| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » Argitalpenak » Senez » Senez 3 (1985) » Transformazio lexikoak itzulpenetan - Levickaja, Fiserman |
||||||
|
Data: 1995eko otsaila Transformazio lexikoak itzulpenetan - Levickaja, FisermanTetradi Perevodiki, n. 12, Moskva, 1975 Euskaratzailea: Xabier Mendiguren
SH eta XHren artean egitura desberdintasun bat gertatzen da. Hizkuntza bakoitzak bere "Weltanschauung" edo "mundu-ikuskera" berezia isladatzen du. Errealitatea ezagutzerakoan, gauza bat eta berari buruz ezaugarri desberdinak har daitezke kontutan. Aukera hau hitzari dagokion egitura semantikoan isladatzen da. Betaurrekoak adierazteko ingelesak glasses eta errusierak ocki hitzak erabiltzen dituzte. Ingelesak objektu horren gaia hartzen du, errusierak, berriz, objektu horren funtzio edo zertarakoa. Halare, bi hitzok ongi adierazten dute errealitateko fenomeno bakarra. Hitzaren hedadura semantikoa ere ez da berdina edo parekoa gertatzen bi hizkuntzetan. Hitz bakoitzak bere bizitza du hizkuntza jakin horretako sistemaren barruan, eta beroni estuki loturik egoten da. Adierazi lexikalaren alderdi desberdinak har ditzake, esanahia zabalduz edo murriztuz, konkretoago edo abstraktoago bihurtuz. Konbinagarritasunaren aldetik ere desberdintasunak sortzen dira bi hizkuntzatako hitzak parekatzean. Batean egin daitezkeen hitz uztarketak, bestean beharbada ezinezkoak izaten dira. Azkenik, garrantzi handia du hizkuntza bakoitzaren baitan hitz jakin bat erabiltzeko dagoen ohitura edo usadioak. Hitz bakoitzak bere lekua du hizkuntza horren historian eta sistema lexikalaren mamikuntzan eta garapenean. Hizkuntza bakoitzak bere klitxe, formula eginak eta hitz konbinazioak sortzen ditu. Itzultzerakoan transformazio lexikalen beharra agerian jartzen duteri lau arrazoi modu hauen adibideak ikusiko ditugu ondoren. Hot milk with skin on it (P.H. Johnson) Errealitateko fenomeno jakin hau larrua edo azalarekin asoziatzen da ingelesez gorputza edo fruituak estaltzen dituenarekin. Errusieraz, berriz, adieraziaren oinarrian irakitearen ondorioa datza-irakin eta bitsa sortzea. Euskarazko esnegaina ingelesezko skinetik hurbil legoke eta aparra errusierazko penka-ren parekoa litzateke. Herring-bone (work) Adreiluak ezartzeko modua, joskintzan, marrazkigintzan eta abar erabiltzen den esamolde hau errusieraz zuhaitzarekin asoziatzen da, izeiarekin (abeto) hain zuzen; ingelesez, ostera, harenkearen bizkarrezurrarekin. Errusierazko imajina basoen ugaritasunari zor zaio, ingelesezkoa, berriz, itsasoaren hurbiltasunari. Egitura semantiko argia duten hitzetan ezezik, osagai etimologikoak gardenak dituzten hitzetan ere garbi ikusten dira fenomeno hauek: gostinaja = gonbidatuentzako gela Bi hitzetako eraikuntza hauek fenomeno bakar eta berdinaren alderdi desberdinak isladatzen dituzte: ingelesak prestakuntzaren bizkortasunari begiratzen dio; errusierak, aldiz, kafe honen ezaugarri bereziari, disolbagarritasunari. School-leaver = uypusknik Eskola-aroa bukatzen duena errusierak eskolak bizitzara bota edo aterarazitakoa balitz bezala ikusten du, ingelesak, berriz, eskola uzten duenaren gisa. Ondorioz, hitz hauen bidez sortzen diren eraikuntza edo hitz-elkarketak ere ez dira bat etortzen: to raise the school-leaving age to raise = jaso, igo, altxa Itzultzaileak badu hitzaren adieraziak bere baitan duen ezaugarri bereziaren mendean erortzeko arriskua. Ordezkoa bilatu behar da, jatorrizkoaren lilurapean erori gabe.
