EUSKARAZ · ESPAŃOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Noticias      Publicaciones      Actividades      Herramientas      La asociación      Catálogo      Intranet      Mapa 
Samaniegoren lau alegia - Koldo Biguri
Euskal testu zaharrak eta itzulpengintza - Jose Mari Satrustegi
Kultur hitzen itzulpena literatura testuetan - Javi Cillero
Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik (Zenbait gogoeta kalifikazioaren gainean)- Karlos del Olmo
Hura, bera eta abarren adar gehiago - Juan Garzia
Literaltasunaren arazoa Brohumil Hrabal idazle txekiarrarengan - Karlos Cid Abasolo
Liburuak - Xabier Mendiguren

ESTÁ USTED AQUÍ:   EIZIE »  Publicaciones »  Senez »  Senez 18 (1996) »  Literaltasunaren arazoa Brohumil Hrabal idazle txekiarrarengan - Karlos Cid Abasolo

Imprimir

Data: enero del 1996

Literaltasunaren arazoa Brohumil Hrabal idazle txekiarrarengan - Karlos Cid Abasolo

Garagardoa edanda, Jainkoarengandik hurbilago
Bohumil Hrabal
1. Hitzaurrea

Iazko abenduan LIMerako txostentxo bat prestatzea egokitu zitzaidanez gero, zein gai jorratuko eta, Txekiako idazle bat aukeratu nuen: Bohumil Hrabal. Izan ere, duela hiruzpalau urte liburu bana jaso nuen bi lagunengandik: txekierazko bat (Obsluhoval jsem anglického krále) eta, halabeharrez, Yo que serví al rey de Inglaterra, hau da, Jítka Mlejnkovák egindako espainierazko itzulpena. Bi liburuak aldi berean jaso eta aldi berean jakinminez irakurtzen hasi nintzen. Jarraian txekierazko beste bi liburu irakurri, Milan Kunderarena bata eta Jaroslav Hašekena bestea, eta artikulu bat izkiriatzea otu zitzaidan, txekiera euskaratzean hizkuntz maila guztietan topa daitezkeen zailtasunei buruz1.

LIMerako txostentxo hau harako artikulu haren jarraipena da, hori bai, Hrabalen liburuaren lehenengo kapitulura mugatua. Oraingoan, ordea, balizko euskal bertsioak nolakoa izan beharko lukeen proposatu beharrean, espainierazko itzulpenaren gorabeherak aztertzen saiatuko naiz, edozein idazlek literatur arautik desbideratzeko duen askatasuna eta edozein itzultzailek askatasun hori errespetatzeko duen obligazioa aipatuz. Nonbaitetik hasi behar eta, izenburutik: Obsluhoval jsem anglického krále, hau da, "Ingalaterrako erregea zerbitzatu nuen", dugu txekierazkoa. Yo que he servido al rey de Inglaterra, hau da, "ni"-aren garrantzia azpimarratzeko eta, agian, Erdi Aroko oihartzunen bat ekartzeko2 balio duen perpaus erlatibo ez-murrizgarria, espainierazkoa. Nolabait ere, izenburuan bertan topatzen dugun alde hau bi testuen berezkotasunaren zantzu dugu: irakurketak aurrera egin ahala ohartuko garenez, txekierazkoan ekintza da nagusi, edo hobeki esanda, protagonista nagusiaren inguruan eratutako ekintzen segida etengabea. Espainierazkoan, ordea, zenbait alor landu dira jatorrizkoan ageri ez direnak, eta izenburutik beretik islatzen da berariazko joera hori: txekierazkoan agertu ere egiten ez den sujetua, espainierazkoan, agertzeaz gain, galdegaia da. Itzultzailea beldur da jatorrizkoa estu errespetatuz gero ez ote duen itzulpenak txarra irudiko, eta horregatik hizkuntz maila guztietan antzematen zaio testua "txukundu" edo "hobetzeko" borondatea.

Hain hedatua den joera hau Antoine Bermanek aztertu zuen, baita zehatz-mehatz aztertu ere3. Berak aipatzen dituen baliabide deformatzaileetatik bost dira Mlejnkovák bere itzulpenean darabiltzanak:

1) Arrazoikuntza: sintaxia eta puntuazioa birmoldatu egiten dira, diskurtso anarkikoa linealitatearen ildotik bideratuz.

2) Argikuntza: baliabide honek badu aurrekoarekin zerikusirik. Hrabalek zehaztu baino iradoki nahiago du. Itzulpenean, ordea, alderantzizko joera dago.

3) Noblekuntza: Hrabal ez da idazleen urrezko kadiretan esertzeko jaioa. Plazako gizona dugu oso, eta jendearen hizkera ekarri ohi du literaturara. Izan ere, bere idazkera ahozkotasunari estu-estu loturik dago. Eta hori ez dago itzulpenean behar bezala jasota. Lexiko mailan, esaterako, errepikapenak sinonimoen bidez saihesten dira.

4) Erritmoen deseuztapena: Hrabalek, pasarte asindetiko eta polisindetiko luzeen bidez, segida etengabearen efektua sortzen du. Ulermenaren mesedean koma edo juntagailu kopulatiboa ordezkatzen direnean, erritmoa kamustu egiten da.

5) Lokuzioen deseuztapena: lokuzioen ordez baliokide ez-markatuak agertzen dira maiz itzulpenean. Baina kontrakoa ere gerta daiteke: lokuzioren bat itzulpenean agertzea, baina ez jatorrizkoan.

Baliabide hauek guztiak erabiltzetik aterako den testua literarioa dateke, baina inola ere ez "hrabaldarra"4. Hrabaltasun hori ulertzekotan, idazlearen bizitza hartu behar kontuan: lanbide askotan aritua (trenbideetako langile, biltegiko laguntzaile, notario baten pasante, aseguro-agente...) eta garagardozale amorratua. Arratsero Prahako Alde Zaharreko "Urrezko tigrea" deritzon tabernan horditu eta lagunen ahotik han-hemenkako pasadizoak entzuten ditu, gero, behin etxean, bere idazkeraren eta alkoholaren galbahetik iraganarazita, idazmakinaratuko dituenak.

