| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Noticias Publicaciones Actividades Herramientas La asociación Catálogo Intranet | Mapa |
|
ESTÁ USTED AQUÍ: EIZIE » Publicaciones » Senez » Senez 20 (1998) » Lafontaine euskaraz: alegia, ez duzula iturri beretik ere birritan ur bera edanen - Juan Garzia |
||||||
|
Data: enero del 1998 Lafontaine euskaraz: alegia, ez duzula iturri beretik ere birritan ur bera edanen - Juan GarziaParisko Picasso-ren museo ederrari bisita egin nion batean, hango liburutegia ikustatzeko parada ere izan nuen. Ez zen noski Picassori buruzko liburuz bakarrik osatua, eta hantxe topatu nuen, hain zuzen, SENEZerako apailatu dudan itzulpen sortatxo honetarako bidea eman didana. Liburu bitxia zera zen: La Fontaine-ren alegi batzuk, Chagall-en irudiz. Aitortu behar dut zaletasun berezia dudala aspalditik Chagall-enganako, baina ez nuen liburua etxera ekarriko, baldin eta, irudiak ederrak bezain, inprenta lana ere halako fina izan ez balitz. Nire bidean, beraz, Chagall-en itzulpena etorri zen lehenik. Handik tiraka, La Fontaine-ren jatorrizkoetatik itzulpen saiotxo bat egin nuen neuk ere, eta, azkenik, ni baino lehen lantegi berean jarduniko euskal idazle askotarikoen peskizan hasi nintzen. Ez da uzta makala, alafede, eta hortxe duzu, irakurle, lagintxo bat, entretenigarri zein aztergai: zeuk aukeratu (itzultzaileetariko batzuek beren lanaren aurkezpen moduko bat ere egin baitzuten beren liburuen sarreretan, hori ere jaso dut hona, laburturik). Fableak edo alegiak LAFONTENENETARIK BEREXIZ HARTUAK, ETA Goyhetche aphezak FRANTSESETIK ESKOARARA BERTSUTAN ITZULIAK (1852) Zerk nuen huntaratu? Ez baita egia bezalakorik, huna: ene ardurazko lanen artetik hats-handiaren hartzerat joana zonbeit egunentzat, uria merke eta nasai izan baitut, eta futxo, orenak nolazpeit hil behar, gogorat jin zait haurrean ikasi erdarazko alegia bat edo bertze behar nituela euskararat itzuli, ez hala-hula, bainan ahal bezenbatean hitzez-hitz eta erdarari jarraikiz. Egin dugun lana ez da nehon ez dena: itzultze hortan alabainan alegia hoiek galdu dukete beren pollit hura, uriak ere utzi diote beharbada bere zurpaila eta lanaren egileak halaber bere antzearen laburra. Doatzila, halarik ere, Gure herriaren hegal zabaletan! Eta kitzikatzale mihi-zorrotzak orroituko dira, agian, gizonen artean jaunak balin badira, eta jaunen jaunak, badirela ere jaunen mutilak. Zeinbat gauza egiten dituzan gizonak asko-asko uste ez ebazanak! Nok esango eustan neuri ipuingiñan egingo nebala? Nik beintzat ez neuntsan sinistuko asko, niretzat nengoalako eze ez zala ori ez ene bururako, ez ene bizimodurako. Alan da guzti, makalaldi baten, beste gauzatarako ez nintzanean prestu, eta oëan besteetan baño astiroago egon bear izaten nebanean, ene atsegingarrirako uste ez neban eginen oneri eutsi ta ekin neuntsan, eta neureak geienak orduantxe eginak dira. Behin nagusiena egin ezkero, eta, esan daroagun legez, lanari zaia kendu ezkero, erraz izaten da zerbait geiago aziten: eta gero eginai esku-aldi batzuk emotea zorral legez artu doa. Bada nik bere besteak erabili oi daben bidetik ez dot urten eta bigun-aldia ezkero bat edo beste egin dot, eta oneek eta legoak leundu, ta apaindu, eta eskuak emon deustezan iñorenak Bizkai-koratu: baita onenbestegaz osotu ta biribildu dira orain argitara ateraten dadazan ipuin mamintsu on onek. [...] Baakit nik geure euskaldunak ipuinzaleak direala. Gogoan dot oraindo zelan umetan entzun geroaguzan aoa zabalik, eta adurra erigula, Peru ta Mariaren ipuin sutraibaakoak. Oraingo oneek dira sustrai andikoak, mamin ederrekoak, eta on eta onura zabalekoak. Alan balira geiago. Nik gura neunkeana da ze, oneetatik bidea artuta, edo ainbagakoan, nik baño buru, gatz, asti eta gogo obea daukanen batek geiago ta ederragoak egin balegiz. Baita, zer dakigu izango bada? Au baño gatxagorik ikusi da mundu zabalean. [...] Bitartean barriz irakurri egizuz
