Besse
Itzulpena eta hizkuntz pedagogia - X. Mendiguren
Sintesis
Neurolinguistika, psikolinguistika, elebitasuna eta itzulpenaz - Jose Luis Agote
Itzultzailearen elebitasuna - J.M. Zabaleta
Itzulpen pedagogikoa eta itzulpen profesionala - Xabier Mendiguren
Itzulpena haurrentzako liburugintzan - Iñaki Zubeldia
Erdal Literatura Euskaraz - Joxerra Garzia
Itzulpen literarioaz: Kastilla Zaharreko kontu zaharrak - Itzultzaile Eskolako zenbait ikasle
Antología de la Narrativa vasca Actual
Itzulpen baten eta bere zuzenketaren arteko konparazio-azterketa - Mikel Garmendia
Itzultzaileen eta itzulpenen babes juridikoaz - Pello M. Zabaleta
Samaniegoren fabula edo alegien itzulpen bilduma (Euskal itzulpenaren historiaren zatitxo bat) - Lurdes Auzmendi
Esperantoa eta itzulpengintza - Xabier Mendiguren
Journées européennes de la traduction professionnelle
Euskal Herriko Itzultzaileen Elkartea (EHIE)
Itzultzailearen etxeak Europan - Xabier Mendiguren
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Bibliografia - Bakartxo Arrizabalaga

ESTÁ USTED AQUÍ:   EIZIE »  Publicaciones »  Senez »  Senez 6 (1986) »  Samaniegoren fabula edo alegien itzulpen bilduma (Euskal itzulpenaren historiaren zatitxo bat) - Lurdes Auzmendi

Imprimir

Data: enero del 1995

Samaniegoren fabula edo alegien itzulpen bilduma (Euskal itzulpenaren historiaren zatitxo bat) - Lurdes Auzmendi

1784. urtean argitaratu zen lehen aldiz Fabulas en verso castellano para uso del Real Seminario Vascongado izenburua zeraman Félix María de Samaniegoren liburua. Bertan guztira 177 fabula daude; batzuk Samaniegok berak asmatuak dira, eta beste batzuk Esopo, La Fontaine, etabarren itzulpenak.

Samaniegoren fabula edo alegiak hizkuntza askotara it7.uli ziren, baita euskarara ere. Agustin Iturriaga izan zen alegia hauetako batzuk euskaratu zituen lehena. 1824ean argitaratutako Ipuyac eta beste moldaera batzuec liburuan bildu zituen gehienak, bere heriotzaren ondoren Cancionero Vasco-n bertsio ezezagun batzuk argitaratu zirelarik. Iturriagaren itzulpenak eta honek idatzitako jatorrizko beste batzuk, guztiak Auspoa argitaldariaren liburu sailean argitaratu ziren 1967. urtean.

Baina Iturriaga izanik ere Samaniegoren alegia gehienak itzuli zituena, beste batzuk ere ihardun zuten lan horretan, hala nola Felipe Arrese Beitia, Jose Antonio Uriarte, Mateo Zabala, Josu Egea, etab.

Joan den mendean, alegiak euskararatzeko zaletasun handia egon zen Euskal Herian. Samaniegoren fabulen itzulpenez aparte, aipatzekoak dira J. B. Archuk 1848. urtean eta L. Goyhetchek 1 852an ezagutzera eman zituzten La Fontaineren itzulpenak. 1921. urtean hasita berriz J. Altunak Euzko Deya aldizkarian Esoporen zenbaitzuren itzulpenak argitaratu zituen.

Esan bezala, Samaniegok bai Esopo eta baita La Fontainerenak ere itzuli zituen gaztelerara, zaila gerta daiteke beraz kasu batzutan euskaraz emandakoak jatorrizkotik ala Samaniegoren itzulpenetik itzulita dauden jakitea.

Baina, itzulpenei buruzko beste xehetasun batzurekin jarraituz esan, liburu edo bilduma gisara Iturriaga eta Egearenak bakarrik argitaratu zirela. Egearenak hain zuzen Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin 1979. urtean argitaratu ziren eta oraindik liburutegiren batean aleren batarkitu daiteke, baina Iturriagarenak aurkitzeko biblioteketara jo behar da, azken argi tal pena ere erabat agortuta bai t dago. Beste itzulpenak berriz, Arrese Beitia, Uriarte, eta besteenak XIX mendearen bukaerako edo XXaren hasierako aldizkarietan argitaratu ziren; Iturriagaren batzuk, Uriarte, Izay Aguirre, Serafln Baroja, Mogel, etabarrenak Cancionero Vaso-n; Arrese Beitiarenak Euskal Erria-n. Euskerea eta Euzko Deya izan ziren Samaniegoren fabulen itzulpenak argitaratu ziren beste aldizkari batzuk.