Hitzaurre honetan esandakoak bigarren ataleko adibideen bidez frogatzen saiatuko naiz. Adibideak hizkuntz maila ezberdinetan daude banaturik, eta batzuetan itzulpenaren berariazko desbideratzea erakusten dute, eta bestetan itzulpenaren akats hutsak. Adibide bakoitza honelaxe dago osaturik:

  • parentesi artean, eta hurrenez hurren, txekierazko eta espainierazko orrialde-zenbakiak.

  • txekierazko testua.
    euskarazko itzulpena.
    Mlejnkováren espainierazko itzulpena.
Bestalde, eta irakurlea beldurtuko ez bada, jakin beza artikuluaren bukaeran aurkituko dituela erabilitako laburdurak.

2. Adibideak

2.1. Sintaxia

Txekierak eta espainierak, hizkuntza indoeuroparrak direnez, antzekotasun tipologiko nabarmena dute, sintaxi mailan batez ere. Hori dela eta, ez bide dago arazorik itzulpenetan baliokide sintaktiko zehatzak aurkitzeko. Arlo honetan, beraz, desbideratzeak ez dirudi justifikatuegia.

2.1.1. Koordinazioa

Sintaxia hrabaldarraren oinarria polisindetona da (a5 'eta' da juntagailurik errepikatuena) eta, maila apalago batean badarik ere, asindetona. Itzulpena, ordea, ahozkotasunaren ezaugarri horri itzurtzen zaio, perpaus menperatuen alde apostu eginez. Itzultzaileak uste du honela jokatuz gero itzulpenari on egingo diola, eta nire iritziz, kale egiten du, ez baitu errespetatzen Hrabalen idazkera anarkiko, zoro eta ustez antiliterarioa. Gehiegizko esplizitazioa dago espainierazko testuan: txekieraz iradokitzen dena espainieraz zehaztu egiten da.

Idazkera automatikoa gogorarazten digun literatura mota hau gertuago dago, hizkuntzaren maila guztietan, ahozko txekieratik idatzizko txekieratik baino, eta hori nola edo hala jaso egin behar itzulpenean. Bestela, akatzen ari gara Hrabalen izpiritu bihurria: leuntzen ari gara kontakizuna, itzulpena zeharo hrabalgabetuz.

• asindetona › erlatibo orazionala

[1] (18-25) tak se mi hnala po ruce a chtevla mi ji políbit, já jsem myslel (orduan eskura oldartu zitzaidan eta musukatu nahi izan zidan, nik pentsatu nuen) / se abalanzó sobre mi mano con intención de besarla, lo que me hizo pensar

• asindetona [... ISi]P, [tai 'hori' ...]P › [... ISi]P, [IEi ...]P

[2] (30-32) je církev katolická, ta obchoduje (Eliza katolikoa da, honek negozioak egiten ditu) / es la Iglesia católica, que hace negocios

• asindetona › polisindetona

[3] (13-21) bylo to všechno vonvavé, kdyzv se pak naklonila (dena usaintsu zegoen, hura gero makurtu zenean) / todo estaba perfumado, y cuando ella se inclinó 

• polisindetona (P + JK + P + JK + P) › P + JK + [al + INF] + P

[4] (23-28) já je polozvil na stuºl a odcházel jsem a mevl jsem dojem (nik mahai gainean jarri eta alde egin nuen, eta irudipena izan nuen) / yo las dejé sobre la mesa y al irme tenía la sensación

• polisindetona (P + JK + P) › P + para + INF

[5] (24-29) dal jsem si sklenici na oko a díval se, zda je cvistá (edalontzi bakoitza begian jarri eta garbi ote zegoen ikusten nuen) / me acercaba cada vaso a los ojos para ver si estaba limpio 

• polisindetona › adbersatiboa

[6] (14-22) a zeptala se, a uzv vevdevla odpovevdv (eta galdetu zuen, eta bazekien erantzuna) / y volvió a preguntar, pero ya sabía la respuesta

• [...ISi]P JK [ISi ...]P › [...ISi IEi ...]P

[7] (39-39) ten zástupce je pecvlivev ulozvil do sácvku, a ten pytlík zalepil (ordezkariak arretaz boltsatxo batean ezarri zituen eta zakutxo hori kolatu) / el respresentante las guardaba cuidadosamente en un sobre, que a continuación cerraba

Nabari denez, txekierazko testuan korreferentzialak diren bi Izen Sintagmak ez dira hitz berberak, sinonimoak baizik:

sácvek: boltsa

pytlík: boltsa, zakutxoa

• polisindetona › con que + P 

[8] (19-25) A on rvekl, zve ztratil dvacet halírvuº, a já jsem pocvkal (eta berak esan zuen hogei zentimo galduak zituela, eta nik itxaron nuen) / Y el respondió que había perdido veinte céntimos, con que esperé 

• polisindetona (P + JK + P) › Pi + [IEi ...]P

"Erlatibo orazionalak" deritzen perpaus hauetako izenordeek edozein funtzio gramatikal bete dezakete:

a) denborala

[9] (29-32) a šéf se vrátil (eta nagusia itzuli zen) / tras lo que el jefe volvió

b) sujetua

[10] (15-23) a ona se tomu smála (eta berak horri barre egin zion) / lo que la hizo reír

• polisindetona (P + JK + P) › P + de modo que + P

[11] (34-35) a byly tam a oddychl jsem si (eta han ziren, eta hasperen egin nuen) / estaban allí, de modo que suspiré

• P JK P JK P › P6 

[12] (14-22) sedevla tam cvernovlasá mladá slecvna a mevla vycvesané vlasy a kourvila (han andereño gazte ilebeltz bat zegoen eserita, eta orrazturik zeukan ilea, eta erretzen ari zen) / ahí estaba sentada una señorita joven, morena, con el pelo cardado, que fumaba

• polisindetona › asindetona

[13] (19-25) a vzal jsem hrst drobny´ch a hodil jsem to do vzduchu a honem jsem se chopil uch koše a zaborvil jsem se do karafiátuº a šel jsem dál (eta eskukada bat diru xehe hartu eta airera jaurti nuen, eta azkar asko heldu nien saskiaren euskarriei, eta krabelinetan hondoratu nintzen, eta aurrera jo nuen) / , cogí un puñado de monedas y las tiré al aire, cogí rápidamente la cesta por las asas, me hundí entre los claveles y proseguí mi camino

• ... JK + P › ... P

[14] (29-32) ... A tlustvoch vstal (... Eta lodikotea altxatu zen) / ... El gordinflón se levantó

2.1.2. Elipsia

• IS bat bi perpausetan ageri bada, itzultzaileak maiz ezabatu egiten du bigarrenetik.

