| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Argitalpenak
SENEZ itzulpen teoria eta pragmatikari buruzko aldizkaria da. Urtean behin kaleratzen da. Artikulu gehienak euskaraz argitaratzen ditu, baina ez die ukorik egiten beste hizkuntzetan idatzitako kolaborazioei. Artikuluak argitaratutako hizkuntzan aurkituko dituzu beti, itzulpenik gabe. SENEZ GRAFIKOAJuan Azpeitiaren lanari esker aldizkariak azken aleetan izan dituen azalak eta irudiak bildu ditugu ale guztiz berezi batean, eta, horiekin batera, Berbelitz itzultzailearen gorabeherak irakurtzen ahalko ditugu Anjel Lertxundik idatzitako kontakizunean (baita gaztelaniaz ere, Jorge Gimenezek egindako itzulpenean). Itzulpen antologiakGaur egun itzulpengintza edukitzen ari den loraldiak ezin ditu ahaztu aurreko belaunaldiek eginiko lanak, sustrairik eta euskarririk gabe –hitz batean esanda, tradiziorik gabe– geratu nahi ez badugu. Horregatik EIZIEk, bizirik dauden balaunaldi horietako itzultzaile batzuei omenaldia egitea eta elkarteko ohorezko kide izendatzea erabaki zuen, bai eta haien lan batzuk argitaratzea ere, oraingo itzultzaileon ikasbide ere izateko asmoz. Asmo honen barruan, hiru antologia argitaratu dira. "Itzultzaile aitzindariak" bildumaEIZIEk aspaldi ekin zion aurreko belaunaldietako idazle-itzultzaileen lana aitortu eta berreskuratzeko ahaleginari, eta horren emaitza izan da duela hiru urte abiarazi genuen Itzultzaile aitzindariak izeneko bilduma berri hau. Hiru liburu argitaratu dira orain arte. "Literatura Unibertsala" itzulpen-bildumaLiteratura unibertsaleko obrarik garrantzitsuenak euskaratzeko helburuaz sortu zuen EIZIEk bilduma hau. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta EIZIEk urtero sinatzen duten hitzarmen baten bitartez kudeatzen du programa hau elkarteak, eta Alberdania eta Elkar argitaletxeek argitaratzen dituzte itzulpenak koedizioan. Literatur itzulpena hedabideetanEIZIEk 1998. urtean jarri zuen abian programa hau, alde batetik literatur itzulpenen presentzia bermatzeko, eta, bestetik, irakurleek itzulpenen kalitateaz izan zezaketen iritzi ezkorra gainditzeko asmoz. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||