I II Batzutan, hautaturiko hitzak duen ezaugarriarengatik, gertatu da hedadura semantiko zabalagoa izatea eta beste hizkuntzakoaren kide ez gertatzea. Teenager hitzarekin hauxe gertatzen da. Etimologiari bagagozkio, thirteen-etik nineteen-era doazen zenbakitzaileei loturik dago (Cf. in one's teens). Errusierazko podrostok - podrastajuscij hitzek ez dute erabat hartzen teens-aroa, 12-tik 16-rakoa adierazten bait du. Horregatik hitz desberdinak erabili behar izaten dira itzultzeko, lehengoez gainera junosa eta molodez 'p1uralean. Arazo berdintsua sortzen zaigu euskarazko gaztetxo, gazte, mutil, neska eta abarrekin ere. Hitzaren egitura semantikoan dauden desberdintasunak dira transformazio lexikalak burutzera bultzatzen duten funtsezko arrazoietariko batzuk. Desberdintasun hauek hitzaren edo hitz-taldeen ezaugarri bereziei loturik egoten dira. Horrela, bada, hizkuntza desberdinetan adieraziz identikoak diren hitzak ez dira absolutuki zentzukideak sekula ez dira erabat etortzen. Sarritan bat etortzen da hitz horien lehendabizi bariante lexiko-semantikoa, funtsezko adierazia, baina gero ere bariante lexiko-semantiko batzuk ematen dira, zerentz hauen garapena bestelako bideetatik gertatu bait da. Honek baldintzatzen du hizkuntzaren baitan hitzak desberdin funtzionatzea, desberdin erabiltzea, eta desberdin konbinatzea; gainera ingelesezko hitzaren oinarrizko adierazia errusierazko hitz kidearena baino zabalagoa izan daiteke, edo alderantziz. Hiztegiek garbi ematen dute fenomeno honen berri. Adibidez, ingelesezko gloomy hitzaren bi adierak errusierazko bi hitz desberdinen bitartez ematen dira:
Beraz, itzultzailea aukera baten aurrez-aurre aurkitzen da. Mellow adjektiboaren egitura semantikoaren analisia eginez gero, berehala ikusten da hitz polisemikoa dela eta gauza eta kontzeptu sail oso zabala kalifika dezakeela: fruituak, ardoa, lurra, ahotsa, gizona. Erabilpen-eremu bakoitzari adierazi zehaztua dagokio. Ingeles-errusierazko hiztegiren bat aztertzen badugu, koma batez banaturik agertzen dira hitz guzti hauek. Argi dago, beraz, bariante lexiko-semantiko bakoitza ez datorrela bat errusierazko hitz bakarrarekin; izan ere, beraren baitan bi serna edo gehiago geratzen bait dira, errusierazko bi hitzez edo gehiagoz ematea eskatzen dutenak.
Ia kasu guztietan mellow hitzari errusieraz bestelako hitza dagokio, kalifikatzen duen sustantiboaren arabera. Colour hitzaren egitura semantikoa errusierazko cvet hitzaren antzekoa edo oso hurbilekoa da, nahiz eta beronen bigarren adierak (rmujanec) errusieraz hitz zehaztaileago bat eskatzen duen: cvet lica. Hala ere, colour hitza zentzu honetan erabiltzen denean desberdintasuna sortzen da errusierazko cvet lica sintagmarekiko.
Oso bide desberdinetatik garatu dira Brittle eta chrupkij hitzen aldaera lexiko-semantikoak. Brittle hitzak gaurreguneko idazie amerikar eta ingelesentzat zentzu berriak hartu ditu; ugari erabiltzen da pertsonaren deskribapenetan sustantiboekin konbinaturik (itxura, ahotsa, portaera). Adibidez: brittle manner, brittle temper, brittle tone. Adierazi hauek itzultzeko beharrezkoa izaten da dagozkien ordezkapen lexikalak egitea errusieraz: razdraite1 'naja (nervnaja) etab. erabiliz. Ikus dezagun beste adibide bat. Ingelesezko bug eta errusierazko kiop (tximitx) bat datoz oinarrizko adierazian, biek zomorro nazkagarria esan nahi bait dute. Hala ere, irudizko zentzuaren edo zentzu eratorriaren garapena bide desberdinetatik gertatu da hizkuntza bakoitzean, konnotazio emozional kontrajarriak sorterazteraino. Errusieraz kiop hitzak nini, inutil koskor esan nahi du, eta zentzu maitakor eta positiboa du, Ingelesez, berriz, guztiz negatiboa du: a big bug, bugging. Hitzaren egitura semantikoa eta beronen erabilpen kontestuala Hitzaren egitura semantikoak aurremugatu egiten du berorren erabilpen kontestuala, eta hitzaren adierazi kontestuala itultzeko zailtasun handiak sortzen dira. Hitzaren adierazi kontestuala hein handi batetan kontestu semantikoaren izamoldeari loturik dago, beronekin semantikoki konbinatzen diren hitzei. Hitzaren adierazi okasionala, ustegabeki