EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Noticias      Publicaciones      Actividades      Herramientas      La asociación      Catálogo      Intranet      Mapa 
Presentación
Duvoisin y la sufijación - Karlos del Olmo
La tradición de la traducción alemana - Xabier Mendiguren
Entrevista a Joxe Austin Arrieta - Lurdes Auzmendi
Problemas de traducción de checo al euskara - Carlos Cid
FITeko munduko kultura ministroei deia
Iuvan Xestaloven gutuna - Eva Thót
Oker ez banago
Caleco biarguiñac... edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua - Begoña Azpiri
Itzulpenari buruzko zenbait aldizkariren berri ematea
Lino Akesolo
Jose Inazio Berasategi
Jose Inazio Berasategi. Oroitzaz eta doluz
Premio Nacional de Traducción 1991
Expolingua 91
Itzulpena eta interpretaritza: Komunikaziorako eta normalizaziorako tresna
Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta
Euskal administrazio izkribu zahar batzuk - Gotzon Egia

ESTÁ USTED AQUÍ:   EIZIE »  Publicaciones »  Senez »  Senez 11 (1991) »  Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta

Imprimir

Data: enero del 1993

Klaudio Otaegi-Iñaki Zubizarreta

Zegamako herriak omenaldi bikaina eskaini zion apirilaren 14ean herriko seme zen Klaudio Otaegi Gainzerain jaunari (1836 - 1890).

Olerkari zenez ospetsuago bada ere, badu beste alderdi bat, gogoz jorratu zuena, eta guri zuzenean doakiguna: itzultze lana.

Zegamako omenaldi horretan "Klaudio Otaegi Olerkaria" liburua aurkeztu zuten bi prestatzaileek, Patri Urkizu eta Xabier Azurmendik.

Bi alderdi hauek nabari erazi zituen Xabierrek Otaegirengan: olerki mundua, olerki ugaria eta ederra duela adieraziz; eta Bonaparteren laguntzailerik bikainena izatea dialektologi sailean. Bigarren alderdi honetaz ari zela, honela zioen Xabier Azurmendik: Bere itzulpenak, tamalez, artxiboetan gorderik daude argitaratu gabe.

Patri Urkizuk ere aipatu zituen olerkari honen itzultze lanak. Hala zioen: euskaraz itzulpen asko egin zuen. Autore espainolak itzultzen ditu batez ere, Fray Luis de León, Calderón de la Barca, Selgas, etab., baita Frédéric Mistral ere itzultzen du bertsotan. Patriren hitzetan, itzultzaile aparta dugu Klaudio Otaegi, eta lan handiak egina arlo honetan.

Aipatu liburuaren aitzin-solasean bada beste zenbait jakingarri ere Klaudioren itzultze lanari buruz, baina aipamenak baino jakingarriago ere bada oraindik liburuan, izan ere olerkari honek eginiko poema itzuli asko jasotzen baitira bertan: Fray Luis de León, Calderón de la Barca, Campoamor, Frédéric Mistral, Navarro Villoslada, José Roure, etabarrenak.

Hona hemen pare bat poema zatitxo Klaudio Otaegiren itzultze lanaren adierazgarri. Denontzat hain ezagunak diren Fray Luis de Leónen bi poema famaturen hasierako bertsoak dira, ez dago esan beharrik zein zeinetakoak.

Ta uzten dezu, Artzai Santua, Bakardade ta lantuaz, Ibar ondokai ta ilun onetan Zure jendea emen beraz, Ta zu, autsirik aize garbia, Betiko bizira zoaz?

Zer bizitz ona eta atsedena Nai duenarentzat pakea, Mundu nasia lajatu eta Biotzez jarraitutzea, Izandu diran jakintsu piskak Igaro duten bidea!

Iñaki Zubizarreta


Localizer
Asociación de Traductores, Correctores e Intérpretes de Lengua Vasca
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr
Patrocinan este sitio web:   www.cedro.org Gipuzkoa.net