[15] (29-32) a šéf se vrátil(...) tak šéf se rozhodl (eta nagusia itzuli zen (...) hortaz nagusiak erabaki zuen) / y el jefe volvió (...) con lo que decidió

• sintagma bat elkarren segidan dauden perpaus ezberdinetan ageri bada, deskuidoz edo, hauetako perpausen bat itzuli gabe gera daiteke, errepikapena moteltzen edo desagertzen delarik.

[16] (7-17) kazvdej den jsem musel vycvistit plechovy´ košícvek na horky´ párky, protozve já jsem roznášel na nádrazví horky´ párky (egunero garbitu behar izaten nuen saltxitxa beroetarako alanbrezko saskitxoa, ze nik trengeltokian saltxitxa beroak banatzen nituen) / cada día debía limpiar la cestita de alambre, que se usaba para llevar salchichas calientes

[17] (33-34) já jsem byl jednou poslanej, abych prvivezl hrvebeny, kostevny´ krásny´ hrvebeny, osm set korun stály ty hrvebeny a (ni behin orrazi bila bidali ninduten, hezurrezko orrazi ederren bila, zortziehun korona kostatzen ziren orrazi haiek, eta) / a mí me enviaron en una ocasión a que trajese peines, unos hermosos peines de hueso, y

• itzulpenean ageri ez den egitura korrelatibo erredundagarria.

[18] (36-37) kdykoliv prvišel, tak pokazvdé mevl nevjakou novinku (etortzen zen guztietan, aldioro izaten zuen albisteren bat) / siempre que llegaba traía alguna novedad

2.1.3. Puntuazioa

• txekieran perpaus bakoitzaren hasieran koma jarri behar denez, itzultzaileak batzuetan ez daki noiz bere hartan utzi eta noiz kendu. Bestalde, ondoko adibidean sujetua oker kenduz huts egin du, ez baitator bat aurreko perpausaren sujetuarekin, osagarri zuzenarekin baizik.

[19] (7-17) cvíšníci mev ucvili, jak (...), a já jsem cvistil popelníky (zerbitzariek irakasten zidaten nola (...), eta nik hautsontziak garbitzen nituen) / los camareros me enseñaban cómo (...) y limpiaba los ceniceros

• komak › gidoiak

[20] (11-20) já jsem cvistil sklenice pro štamgasty, díval jsem se proti ševtlu, bylo ještev dopoledne, jen polévky a gulášky pár hostuºm, (ni ohiko bezeroentzako edalontziak garbitzen ari nintzen, kontrargitan begiratzen, goiza zen oraindik, pare bat bezerorentzako zopak eta gulaxak baino ez) / yo estaba limpiando los vasos de los habituales, mirando a contraluz -era aún por la mañana, tan sólo unas sopas y algún gulash a un par de clientes-,

• . › ,

[21] (19-26) . Sbevhel jsem doluº (. Behera jaitsi nintzen) / , bajé la escalera
• ... › .
[22] (19-26) ... A tu noc (... Eta gau hartan) / . Y aquella noche 
• , › ;
[23] (27-30) , videvl jsem (ikusi nuen) / ; pude ver 

2.1.4. Perpaus osagarriak itzultzean egindako akatsak

Hizkuntza eslaviar guztietan, perpaus osagarrien aditza...:

a) orainaldian egoteak aditz nagusiarekiko aldiberekotasuna adierazten du.

b) lehenaldian egoteak aditz nagusiarekiko lehenagotasuna adierazten du.

c) geroaldian egoteak aditz nagusiarekiko gerokotasuna adierazten du.

Bestela esanda, hizkuntza eslaviarretan zuzeneko estilotik zeharkakora pasatzen denean, beren horretan uzten dira aditza eta lekuzko eta denborazko elementuak, zeharkako estiloari egokitu gabe. Halakorik ez da gertatzen, ordea, euskaran, ingelesean edota hizkuntza erromanikoetan. Honi guztiari beste zailtasun bat gaineratu behar diogu: txekierazko testuaren zuzeneko estiloan ez da kakotxik agertzen, eta batzuetan zaila egiten zaigu antzematea.

• Aditza itzultzean egindako akatsak

[24] (14-22) A já jsem rvekl, zve bych chtevl povecvervet (Eta nik esan nuen afaldu nahi nuela) / Dije que querría cenar

[25] (41-40) zve jsem si umínil, azv budu mít cvíšnické zkoušky (hauxe erabaki nuen, zerbitzari azterketak gaindituak izan nitzanean) / que tomé la determinación de que, cuando tenga el diploma de camarero

[26] (44-43) povazvoval to (...) pivo (...) za pozornost, zve mevsto s ním pocvítá (garagardo hura (...) hiriak harekin kontatzen zuelako frogatzat zeukan) / consideraba aquella cerveza (...) como una prueba de que la ciudad le tiene en consideración

[27] (6-17) A tak jsem rvekl, zve v podniku jsem nic nevidevl a nic neslyšel (eta halatan esan nuen hotel barruan ez nuela ezer ikusia ez entzuna)/ Así que dije que dentro del establecimiento no he visto ni oído nada

• Lekuzko eta denborazko elementuak (tady 'hemen', tedv 'orain', etab.) itzultzean egindako akatsak7:

[28] (14-22) ona rvekla, zve ráda ústrvice, zve jsou tady cverstvé (berak esan zuen ostrak gustatzen zitzaizkiola, han freskoak zeuzkatela) / ella repuso que le gustaban las ostras, que aquí las tenían frescas

[29] (15-23) a já jsem rvekl, zve (...) uhlí jsem poprvé videvl azv loni (eta esan nuen (...) ikatza ez nuela lehendabizikoz aurreko urtera arte ikusi) / contesté que (...) el carbón lo había visto por primera vez recientemente, el año pasado

• Salbuespena: Perpaus osagarriak denborazko koordenada jakinik ez badu, hau da, "betikotasun" ukiturik badu, aditzaren orainalditasuna bere horretan utzi behar da, egokitu gabe, hizkuntza eslaviarretan ezezik, euskaran eta hizkuntza erromanikoetan ere. Beraz, ondoko adibidean zuzena da espainierazko itzulpena.