ta egikezuz ipuin on oneek: eta alan baderitzazu buruz artu; eta zeuretzat
eta besteentzat asko ikasiko dozu zelan egin bear dan. Eurak dagoz berba
neurtuetan, eta naurri labur-luze, ta gera-aldi era askotakoetan: eta onelangoak
izan daroe berezko gatza, gazigarria ta uia, gogoa joteko, begizkoa egiteko
ta errezago oratu ta erantsiteko. ALEGIAK SUDUR GAINEAN BEGIAK JEAN DE LA FONTAINE Jesusmari Mendizabalek libreki euskaratuak (1985) Erbia eta igelak Bazen behin, bere kobazuloan sartua, erbi izuti bat. Urduria zen, artega; geldi, ezin egona, dena keinu. Eta honela zioen bere artean: -Ez ote naiz ba, geldirik egongo? Hainbeste zirti-zartakin, jaten dudanak ez dit onik egingo. Beldurrak, berriz, ez nau pakean uzten. Loa ere, begi bat irekia eta beste itxiarekin darama. Nire akats eta okerrok zuzendu nahi nituzke, baina ezin! Beste animaliek, bestalde, nik hainbat ez bada ere, bildurrak ibiliko dira, nik uste. Tupustean, hots bat entzun eta bihotz ondoko bat izan zuen. Itzalen bat, haizearen txistua, zuhaitzetako zotz baten erorketa aski zuen airean jartzeko. Inoiz ez zegoen lasai gure erbia. Hots hau entzutean, estu eta larri zulotik atera, basoa zeharkatu eta zenbait bide ere, eta azkenean garbi batetara iritsi zen. Nekaturik geratu eta honela erasiatzen zion bere buruari: -Ez nuke horren beldurti izan behar. Ergel xamarra naiz. Entzun dudana, agian, ez zen hosto batena besterik eta ni izuturik hara noraino atera naizen. Bere kabuz jarraitzen zuen erbiak putzu batetako urei so: -Ea zentzatzen naizen, zere ziur bait nago ez dela munduan ni baino beldurtiagorik. Ez gizonek, ez hegaztiek, ez piztiek eta ez untxiek ere ez dute zertan beldur izanik. Poliki-poliki erbia geroz eta gehiago hurbildu zen putzura. Igel batzuk zeuden han kantari. Erbia bertan somatu zutenean, beldurtu ziren eta uretara murgildu. Erbiak orduan: -Arranopola! Igelak beldurti nire aurrean? Nik ere beraz, besteek niri bezalatsu, beldurra eragiten dut. Agidenez, izutu egin dira aberetxo hauek ikusi nautenean. Eta nik ez nien inolako kalterik egin nahi! Honela kontsideratuz hala zioen erbiak azkenean: Bistan dago beldurti batek nonahi aurki dezakeela beste bat bera baino beldurtiago. "Erbi hau ero duzu" aitortuz Herbia eta igelak Herbi bat bere xiloan Erbia eta igelak Erbi bat bere ohian ametsetan
zen Erbia eta igelak Bere erbitegi zolan, andere Erbi, Erbia eta igelak Erbia zuloan pentsuz Erbi bizitzeaz gogaituak ta ugaraxioak Erbi batzuk baten Duela zenbait denbora erakurtzearekin bi fable multzo, bata Suberotar Jaun batek, bertzea Gipuzkoako Jaun Aphez batek bertsutan publikatuak: ethorri zitzaitan gutizia Laphurdiko hitzkuntzan lan beraren egiteko; ez hek baino hobeki egin beharrez segurki; baina bertzela, eta Laphurdiko mintzoaren arabera. Hala nola ezen, plat bera izan baitaiteke hirur kozinerez diferentki aphaindua, eta gisa bakotxak baidituzke bere zaleak eta jaleak: hala orobat liburu berak hirur eskribatzaille diferentez landuak eta moldatuak, badituzke publikoan erakurtzaile gustu diferentetakoak. Agian hunek ere baturen ditu bereak. [...] Baiñan obra bera, lanaren egindura? gramatikako eta neurthitz edo bertsuen erregela guzien arabera moldatua dea? Ez duta pontu horren gaiñean kontzientziako ausiki zenbait sentitzeko? Eta nik baderrat: Badea gramatikarik gure lenguaiaren mintzoa osoki fixatu duenik? Ez duia suberotarrak berea? Bizkainoak berea? Gipuzkoarrak berea? Eta guk Laphurtarrek geurea? Eta neurthitzen erregela guziez errezibitu eta berdiñ praktikaturik badea? Eta izan ere badaitekea? Nik ez dut ikhusi holako libururik. Eta iragan poeta edo bertsugillen erakurtzetik ere ez zait gelditu holako pentsamendurik. Ez dut beraz bihatu baizen bertsuak egitea izarietan ahalik justuenak, eta buruak ahalik