EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Noticias      Publicaciones      Actividades      Herramientas      La asociación      Catálogo      Intranet      Mapa 
Presentación
Duvoisin y la sufijación - Karlos del Olmo
La tradición de la traducción alemana - Xabier Mendiguren
Entrevista a Joxe Austin Arrieta - Lurdes Auzmendi
Problemas de traducción de checo al euskara - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

ESTÁ USTED AQUÍ:   EIZIE »  Publicaciones »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót

Imprimir

Data: enero del 1993

Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót

Eva Thót

Itzulpena:Beatriz Zabalondo

Ondoan datorren manifestu edo dei hau Iuvan Xestalov idazle mansi edo bogultarrak egin du. Hungarieraz lau liburu argitaratuta dituen poeta eta narratzaile honek jakin erazi zidan nola bere herriko 7-8 mila lagunetatik erdiek bakarrik hitzegiten duten gurasoen hizkuntza; bakarra dagoela sokazko musika tresna tradizionala jotzen dakiena; mansi herriaren batazbesteko adina, 42-47 urtekoa dela; biztanlegoaren erdiak tuberkulosia duela; bogultarren hileko soldata batazbestekoa 26 errublokoa dela, beren herrian bertan petrolioa ateratzen lan egiten duten langile errusiarrek milana irabazten duten bitartean.

Jaun agintariak, buruzagiak!

Entzun, belarriak dituzuenok!

Ulertu, aditzen duzuenok!

Orain gauza bakarraz baino ez naizela arduratzen, ulertu dut hil behar dugula ez bakarrik fisikoki, baizik eta izpiritualki ere bai.

Orain arte, inozoa izanik, ipar herrietako gehientsuenak bezala, uste nuen herri txikiak, izpiritualki bederen, biziko zirela, arima ez bait dago herri bateko bizilagun kopuruaren menpe.

Nola liteke, abestu eta kontatu egiten duen herri txiki baten arima eta energia artistikoa, jende kopuruaren arabera egotea, eta gizartearentzat balio gutxikoa izatea?

Ez al daude herri txikietan balio paregabekoak, herri handiek galtzera eraman dituztenak? Esaterako, memoria historikoa: hiz-kuntza, folklorea, sendabideak, tradizioak... milaka urtetan landutako oroitzapenak...

Zenbatu al liteke gizonarengan metatutako guztia? Naturaren konputagailu handi horrengan metatutako guztia?

Zeren, badoazenek esatekorik asko dute. Historiaren kapritxoak, patuarenak, Iparraldera eraman ditu, mendietara eta mendietatik harantzago, zingiretatik harantzago, izotzetan harrapatutako uretatik harantzago... Eta Lurreko hozkailu natural honetan gorde dugu gure hizkuntzan, gure kulturan, aintzinako zibilizazioen jakituria.

Zeinek jakin, lurralde artikoetako herri txikiek, mendi garaitezinetakoek, ozeanoetako irla misteriotsuetakoek, aintzinako zibilizazioetako azken hondarrak diren hauek ez ote duten iraun, herri handiek gogoan izan dezaten, beraiek ere antzeko etorkizuna izango dutela, ulerkorragoak izan ezean.

Herri handietako seme-alabak, zeinen gorrak zareten! Handikeriaren mozkor-itsuak ez dizue uzten ez entzuten ez eta ikusten, herri txikien ez erregu, ez eskari ez eta negarrik. Lastima!

Gaur zuengana ekarri nauena da, herri fino-ugriarren organua izango den STERJ aldizkariaren sorrera; BELI ZHURAVL ["kurrilo zuria"] egunkariaren argitaratzea eta herri txikietako idazle eta ikertzaileek idatzitako liburuen kaleratzea. Ez dadila gertatu hitz sakon eta jakite handikook jatorrizkoentzako altxor hutsean geratzea. Guzti honetatik argitaratzen den gutxia urruti egiten da, gehienetan atzerrian. Liburu mila argitara litezke balio paregabekoak. Baina esaten dute ez dagoela paperik. Inprimategiak ez dira gureak. Loraldi izpiritual baten itxaropena ernarazi zuten komunistek onartu egin dute beren ezintasuna. Gainontzekoek, dirudienez, pozik diraute beren business-etan. Txikien arazoak eta eskaerak huskeriak irudituko zaizkie, nahiz eta arimaren salbazioa ahulenari laguntzean dagoen.

Posible ote da Lur eder honetan inor ez egotea inspirazio guran? Homo Sapiensaren gizatasuna arimaren hondoraino iritsi ote da, Naturaren azkeneraino?

Azkenekoz eskatuko dizuet:

Entzun iezadazue, lagun iezaguzue!

Budapest, 1991ko ekainaren 17an.


Localizer
Asociación de Traductores, Correctores e Intérpretes de Lengua Vasca
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr
Patrocinan este sitio web:   www.cedro.org Gipuzkoa.net