[30] (19-25) hned jsem vevdevl, co s lidma hejbá a v co lidé vevrví a cveho jsou schopni za pár mincí udevlat (berehala ikusi nuen zerk mugiarazten duen jendea, eta zertan sinesten duen jendeak, eta zer egiteko gauza den pare bat txanponen truke) / en seguida supe qué es lo que mueve a las personas y en qué cree la gente y de qué es capaz por un par de monedas. 

• Perpaus osagarria txekieraz estilo zuzenean egonda, itzultzaileak zeharkako estilora pasatzean egindako akatsak.

Hemen bi motatako hanka-sartzeak nabarmentzen dira: alde batetik, ez dago arrazoirik estilo zuzenetik zeharkakora pasatzeko (izan ere, bata ala bestea erabiltzeak badu inplikaziorik maila konnotatiboan), eta bestetik, perpaus osagarriak itzultzean egindako akats berbera (bai aditzaren, bai denborazko eta lekuzko elementuen egokipenik eza, alegia) hemen ere ageri da.

[31] (22-28) pravil jsem, to bude krásné kdykoliv sem prvijdu, tak jak tady bude kvítí, tak ti oblozvím brvíško (zera adierazi nuen, hona natorren guztietan ederra izango dun, loreak izango ditun, hortaz sabeltxoa estaliko dinat) / le dijé que sería hermoso, que siempre que viniese y hubiera flores a mano, le cubriría la tripita con ellas 

[32] (29-32) A ten agent rvekl, procv bych nemohl vyhazovat drobny´ na ulici, kdyzv vy, jako majitel tohoto podniku (Eta bidaianteak esan zuen, zergatik ez ote nuke diru-xehea kalera botatzerik izango, baldin eta zuk, leku honen jabea zaren aldetik) / Entonces el viajante repuso que no veía por qué no iba a tirar él la calderilla a la calle si usted, como dueño del negocio

Ikusten denez, hemen espainierazko itzulpena zuzeneko eta zeharkako estiloen biderdian dago: alde batetik zuzenekoaren usted agertzen da, eta bestetik zeharkakoaren que juntagailua. Akats hau, txekierazko testuaren zuzeneko estiloan kakotxik ez agertzeari egotz dakioke.

[33] (14-22) a ona na to, tak vám máme prvinést vecvervi sem nebo do lokálu (eta neskak arrapostu, beraz afaria hona ekarri behar al dizugu, ala lokalera) / ella replicó que si prefería que me trajesen la cena aquí o al local

Adibide honetako prvinést 'ekarri' eta sem 'hona' besterik gabe itzuli dira, behar bezala egokitu gabe.

2.1.5. Erlatiboa

• Izenorde erlatiboa › sustantiboa

Aldaketa hau 2. adibidearenaren alderantzizkoa da: perpaus erlatiboa asindeton bihurtu da.

[34] (36-37) zástupce firmy Primeros, kterej (Primeros markaren ordezkaria, zeinak) / representante de la firma Primeros, este hombre

• "Irla" motako erlatiboa

Ahozko txekiera eta espainieraren perpaus erlatiboan oso egitura bitxia aurkitzen dugu: izenorde erlatiboaren ostean perpaus menperatu bat (denborazkoa, baldintzazkoa) tartekatzen da, eta izenorde horrek ez du aditz erlatiboarekiko funtziorik betetzen, perpaus menperatuaren aditzarekiko baizik. Honelako egituretan aldamenekotasunari8 ematen zaio lehentasuna, benetako erlazio gramatikalen kaltetan.

[35] (28-31) Nejradši jsem mevl tlustého agenta, ktery´ kdyzv prvišel poprvnev, tak jsem bevzvel prvímo pro pana šéfa (Bidaiante lodia nuen maiteena, zeina, lehengo aldiz iritsi zenean, orduan zuzen-zuzen joan bainintzen nagusiaren bila) / De todos modos, al que más quise fue a un viajante gordo que, cuando llegó por primera vez, corrí directamente en busca del jefe 

Oraingo honetan itzultzaileak bete-betean asmatu du, jatorrizkoaren agramatikaltasuna gorde baitu itzulpenean. Halakorik ezin da egin euskaraz9, ordea, eta konpentsazioaren bidez lortu behar da efektu bera, erlatiboa kenduz edo (Bidaiante lodia nuen maiteena, hura lehengo aldiz ailegatu zenean, orduan zuzen-zuzen joan nintzen nagusiaren bila).

• Komunztadurarik eza erlatiboan (txekieraz bai, itzulpenean ez)

[36] (18-25) já, ktery´ mám (...), a ktery´ muºzve mít (...) (daukadan eta (...) eduki dezakeen hau) / yo, que tengo (...) y que puedo tener

2.1.6. Errepikapena

• Errepikapena eta hitz-ordena

[37] (31-33) rvekl, ten hoch se strefil nejblízv a hodil na váhu ten nakrájeny´ salám a váha ukázala sedm deka (esan zuen, mutiko honek txuria ukitu du hobekien, eta balantzan salami ebakia bota zuen eta balantzak hirurogeita hamar gramo erakutsi zuen)/ diciendo: este chaval es el que más ha atinado, tomó el salami cortado y lo colocó sobre la balanza y la balanza señaló setenta gramos

Txekierazkoan ez bezala, itzulpenean elkarren ondoan azaltzen dira balanza eta balanza. Hala ere, akats estilistiko hau ez da batere larria.

