EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Senez
Senez grafikoa
Itzulpen Antologia
"Itzultzaile Aitzindariak" bilduma
Literatura Unibertsala Bilduma
  Orain arte argitaratuak
  Iruzkinak
Literatur itzulpena hedabideetan

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Literatura Unibertsala Bilduma

Literatura Unibertsala Bilduma

Literatura Unibertsala izeneko bilduma auzo-hizkuntzetan sortu eta euskarara itzulitako literatura-lan ederrenez osaturiko liburu-bilduma da. Liburuok, 1989az geroztik EIZIEk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin, eta elkarteak unean uneko argitaletxearekin sinatutako lankidetza-hitzarmen desberdinen uzta oparoa dira. Lehen aroan Ibaizabal argitaletxeak kaleratu zituen liburuak; orain, berriz, Elkar eta Alberdania etxeek.

Hona hemen, labur-labur adierazita, Literatura Unibertsala bildumaren balioak:

- Goi-mailako literatura itzulia irakurtzeko ohitura sortzen eta zabaltzen lagundu du.

- Munduko literaturako idazlerik onenetako batzuen lanak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea eskaintzen du bildumak; irakurle euskaldunari munduko kulturaren ekoizpenik garrantzitsuenetako batzuen ondarea euskararen bidez ere jasotzeko aukera eskainiz.

- Literatur lanik onenetako batzuk euskaraz ondo eta bikain itzultzeko gai den itzultzaile sorta bat edukitzeko ere balio izan du bildumak.

- Azkenik, bilduma honek eragin nabarmena izan du eta izango du ere, inongo zalantzarik gabe, euskal idazleengan.

Gaur arte argitaratutako zein bidean diren izenburuen zerrenda ezagutu nahi izanez gero, hemen kontsulta dezakezu.

Eusko Jaurlaritzaren web gunean ere bildumaren berri irakur dezakezu.


Laster argitaratzeko izenburuak

  • MALRAUX - Itxaropena - Karlos Zabala

Literatura Unibertsala bildumako itzulpen lehiaketa

2007. urtean esleitutako lanak

2. deialdia:

  • MOLIÈRE - Le Tartuffe eta L'Avare - Juan Martin Elexpuru
  • Marcel PROUST - Du côté de chez Swann - Joxe Austin Arrieta
  • H.P. LOVECRAFT - At the Mountains of Madness - Karlos Ruiz Benito
  • Thomas BERNHARD - Der Untergeher - Ibon Uribarri
  • Milan KUNDERA - Nesnesitelná lehkost bytí (L'insoutenable légèreté de l'être) - Karlos Cid Abasolo

1. deialdia:

  • Flannery O’Connor - A good man is hard to find - Itziar Otegi
  • Arthur Schnitzler - Ipuin antologia – Ainhoa Irazustabarrena

2006. urtean esleitutako lanak

  • BUFALINO, Gesualdo - Le menzogne della notte - Josu Zabaleta
  • ACHEBE, Chinua - Things fall apart - Alberto Martinez de la Cuadra
  • HAWTHORNE, Nathaniel - Wakefield - Koro Navarro
  • SHOLOKHOV - Донские расскази(Don-eko ipuinak) - Olga Mtz. de Marigorta eta Roberto Serrano
  • SABATO, Ernesto - El túnel - Mikel Garmendia

2005. urtean esleitutako lanak

  • KAWABATA, Yasunari - Nemureru bijo (Lokartu ederren etxea) - Ibon Uribarri
  • RENARD, Jules - Poil de carotte - Itziar Otegi
  • BABEL, Isaak - Konarmi (Caballería roja) - Olga Martinez de Marigorta
  • ANDREIEV, Leonid - Rasskaz o semi poveeshennikh - Jose Morales
  • KAFKA, Franz - Antologia - Naroa Zubillaga
  • MALRAUX, André - L'espoir - Karlos Zabala
  • ANDRIC, Ivo - Na drini cuprija (Drina ibaiaren gaineko zubia) - Karlos Zabala

2004. urtean esleitutako lanak

  • RHYS, Jean - Wide Sargasso Sea - Txomin Arratibel
  • LOWRY, Malcolm - Under the Volcano - Karlos del Olmo
  • PARKER, Dorothy - Ipuinak - Mirentxu Larrañaga
  • WILLIAMS, Tennesee - A Streetcar Named Desire - Xabi Paya
  • TABUCCHI, Antonio - Piccoli equivoci senza importanza/Donna di Porto Pim - Fernando Rey
  • KIS, Danilo - Enciklopedija mrtvih (Hildakoen entziklopedia) - Monika Etxeberria

2003. urtean esleitutako lanak

  • BARRIE, James Matthew - Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy - Julen Gabiria
  • COLLINS, Wilkie - Moonstone - Antton Olano
  • COSTER , Charles de - Unlespiegel - Koldo Izagirre
  • STENDHAL - La chartreuse de Parme - Jon Muñoz
  • PRATOLINI, Vasco - Cronache di poveri amanti - Koldo Biguri
  • IWASZKIEWICZ - Panny z Wilka (Wilkoko andereñoak) - Adam Zawiszewski
  • MAHFUZ, Nagib - Zuqaq al-Midaq (Mirarien karrika) - Patxi Zubizarreta

2002. urtean esleitutako lanak

  • CARVER, Raymond - What we talk about when we talk about love - Koro Navarro
  • MORRISON, Toni - Beloved - Antton Garikano
  • PERUTZ, Leo - Zwischen neun und neun - Antton Garikano
  • PIRANDELLO, Luigi - Sei personaggi in cerca d'autore - Josu Zabaleta
  • SAINT EXUPÉRY, Antoine - Pilote de guerre - Josu Zabaleta
  • SARTRE, Jean Paul - La nausée - Monika Etxebarria
  • ZOLA, Emile - Le ventre de Paris - Karlos Zabala

Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net