EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Noticias      Publicaciones      Actividades      Herramientas      La asociación      Catálogo      Intranet      Mapa 
Presentación - Koldo Biguri
Entrevista con Anjel Lertxundi sobre la traducción - Juan Garzia Garmendia entrevistador
Apuntes para una historia de la traducción - Agustín García Calvo
Acercarse a la traducción (1). Unas cuantas recetas - Karlos del Olmo
Traducir poesia - Pello Zabaleta
La traducción en el Gobierno y Parlamento de Navarra
Espainiako itzulpen eta interpretaritzaren estatutu profesionala
Itzulpengintza masterra: planifikazio baten beharra-Mikel Garmendia
Deustuko Postgraduko Itzulpen Masterra
Euskara ikasten-Iñaki Zubizarreta
Literatur itzulpenezko mintegia-Aintzane Ibarzabal
Beti mirariak egiten-Koldo Biguri
KLASIKOAK, euskal hizkuntza eta kulturaren zutabe
Pushkin itzultzaile-Ivan Igartua
Manu Lopezen Aliceren itzulpena IBBYren ohorezko zerrendan-Koldo Biguri
Premio Nacional de Traducción 1992-Xabier Mendiguren
Literatur itzulpena graduondoko irakasgai Beljikan-Koldo Biguri
EIZIE Europako literatur itzultzaileen elkarteen kontseiluan onartua izango da-Koldo Biguri
Bibliografia-Xabier Mendiguren/Lurdes Auzmendi
Huts aitorpena

ESTÁ USTED AQUÍ:   EIZIE »  Publicaciones »  Senez »  Senez 13 (1992) »  Literatur itzulpenezko mintegia-Aintzane Ibarzabal

Imprimir

Data: enero del 1993

Literatur itzulpenezko mintegia-Aintzane Ibarzabal

Martuteneko itzultzaile eskolako zenbait ikasleren eskariz, EIZIEko Literatura Batzordeak 1992ko urtarrilean hasita eta ekainera bitartean literatur itzulpenezko mintegia antolatu zuen. Helburu xumeak ezarri zituen batzorde honek, eta batez ere aurrera begira egin zitezkeen antzeko ihardunaldiak izan zituen kontutan ikastaldia antolatzean. Elkarteko zenbait itzultzailek parte hartu zuten bertan eskolak ematen: Xabier Mendiguren (García Yebraren testu teorikoa erabili zuen ikastaroari sarrera emateko, litertur itzulpenaren ezaugarriak aztertu, eta testuaren itzulpena egiteko), Koro Navarro (Mark Twain-en The diary of Adan and Eve ipuinaren itzulpena ingelesetik), Aintzane Ibarzabal (Ridder Haggard-en *Salomon King´s mines liburuaren itzulpena ingelesetik), Josu Zabaleta (Ch. Aitámov-en Yamila liburuaren itzulpena gaztelaniatik), Juan Mari Mendizabal (Raymon Carver-en Chef´s House lanaren itzulpena ingelesetik), Juan Garzia (Herman Melville-ren Bartleby izkribatzailea* liburuaren itzulpena ingelesetik) eta Pello Zabaleta (poesiaren itzulpenaren gaia aukeratu zuen).

Eskolak oso praktikoak izan ziren eta azpimarratzekoa da ikasleen ahalegina, beste baterako geratzen da beraz, ondorio teorikoak atera eta horiek sailkatzea. Itzulpen gehienetan ingelesa izan zen jatorrizko hizkuntza nahiz eta garai, estilo, joera oso desberdinetako testuak izan. Eta izan ere, hori izan zen ikastaldi amaieran aipatu zen ezaugarrietako bat, testuen ugaritasuna. Ugaritasun horrek hala ere, beste ondorio on bat ere ekarri zuen, itzulpenaren zailtasun mota desberdinak ikusteko bidea ematea. Testu soilak eta baita ere korapilotsuak itzuli ziren, biak arazotsuak eta berezko zailtasunak zituztenak. Lehenengoak arinak, umoretsuak, argiak, zuzenak izateko, eta bigarrenak ulerterrazak eta zehatzak izateko; eta sintaxi soilaz baino gehiago estiloaz ari gara, alegia, jatorrizko hizkuntzak sintaxi orokor eta arruntetik noiz igarotzen den idazlearen estilo pertsonala edo joera estilistiko jakin batetara, eta euskaraz ere bi alderdi horiek ongi bereiztea. Gai zehatzak a ipatzekotan ingelesaren zenbait ezaugarri eztabaidatu ziren: jeneroaren bereizketa (he, she, it), euskaraz aldiz *bera, hura…, izenordainen erabilera sintaxiari lotura egokiak eskainiz, erlatibozko forma ugariak (who, which, where, whom…*) gaztelaniaz bezala, eta horien bidez eskuin aldera garatzen den sintaxia izatea, testuaren ulermen errezagoa bideratuz. Eta horrelako esaldien aurrean euskarak noiz erabili behar dituen hizkuntza erromanikoaren bidezko egiturak, nola adierazi behar dituen testu barruko loturak informaziorik ez galtzeko…

What my own astonished eyes saw of Bartleby, that is all I know of him, except, indeed, one vague report, which will appear in the sequel.

Lo que mis propios ojos atónitos vieron de Bartleby, eso es todo lo que se de él en realidad, excepto un vago informe, que aparecera en lo que sigue.
Neronen begi txundituek ikusi zutena: horra Bartlebyz dakidan guztia, salbu eta bestela jasotako berri argitasun gutxiko bat, orrion jarraian agertuko dena.

(Melville-ren Bartleby izkribatzailea)

Bestalde, ikusi ahal izan zen baita ere, itzulpenaren zailtasunak beste era batekoak direla esaldi motzetako sintaxia erabiltzen denean, hauetan hitzen ordenamenduak garrantzi handia hartzen du eta baita ere hiztegiak, hitz zehatz bat edo bestea aukeratzeak testuari aldaketa nabarmenak eragiten bait dizkio. Ezin ahaztu, ondorengo adibidean ikusiko den bezala, euskal aditzaren elementu morfologikoek sintaxiaren loturak adierazteko duen ahalmena.

Es un cuadro que no he presentado nunca a ninguna exposición. Más aún, procuro ocultarlo cuando viene a visitarme algún familiar del ail. No es que haya nada vergonzoso en él, pero está lejos de ser una obra de arte. Es sencillo, tan sencillo como la tierra que representa.

Kuadro hau ez dut inoiz inongo erakusketetara eraman. Are gehiago, gorde egiten dut ahal dela ail-eko sendikoren bat bisitan badatorkit. Zertaz lotsaturik ez du, baina arte lana izateko asko falta du. Xumea da, bertan ageri duen lurra bezain xumea.

(Ch. Aitámov, Yamila)


Localizer
Asociación de Traductores, Correctores e Intérpretes de Lengua Vasca
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr
Patrocinan este sitio web:   www.cedro.org Gipuzkoa.net