• Errepikapena txekieraz, baina ez espainieraz

[38] (31-33) vzal z ty´ naší váhy ten narvezany´ uherák a hodil jej na tu váhu, a ta váha ukázala (gure balantzatik hungariar salami ebakia hartu eta balantzan bota zuen, eta balantzak erakutsi zuen) / tomó el salami húngaro de nuestra balanza y lo colocó sobre la otra, que marcó

[39] (11-20) táhli za sebou stoly, ty stoly porvád tak prved sebe dávali (narraz eraman zituzten mahaiak, eta mahaiok beren aurrean jartzen zituzten beti) / arrastraron las mesas, situándolas siempre delante de sí

Bi adibide hauetan hitza errepikatu baino ordezkatu nahiago izan du Mlejnkovák, nominalizatuz (la otra) edo pronominalizatuz (situándolas).

• Errepikapena espainieraz, baina ez txekieraz

[40] (12-21) všechno musely zaprat a pak vyvarvit, já jsem mevl vevšet ty ubrusy (dena garbitu behar izaten zuten eta gero lixibatan jarri, nik zamau haiek eseki behar izaten nituen) / se pusieron a lavarlo todo y luego a hervir los manteles en la caldera, y yo debía tender aquellos manteles

Itzulpenean aldaketa bitxia gertatu da aditzen eta osagarri zuzenen arteko korrespondentzietan, manteles hitzaren errepikapena sortaraziz.
 
Txekiera
Espainiera
osagarri zuzena aditza osagarri zuzena aditza
dena garbitu

lixibatan jarri

dena garbitu
zamauak eseki zamauak lixibatan jarri

eseki

2.1.7. Perpaus denboralak

• co ('-enetik') › mientras

[41] (30-32) co ševt ševtem stojí to nikdo nepotkal (mundua mundu denetik inork ez du aurkitu) / mientras el mundo es mundo, nadie ha podido encontrarlo

2.1.8. Galdegaia

Txekieraz eta espainieraz, euskaraz ez bezala, galdegaia perpaus bukaeran agertu ohi da. Hori errespetatu ezik, desegokitasuna sortzen da. Ondoko bi adibideetan, anglického krále 'Ingalaterrako erregea' eta 'nik' dira galdegaiak. Hortaz, espainierazko itzulpen egokiak hauexek lirateke: Yo serví al rey de Inglaterra eta al dinero que tenía yo.

[42] (izenburua) Obsluhoval jsem anglického krále (Ingalaterrako erregea zerbitzatu nuen) / Yo que serví al rey de Inglaterra

[43] (18-25) tevch penevz, které jsem mevl já (nik neuk nuen diruari) / al dinero que yo tenía

2.2. Morfologia

2.2.1. Adjetiboaren morfologia

Adjetiboaren deklinabidea bikoitza da txekieraz: alde batetik ahozko paradigma dugu, eta bestetik idatzizkoa. Adibidez:
 
 
ahozkoa
idatzizkoa
nominatibo singularra
-y´
-ej
genitibo plurala
-y´ch
-ejch

Hrabalek maiz nahiago izaten ditu ahozko morfemak. Eta zail da hori euskaraz eta espaineraz jasotzen, konpentsazio bidez ez bada. 44. adibidean ikusten den bezala, izenorde erlatiboa adjetiboa bailitzan deklinatzen da.

[44] (7-17) kterej (ktery´) / que

[45] (29-32) hrst drobnejch (drobny´ch) / puñado de calderilla

2.2.2. Sustantiboaren morfologia

Hemen 2.2.1. atalean bezala gertatu da: ahozkotasuna galdu egin da itzulpenean. Ahozko txekieran hitz konposatuak bakar batean biltzeko erabili ohi da -ák izen morfema. Hurrengo bi adibideetan parentesi artean ageri dira idatzizko txekieraren baliokideak.

[46] (29-32) uherák (uhersky´ salám) / salami

Badago lotura estua hizkuntz maila guztien artean. Esaterako, ahozko hizkerari dagozkion azken bi adibide hauen pasarteko sintaxia polisindetikoa da oso (perpaus batean, hamaika a 'eta').

[47] (28-31) cestvák (obchodní cestující) / viajante

2.3. Fonologia

Ahozko txekieraren fonologiaren ezaugarri bat hauxe dugu: hitzaren hasieran o bokalea ageri bada, aurrean v kontsonantea ahoskatzen da. Halakoak maiz aurki ditzakegu Hrabalengan. Hori nolabait jasotzez gero, konpentsaziora jo beharko dugu berriz ere.

[48] (12-21) votevrveme (otevrveme) / abriremos

2.4. Aditza

• Aditzaren aspektua

Hauxe dugu txekieraren korapilo handienetako bat. Aditz bakoitzak bi aspektu ditu, burutua eta burutugabea, baina askotan egokiagoa izaten da aditz burutu bat burutugabe bezala itzultzea, eta burutugabe bat burutu bezala. Hortaz, irizpide finkorik ez dagoenez, jatorrizko testuari estuegi lotuz gero hanka-sartze galantak egingo dira.