kontestuan sortzen dena, ez da izaten hautazkoa edo arbitrarioa baizik eta potentzialki hitz horren egitura semantikoan sorturik egoten da. Poesian eta literatur-prosan, hitza zentzu kontestualean erabiltzen denean, sarritan idazlea hitz horren egitura semantikoaren sakoneraino sartzen da. horrela, bada, hitzak berezkoak dituen lotura paradigmatiko eta semantikoak, eta hitzaren potentzia lexikalak bi kasuetan aurki daitezke. Baina adierazi potentzial hauen aurkikundea estuki loturik dago hizkuntza bakoitzaren berezitasun lexiko-semantikoarekin, eta horretatik sortzen da zailtasun berezia hitzen adierazi kontestuala itzulterakoan; hizkuntza batetan egin litekeena, ezina bait da beste batetan. In an atomic war women and children will be the first hostages. Hostage hitzak, hiztegiei bagagozkie beti adierazi bakarra du (za1onik, rehén, bahita). Baina ingurune semantiko jakin honetan (ërtva, víctima) zentzua hartzen du. Adierazi kontestual hau argiro dago berorren adierazi paradigmatikoan: "bahitu bakoitza biktima bihur daiteke eta hil". Interesgarria da exploitation hitzaren adierazi kontestuala ondorengo adibide honetan: Britain's worldwide exploitation was shaken to the roots by Colonial Liberation Movements. (Daily Worker) Hitzaren adierazi kontestuala metonimikoki sortu zen sistema kolonial guztiak hustira pen edo explotaziotik sortzen dira, berau bait da botere kolonialaren oinarria. Errusierazko ekspluatacija ez dago adierazi kontestual horretan erabiltzerik; exploitation hitzak duen ingurune kontestualak (worldwide, shaken to the roots) eragozpenak sortzen ditu horretarako. ltzulpenean aldaketa egin beharra dago transferentzia metonimikoaren laguntzaz. "Kolonial 'noe moguestvo Anglii... Hitzaren adierazi kontestuala beti oso efektu handikoa gertatzen da, nola semantikoki hala estilistikoki ere, ustekabekoa izaten delako. Sarritan helburu estilistikoekjn erabiltzen da eta itzultzaileak bi arazori erantzun behar izaten die: nibelazioari ihes egin behar dio eta aldi berean itzulpeneko hizkuntzaren arauak ez ditu hautsi behar. Adierazi emozionalaren itzulpena Zailtasun berezia sortzen du adierazi emozionala duten hitzen itzulpenak, ordezkapen lexikalak eskatzen dituztenean. Hizkuntza guztiek izan ohi dituzte adierazi logikoaz gainera emozionalaren jabe ere diren hitzak. Ez da nahastu behar konnotazio emozionala izatea eta adierazi bat baino gehiago izatea (polisemia). Adierazi emozionala sarritan agertzen da hitzaren adierazi paradigmatikoan, h.d., objektiboki, eta ez subjektiboki, adibidez love, hate, friendship bezalako hitzetan etab. (Hala ere, ez dira baztertzen erabilpen kontestualaren eragitez hitzari adierazi emozionala sortzen zaioneko kasuak). Hitzaren adierazi emozionala bigarren smatzat, errealitateko gertakari edo fenomeno jakin bati buruzko balorazioa adierazten duen sematzat har daiteke. Balorazio hau positiboa edo negatiboa izan ohi da eta kontestuaz eta hautemate subjektiboaz aparteko zerbait da. Grief, joy, sorrow, motherland, to smile, to greet, tender, funny, cute, terrifying, etab. bezalako hitzetan badago konnotazio emozionalak. Baina honelako hitzen itzulpenak ez du zailtasun berezirik itzultzailearentzat, zeren berauen adierazi logikoa konkretoa bait da muga oso zehatzak bait dituzte bi hizkuntzetan. Oinarri kontzeptual zabala eta muga semantiko zehaztu gabeak dituzten hitzen adierazi emozionala itzultzeak sortzen ditu zailtasunak. Hauetakoa da, adibidez, glamour sustantiboa eta glamorous adjektibo eratorria. Kontestu desberdinetan adierazi desberdin hauek izatera irits daiteke: distira, bonbonkeria, arrandia, tuxua, joritas una, pinto eskotas una, etab. Honelako hitzen itzulpena oso loturik egoten da kontestuari. Ikus adibide hau:
Adierazi emozionala duten hitzetan une baloratzaile bat dagoenez gero, kontesturik desberdinenetan erabil daitezke. Erabilpen zabaera honek oinarri kontzeptuala hedatzen du eta adierazi Iogikoa ahultzen, hau da, nolabaiteko desemantizazioa gertatzen zaio. Horrelakoetan areagotzaile bihurtzen dira. Hau garbi ikusten da adjektibo eta adberbioen kasuan.