hobekiena parekatuak eta elkar irudienak; haritu naiz emaitera lenguaiarik klarena, liraiñena eta endelgatzeko errexena; entseiatuz sartzera Lafontenen pentsatzeko eta mintzatzeko laiñotasunean: eta badiduritzait hunen tretu ospatuenetarik asko aski uruski itzuli ere ditudala. Ebitatzera haritu naiz frasa modorrotsu eta korapillotsuak leitzalea nekhatzen, khexatzen eta desgustarazten dutenak: beldur ere banaiz batzuek kausi dezaten fabletako nere mintzoa sinplegia edo komunegia. Baiña zer egiñ? Egiña egiñ. Beti atsegin bat da erakurten dena aise konprenitzea: hauk ere badukete bere meritua: bedere nik badakit bazutela bere nekhea era ez xumea: alfer laite gehiago luzatzea. Zer! Jaun Apheza, ez duzu bada oraiño hitzño bat, azken hitztto bat? hain diferenta othe zare bada egundainoko aphez guzietarik? Ah! publiko estimagarria! erran baniezazu lan hau egitean ez nuela bertze xederik, ez gogoan bertze deusik baizen zuri hirri egin araztea, eta azukreztatu pillula zenbait iretsaraztea; gezurra erran niro. Desiratzen dautzut beraz obratto hunen erosteko gutiziarik beroena, eta axalaz hirriz zaudelarik, mamiaz probetxatzeko zoriona. Zertako uskarara itzul La Fontainaren alegia berheziak? galdegin zautaden ene lana hasten nuelarik. Beharbada oraino ere ber galdoa eginen daute, ni irakurtu baino lehen. Hau da beraz ene errapostia, bardin ez duket horren egiteko tenorerik irakurtua nizatenian. La Fontainaren alegia zenbaiten uskarara itzultzian, ene lehen atsia izan da Frantzia guziak altxatzen duen gizon horren o'hizpenaren altxatzia Uskal-herriaren erdian; bigarrena, aldiz, ene herritarren gogoaren deitzea alegiatsu paregabeko horren lanetara, lan hoien zentzu eta zuhurtze handiaren her honkierazitea, holaxet frantzes mintzajia ikhas dezeten aisago. Hortako zerbitzatu niz La Fontainaren lanaz. Hau da obra honen iruzkibegia. Honen itzalian ezarri ditut ene uskarazko neurt-hitzak. Frantzes eta uskara begiz begi ezarrier jarraikitzen zaie hitztegi uskalduna, aitzindari joaiten zerelarik uskaldun mintzo gainen hatsarre bat. Hatsarre hau egina da uskara ez dakienentzat. Frantzian nahi bada sorthurik diren, badire hanitz Bortu iphar aldeko izkerrian, zaoinek bere anaien, bere aitzindarien mintzajia enthelegatzen ez dutenak (sic). Nolaz hori? Zeren ez duten bi mintzajetan izkribaturik diren libururik (sic). Erranen daute, arauz, Errearoaren 1833 eta 28ko legeak zabaldu duela muga berri bat ikhastarzunari, eta Uskal-herriko ikhaserazlek behar dutela bere eskolierer frantzesa erakutsi. Beharbada bai. Bainan nola erakhuts ahal di'ote? Ez dute uskaldun eta frantzes gramatikarik, ez dute uskaldun eta frantzes hitztegirik. Egia da edireiten direla Uskal-herriko eskoletan hitz batzu uskaraz eta frantzesez, Frantziako konjugazioniareki. Hatu hoieki dute oariatino ikhasi behar ukhen frantzesa Etcheparen, Oihenarten, Spondaren, Belaren, Garaten, Harizperen, Dassanzen herritarrek. Oi zoin hurrun den hitz bakant batzuen jakintarzunetik hitzen mintzatzeko behar bezala jostiala! Uskal-herriko haurrek behar lukete, hola da ja ene ustea, habilenekinko bat, gramatika bat, zoinekin ikhas ahal dezen berek frantzes hitzkuntza. Gramatika hori haur hoien eskuetara hel artino uste dut alegia igorten deitzedan hoiek aisaeraziren dereiela frantzesaren ikhastia. Hola uste dute ere ene lana ikhusi duten guziek. Hanbat hobe ez balin bagi'a enganatzen! LA FONTAINAREN ALEGIA BERHEZIAK NEURT-HITZEZ FRANTZESETIK USKARARA ITZULIAK, J. B. ARTSU eskolazaliak. (1848) LAFONTAINE-REN ZENBAIT ALEGIA JUAN GARZIAk emanak (1996, argitaratzeke) ALEGIA DEUS EZ (LEON LEON apezak itzuliak) (1951tik aurrera GURE HERRIAn argitaratuak) IPUIN ONAK BIZKAIKO EUSKARAZ (Juan Mateo ZABALAk 1840 aurretik
paratuak).
|
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software y diseño: CodeSyntax | eu en fr |
||||||
|
||||||