Ondoko lau adibideotako aditzak koadro honetan ageri dira:
 
nola dagoen txekieraz nola dagoen itzulita nola egon beharko lukeen
omlouvali se
desenkusatzen ziren
pedían disculpas pidieron disculpas
hovorvila
mintzo zen
habló hablaba
rvekl
esan zuen
decía decía
rostla
hazten zen
creció crecía

[49] (26-30) omlouvali se (desenkusatzen ziren) / pedían disculpas 

[50] (27-31) pro mne to bylo otrvesné, zve se mnou tak hovorvila, zve se mne nebála, zve o mnev vevdevla víc (niretzat hauxe izan zen txundigarria, nirekin hala mintza zedila, nire beldur izan ez zedila, nitaz gehiago jakin zezala) / para mí lo más conmovedor fue la manera en que me habló, que no me temía, que sabía de mí más

[51] (28-31) on pak vecvervel vzvdycky (...) a pak rvekl (berak beti afaltzen zuen (...) eta gero esaten zuen) / él siempre cenaba (...) y a continuación decía 

[52] (39-39) kazvdy´mu rostla (..) a ostatní tleskali (bakoitzari hazten zitzaion ... eta besteek txalo egiten zuten) / a cada uno de ellos le creció (...) y los demás aplaudían

• Txekieraz lehenaldiko pasarteetan tartekatzen den orainaldiko povevdevt ('esan', 'kontatu') aditzaren itzulpena

Txekieraz hain ohikoak diren "jauzi" hauek besterik gabe itzuliz gero, trakets samar gelditzen dira euskaraz eta espainieraz. Egokiagoa da esan aditza beti lehenaldian jartzea, edo, orainaldian uztekotan, haren "eguneratzea" ahalbideratuko duen partikularen bat aurrean eranstea (hara non diodan). Bestalde, jauzi horiek euskaraz ez ohi dira orainaldira egin, lehentxoagora baizik.

[53] (18-25) ten penzista asi špatnev videvl, a tak dlaní tvapal v prachu, povídam, (pentsionista hark gaizki ikusten bide zuen, eta beraz esku-ahurraz hautsa haztatzen zuen, diot,) / aquel pensionista debía de tener mala vista, de modo que palpaba con la mano en el polvo, digo:

[54] (25-29) prvišel vrchní a povídá (jantokiburua iritsi zen, eta dio) /llegó el maître y dijo

[55] (27-31) Ten vecver mi pak šéf rvekl (...). Povídám, azv zítra, ne? (Arrats hartan nagusiak esan zidan (...). Diot, hobe bihar, ezta?) / (...) Aquella tarde, el jefe me comentó (...). Digo: pero bastará que sea mañana, ¿no?

[56] (13-22) sedevla (...) a povídá (eserita zegoen (...) eta dio) / estaba sentada (...) y dijo

Mlejnkovák, irizpide finkorik gabe, batzuetan orainaldian uzten du aditza, baina beste batzuetan nahiago du lehenaldian jartzea, gainontzeko aditzekin bat etor dadin.

• Transitibotasuna eta intransitibotasuna

[57] (26-30) tedv byla obletována uzv vcvelami (oraingoan erleak zeuzkan ingurutik h egaka ) / las abejas empezaron inmediatamente a revolotearla 

Obletevt 'ingurutik hegaldatu' aditz transitiboa da, eta horregatik ager daiteke pasiboan (obletována 'ingurutik hegaldatua), sujetu semantikoa kasu instrumentalean dagoelarik (vcvelami 'erleez'). Itzulpenean, ordea, aktiboan agertzen da revolotear aditza, zeinak, intransitiboa izaki, ez duen osagarri zuzenik onartzen. Hortaz, revolotearla agramatikala da.

• Erreflesibotasuna

[58] (38-38) abyste se neodrveli / para que no os escozáis

Txekierazko aditz erreflesibo honen sujetua zuek bada ere, espainieraz inpertsonalean itzuli behar da (para que no os escueza).

2.5. Izen sintagma

Sintaxian bezala, hemen ere polisindetona saihesteko joera du itzultzaileak.

• Polinsindetona › asindetona

[59] (25-29) azv na poslední kvevtiny ze zahrad a lucvin a lesa (lorategi eta larre eta basoetako azken loreetaraino) / hasta las últimas flores de los jardines, prados y bosques

• Polisindetona: JK IS JK ISi JK [Prep+izenordeai] IS › JK IS JK IS+con IS

[60] (20-26) a morovy´ sloup a nebe a na nevm mracvna (eta izurrite-zutabea eta zerua eta bertan hodeiak) / y la columna de la peste y el cielo con las nubes 

• Mugatzailea

Bestalde, mugatzailearekin ere sortzen dira arazoak. Alde batetik, ahozko txekieran oso arrunta da funtzio sintaktikorik gabeko hori-horiek adjetibo erakuslea erabiltzea. Itzulpenean halakorik sartuko bagenu, kale egingo genuke.

[61] (8-18) ty bankovky (diru paper horiek) / esos billetes

[62] (29-32) z kouta se zvedl ten zrvízenec a zvedl ten decvkou prvikryty´ prvedmevt (izkinatik ordenantza altxatu zen eta burusiaz estalitako objetua altxatu zuen) / del rincón se levantó aquel ordenanza y tomó el objeto tapado con una mantita

Adibide honetako lehenengo ten aquel itzultzen da, eta bigarrena el. Egokiagoa izango zatekeen biak un itzultzea, dagozkien izenak lehen aldiz aipatuak baitira.

• P + ne 'ez' + Prep S + ale 'baina' + Prep S › no + P + Prep S + sino + Prep S

Txekierazko ezezko ne hori Prep S bati dagokio, eta itzulpenekoa perpaus osoari.

[63] (21-27) jako bych se celý den brouzdal ne po parketách a kobercích, ale uhelny´ch prachem (egun osoa noraezean ibiliko banintz bezala, ez parket eta alfonbretatik, ikatzezko hautsetik baizik) / como si no estuviese todo el día danzando por el parquet y las alfombras, sino sobre el polvo de carbón

• Artikulua

Txekieraz ez dago artikulu mugaturik, eta zail izaten da beti espainierazko itzulpenean noiz jarri eta noiz ez asmatzen.

[64] (37-37) jednou prvinesl takzvanou Útevchu vdov (behin Alarguntsen kontsolagarria delakoa ekarri zuen) / una vez trajo el llamado Consuelo de las Viudas

Hemen zuzenagoa izan liteke viudas Izen Sintagmari artikulurik ez eranstea.