Kasu gehienetan itzulpenaren forma jatorrizkoarena da, bertsoz daude, baina batzutan prosaz ere itzuli ziren.

Euskal itzulpenaren historia ezagutzeko, euskararen erabilpena, itzulpenen eboluzioa aztertu eta ikasteko eta nolaez, itzultzen ere ikasteko, material interesgarria izan daiteke hori guztia.

Material honen interesa zertan datzan ikusi ahal izateko, hona hemen datu batzuk: La Fontaine-Samaniegoren La Lechera fabula ezagunaren sei itzulpen desberdin daude, sei itzultzaile desberdinen lanak dira. Iturriagak berriz, alegia batzuren itzulpen desberdinak egin zituen, honela Aizkora eta kirtena-ren bi bertsio daude, Mendia aurgiten alegiaren bi bertsio baita ere, eta Otsoa eta artzanorarenak hiru bertsio. Itzulpen guztien bilketak izan dezakeen garrantzia era erakuts ditzakeen bitxitasunak ikusi ahal izateko, hona hemen azkeneko fabula horren hiru bertsioen zati bana:

Otsoa eta artzanora

Otso handi bat
Mendiak gora
Zijoala goiz batean,
Artzanor andi
Batekin topo
Egin zukean bidean;
Zeuden lekuan
Gelditu ziran
Biak elkar ikustean.
Gaitz egiteko
Grina gaiztoa
Batek badakar jatorriz,
Gaztetandika
Ez badu uzten
Gaitza egingo du berriz,
Emandezala
Mila eta milla aldiz.

Artzanora eta otsoa

Otsoak zijoala
Bein mendia gora
Topos topo arkitu
Zuen artzanora
. Gelditzen dira biak
Elkarri begira,
Ez batak ez besteak,
Ez nairika jira.
Egoteaz bakoitza
Nekatu zanean,
Lotsaren ordean,
Asi ziran egiten
Elkarri agura,
Lenbizi otsoa,
Azkena zakurra.
……………………
Maiz badirade ere
Sermoiak aditzen
Jatorrizko grinak
ez oi zaie uzten.

Otsoa eta artzanora

Artzaiak zeukazkiten
Mendian zepoak
Otso gaizto andi bat
Arrapatzekoak
; Artzanorak zebiltzan
Ganera or emen
Non ta nola otsoa
Atzemango zuten
. Onek jaten zizkaten
Ziran arkumeak
Eta arras galtzera
Zoaien artaldeak.

Otsoak ta artzanorak
Elkar topos topo
Egin ondoren, daude
Nork nori erasoko
. Biak ziraden guztiz
Mutil balienteak,
Faltarika egiten
Ez zien korajeak.
Grina gaiztoak badira
Gaztetandik artzen
Bizia dan artean
Ez dirade usten.

Hauek dira beraz Samaniegoren El Lobo y el Mastín fabularen itzulpenaren hiru bertsioen zatiak; berorien hasiera eta moraleja edo alegia jaso ditut. Ikus dezagun jatorrizko bertsioa:

El Lobo y el Mastín

Trampas, redes y perros
los celosos pastores disponían
en lo oculto del bosque y de los cerros,
porque matar querían
a un Lobo por el barbaro delito
de no dejar a vida un cabrito.
Hallóse cara a cara
un Mastín con el Lobo de repente,
antes de la batalla muy serenos,
Anibal y Scipión, ni más ni menos.
Con una represión, con un consejo
se pretende quitar un vicio anejo?

Hiru itzulpenetan amaia berbera da, nahiz eta zenbait deskribapen desberdinak izan. Lehenengoa da halere desberdinena, metrika bera ere desberdina delarik. Hirugarrena da jatorrizkoari gehien lotzen zaiona, halere jatorrizkoa baino deskribatzaileagoa, zabalagoa da, eta orohar hau da Iturriagaren itzultzeko era, jatorrizkoa beti aberastu egiten bait du. Hau da noski hemen ikusten denari buruz egin daitekeen azterketarik laburrena.

Itzulpen bilduma hau Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen diru-laguntzarekin burutu ahal izan dut eta momentuz bertako bibliotekan aurkitzen da.


Localizer
Asociación de Traductores, Correctores e Intérpretes de Lengua Vasca
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr
Patrocinan este sitio web:   www.cedro.org Gipuzkoa.net