Hemen zaude: EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 1 (1984) »  SIETen bilera Vienan

Inprimatu

Data: 1995eko abendua

SIETen bilera Vienan

1984eko abuztuaren l7tik 23ra bitartean FIT-ek ospatu zuen bere Biltzarraren barruan, SIET (Sociedad Iberoamericana de Estudios sobre la Traducción) erakundeak bere bilera izan zuen, Emilio Germán Muniz Castroren presidentetzapean.

Hamasei puntutako aztergai-zerrenda landu zuen SIET-en Batzorde Beterazleak.

Presidentea, Presidentordea, Idazkari Orokorra eta Diruzainaren txostenak irakurri ondoren, beste honako gaiok erabili ziren; besteak beste:

  • Traduçao e Comunicaçao aldizkaria erakundearen organo ofizial bihurtzea Traducción y Comunicación espainierazko izena ere ezarririk.
    - SIET-en buletina Mexikon argitaratzea eta beronen argitalpena arauzkotzea.
    - UNESCO-rekiko harremanak jarraitzea ONG edo Antolamendu ez-gobernuzkoen artean onartua izan dadin.
    - Elkartearen finantziaketari buruz, kotizaziorik ez jartzea erabaki zen, orain arte bezala eta UNESCO, OEA, Andeetako Hitzarmena eta abarren bitartez dirubideak lortzea.