2.6. Lexikoa

2.6.1. Hitz-errepikapena kentzea, bigarrenean beste hitz bat hautatuz

Pasarte berean hitz bat behin baino gehiagotan agertzen bada, itzulpenean sinonimoetara jotzen da, errepikapena saihestearren. Gu, ordea, errepikapenak beren horretan uztearen alde gaude, berariazkoak baitira.
 
 
 
[65] (7-17) videvt / ver videvt / fijarse
[66] (8-18) videvt / ver videvt / enterarse
[67] (8-18) slyšet / oir slyšet / escuchar
[68] (10-19)  pošeptat / susurrar šeptat / replicar en voz baja
[69] (12-21)  urvíznuté / seccionados urvíznuté / cortada
[70] (12-21)  kus / pedazo kus / tajo
[71] (29-32) zvednout se / levantarse zvednout / tomar
[72] (29-32)  zase / otra vez zase / nuevamente
[73] (29-32)  zrvízenec / ordenanza zrvízenec / empleado
[74] (31-33)  rvíct / decir rvíct / opinar rvíct / contestar
[75] (19-26)  co devlat (zer egin) / ningún trabajo  
  devlat / simular devlat / hacer

2.6.2. Hitzen itzulpen desegokiak

2.6.2.1. Aditzen itzulpenak

• Itzulpena ustez ederragotu nahian

Jatorrizko testuaren aditza oso arrunta denean, itzultzaileak ez du baliokide zehatza erabiltzen, erregistro kultoagoko hitz bat baizik. Honetan ere galtzaile gertatzen da jatorrizkoaren ahozkotasuna.

[76] (14-22) rvíct 'esan' / contestar

[77] (14-22) rvíct / reponer

[78] (27-31) rvíct / comentar

[79] (13-22) videvt 'ikusi' / vislumbrar

[80] (8-18) ty bankovky a to bylo moje (dirupaper haiek eta diru hori nirea zen) / aquellos billetes que me pertenecían

[81] (39-39) nedovedl jsem si (ezin izan nuen) / no alcancé a 

Aditz txekiarren esanahien zehaztasuna (espainieraz ez bezala)

Txekierazko aditzak zehaztapen handikoak izan ohi dira, eta haietan biltzen diren ñabardura lexiko guztiak maiz ezin daitezke aditz soil batekin itzul, perifrasi batekin baizik.

[82] zakutálet se (arrodaka galdu) / perderse

• Txekieraren aberastasun morfologikoa 

Txekieraren aditz eta izen morfologia hain da aberatsa, non aise bilaka ditzakegun izenak aditz eta aditzak izen. Honelakoetan espainierak perifrasietara jo behar izaten du.

[83] (12-21) zabarikádovaly a kryli útek (ihesbidea barrikadatu eta estali zuten) / cubrían a modo de barricadas la huida

• Keinua adierazten duten aditzak

Buruaz eta eskuez egindako keinuak adierazteko aditz jakin batzuk ditu txekierak. Beren baitan biltzen dituzten gogo egoerak adberbioen edo bestelako sintagma zirkunstantzialen bidez adierazi behar dira.

[84] (14-22) vrtevla hlavou (burua higitu zuen) / movió la cabeza en señal de sorpresa

[85] (39-39) vrtevla se (higitu zen) / se movía inquieta

Zenbait aditz itzultzearen zailtasunak

Prvijít aditza zail da itzultzen, testuinguruaren arabera esanahi bat edo beste eduki baitezake.

[86] (36-37) kdykoliv prvišel (iristen-etortzen-joaten zen bakoitzean) / siempre que llegaba 

Gure ustez, prvijít lehengo pertsonarengandik bigarrenarenganako mugimenduaren adierazle denean, joan edo iritsi euskaratu behar da, eta bigarrenarengandik lehenengoarenganakoa adieraziz gero, ordea, etorri. Berdintsu gertatzen da prvi aurrizkia duen beste aditz batekin: prvinést ('ekarri', 'eraman')

Itzulpen okerrak

[87] (34-35) ohmatat (haztatu) / buscar

[88] (38-38) zacvervenat (gorritu) / subírsele los colores

Azken adibide horretan itzultzaileak baliokide zehatza baino esanahi bereko lokuzioa erabili nahiago izan du.

[89] (28-31) pochválit (laudatu) / felicitar

2.6.2.2. Sustantiboen itzulpenak

• Espainierazko hitzaren alor semantikoa mugatuagoa izaki

[90] (13-22) nápis (iragarkia) / neón

[91] (44-42) zima (hotza) / tiritona

• txekierazko hitzaren alor semantikoa mugatuagoa izaki

[92] ((31-33) dlazvdicvka (axuleiuzko zorua) / suelo

• txekierazko hitza mailegua (m), slang-ekoa (s) edota arkaismoa (a) izaki

a) alemanetik hartutako maileguak:

[93] (8-18) štamgast (m, s, a) / cientes habituales, habituales

[94] (32-34) štangle (m, a) / pieza10 

[95] kšeft (m, a) / negocio (33-34)

/ tienda (35-36)

[96] (35-36) kšeftovat (m, a) / hacer negocios

[97] (41-40) magacín (m, a) / negocio

Hitz honek arabieran du jatorria, baina alemanaren bidez iritsi da txekierara.

b) frantsesetik hartutako maileguak:

[98] (35-36) tuzér (m, s, a) / propina

[99] (13-22) barák (m, s) / edificio

Hitz honek espainieran du jatorria, baina frantsesaren bidez iritsi da txekierara.

d) latinetik hartutako maileguak:

[100] (33-34) bicycl (m, a) / bicicleta

Hitz honek grekoan du oinarria, ordea.

e) grekotik hartutako maileguak:

[101] (8-18) biograf (m, a) / cine

[102] (16-24) ariston (m) / pianola11 

Txekierazko hitza txekiar realiarena izaki (janari-izenak, esaterako), baliteke:

- bere hartan uztea, hori bai, letra etzanetan. Hala gertatzen da, esaterako, Txekian janari nazionaltzat jo daitezkeen irinezko borobiltxo egosiekin.

[103] (36-37) knedlík / knedlik.

- kultur baliokidea bilatzea. Hala gertatzen da, esaterako, siropez, azukrez eta zuringoz egindako gozokiarekin. Hala ere, osagarrioi begira, ez dirudi Txekiako goxokia eta Espainiakoa oso antzekoak direnik.

[104] (26-39) turecky´ med 'Turkiako eztia' / turrón

• Itzulpen okerrak.

[105] (37-37) bazvant (faisaia) / conejo

[106] (45-43) pan devkan (Dean jauna) / el señor Deán

[107] (27-30) malinová grenady´na (magurdi-granadina) / refresco de frambuesas

Azken hau ez dago zuzen itzulita, "granadina" hitza, kapituluaren izenburuan ageri denez, hitz-gakoa baita. Beraz, ezin daiteke ordezka.

2.7. Lokuzioak

Komenigarria izaten da jatorrizkoaren lokuzioak xede-hizkuntzaren lokuzio baliokideen bidez adieraztea. Bestela, itzulpena "lautzeko" arriskuan gaude. 

[108] (28-32) nevco na zub 'hortzerako zerbait' (zerbait arto puska baino gozoagoa dena) / algo especial

2.8. Grafia

Txekieraren zeinu diakritikoek balio fonologikoa dutenez, komeni da euskarara egindako itzulpenetan ondoko baliokidetzetara jotzea:

cv › tx (Txekia)
c › ts (Pardubitse)
š › x (Xveik)
tv › tt (Xttekno)
j › i (Xveik)

[109] (39-39) Pardubice (Pardubitse) / Pardubice 

Ohar gaitezen nola adibide honetan zeinu bera, c alegia, ez den txekieran eta espainieran fonema beraren adierazlea.

2.9. Eta beste

2.9.1. Preposizioak

[110] (7-17) jak se balí do ubrousku nuºzv a vidlicvka (nola biltzen diren serbiletan aiztoa eta sardexka) / cómo hay que envolver el cuchillo y el tenedor con la servilleta

2.9.2. Zenbakiak

• Zenbaki ordinalen interpretazio okerra

[111] (33-35) já jsem byl zavalenej tou selkou, a tak mev mevla ta selka jako prvního (emakume nekazari hark azpiratu egin ninduen, eta nekazariak neu eduki ninduen estrainekoa) / estaba cubierto por aquella campesina, que fue la primera que me tuvo

Adibide hau txit barregarria da, txekierazko testuak eta espainierazkoak kontrako esangura baitute: txekieraz emakume nekazaria da larrutada horretan birjintasuna galtzen duena. Espainieraz, ordea, eleberriaren protagonista.

[112] (33-34) trvi vevci (hiru gauza)/ dos cosas

3. Ondorioak

Artikulu hau frogatzen saiatu denez, Mlejnkováren itzulpenaren ezaugarrietako bat hauxe dugu: irakurleari testuaren ulergarritasuna erraztu nahian edo, Hrabalen idazkeraren korapiloak behin eta berriz askatzeko borondatea. Ulergarritasunaren aldeko joera hori hizkuntz maila guztietan antzematen da, nabarmen-nabarmen gainera, eta hortik datorkigu itzultzaileon ohiko galdera: zilegi al da jatorrizko testutik desbideratze hori? Erantzun posibleak hiru dira: 1/ Ez. 2/ Bai. 3/ Bai, baina neurriz. Seguraski, hirugarren erantzunetik abiatu behar da, printzipio batean oinarriturik (desbideratzeak justifikatuta egon behar du), eta baliabideen ugaritasuna ezagutuz (konpentsazioa, kultur baliokideak, etab.). Lehenengo erantzunetik abiatuz gero, itzulpen estuegia aterako zaigu, eta bigarrenetik abiatzera, ordea, libreegia.

Laburdurak

IE - izenorde erlatiboa
INF - infinitiboa
IS - Izen Sintagma
JK - juntagailu kopulatiboa
P - perpausa
Prep - preposizioa
PREP S - Preposizio Sintagma

Bibliografia

HRABAL, Bohumil. (1982) Obsluhoval jsem anglického krále, Jazzová sekce, Praha.

HRABAL, Bohumil. Yo que he servido al rey de Inglaterra, Círculo de Lectores.

BERMAN, A. et al. (1985) Les tours de Babel, Mauvezin, Editions Trans-Europ-Repress.

CID ABASOLO, Karlos. (1991) "Txekieratik euskaratzeak sortzen dituen hainbat buruhauste", in SENEZ, Donostia, 61-77.

Oharrak

1. Cid Abasolo, Karlos (1991)

2. Hala balitz, zein irizpidetan oinarriturik?

3. (1985)

4. "Hrabalen testu baten itzulpena oso borobildua bada, garbia, gramatika-okerrik gabea, eta joskera konposatuaren legeak goitik behera eta txitean-pitean errespetatzen dituena, itzulpen kaxkarra izango da oso. Hrabalen gurpil zoro eta, gehienetan, hordituan sartu beharrean kanpotik begiratzen badugu haren literaturgintza (eta kanpotik itzultze-lanetan ihardun), gureak egin du". CID ABASOLO, 62.

5. Aurrerantzean JK deituko zaio, hots, juntagailu kopulatiboa.

6. Bigarren P izenlagun bihurtuta, eta hirugarrena perpaus erlatibo.

7. Elementuok zuzeneko estilotik zeharkakora pasatzean ez dira txekieraz birmoldatzen, baina bai, ordea, euskaraz eta espainieraz:

hemen -> han
datorren urtean -> hurrengo urtean
orain -> orduan

8. Izan ere, izenordea eta perpaus menperatua elkarren ondoan daude.

9. Parentesi arteko itzulpena imajinezina izango litzateke herri mintzairan.

10. Gaizki itzulita, espainierazko hitza ez baita hain zehatza.

11. Gaizki itzulita, espainieraz "aristón" ere badagoelako.

Localizer
Asociación de Traductores, Correctores e Intérpretes de Lengua Vasca
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software y diseńo: CodeSyntax | eu en fr
Patrocinan este sitio web:   www.cedro.org Gipuzkoa.net