Kasu honetan sorely hitzak areagotzaile funtzioa du eta krajne hitza baliokide gertatzen da itzulpenean funtzionaltasunari dagokionean, nahiz eta bi hitzen adierazi Iogikoa planu desberdinetan geratu.
"Nazioarteko hitz" deituak "Nazioarteko hitzak" deritzatenekin, hau da, itxura berdina izan eta hizkuntza sail batek politika, gizarte eta teknika arloetan erabiltzen diren hitz horiek "sasi-adiskideak" dira itzultzailearentzat, zeren eta egitura semantiko desberdina izateaz gainera, erabilpenari dagokionean ere aldeak gertatzen dira eta ordezkapen lexikalak behar izaten dituzte.
Massive hitza mass ivnyj errusierazkoaz itzul daitekeen arren beste adierazi hauek ere baditu: Adibidez, massive success = ogromnyj uspech Errusieraz progress hitza zentzu estuan bakarrik erabiltzen da, eta ingelesez adierazi askorekin, esanahi nagusia beti "aurreranzko mugimendua" izaki, zentzu positiboan edota negatiboan. Errusieraz zentzu positiboa baizik ez du. (-) "A rake's progress" (Zin 'povesy)
Hedadura handiagoko adieraziei dagokienean, nazioarteko hitzek ingelesez askozaz erabilpen zabalagoa dute errusierazko analogoen aldean. Never before in the history of the world have there been so many persons engaged in the translation of both secular and religious material. (Nida & Faber) Religioznye materialy esamoldea ez litzateke egokia hemen, beste erabilkera bat bait du. Usadioak garrantzi handia du kasu hauetan. Ikus beste adibide hau, ingelesezko echo hitzari:
Argi dago ingelesezko eta errusierazko hitzak (echo-echo) erabilpen desberdinak dituztela. Errusierazkoak entzutezko asoziazioak bakarrik onartzen ditu; eta irudizko zentzuan Sarriago erabiltzen da otgolosok hitza. Sarritan makur asko egiten da to see, to feel, to believe, bezalako aditzak sinonirnoki videt', cuvstvovat', vent', hitzen bidez ituliz gero. Errusierazkoek ez bezala, ingelesezko aditz hauek badituzte beste esanahi batzuk ere, batez ere kazetariek erabiltzen dituztenean:
Gauza bera gertatzen da gaztelaniazko creer aditza euskaratzerakoan.
"Aditz adberbial" izenekoen itzulpenak ere arazo bereziak sortzen ditu. Berauen egitura semantikoak bi serna izaten ditu: ekintzaren serna eta ekintza horren nolakotasuna ematen duen serna. Aditz hauek gero eta gehiago erabiltzen dira gaur eguneko ingelesean.
He walked out on the edge of the semali dock and knifed his way into the water. (H. Robbins) Ingelesez sarritan erabiltzen dira oso esanahi zabaleko hitzak: thing, point, stuff, sustantiboak; nice, fine, bad adjetiboak; to say, to go, to come, to get aditzak etab. Testu inguruak ematen dien zentzuaren arabera zehaztu edo konkretatu behar izaten dira itzultzerakoan. Adierazi lexikal zehatza, aditz baten aldagai lexiko-semantikojakina, berau osatzen duten hitzen egitura eta edukin lexikalaren baitan dago" (A.A. Ufimeeva)
Ingelesezko to die aditzak errusierazko umirat'aditzak baino erabilpen zabalagoa du eta horregatik zehaztu egin behar izaten da itzultzean.
Batzutan sustantibo abstraktoek ere konkretizazioa eskatzeri dute.
Sustantibo desemantizatuak Esanahi edo adierazi ugari dituzten sustantibo batzuk desemantizatu egin dira. Hala nola: thing, point, affair, pattern, stuff etab. Sarritan hitz ordeztaiie gisa erabiltzen dira (propwords) eta itzulpenean aide batera uzten dira.
Noizbehinka hitz desemantizatuen bitartez ere itzultzen dira:
Batzutan, konkretizatzerakoan, bi hizkuntzetako hitzen artean desberdintasun kualitatiboak daudeia ikusten da. Adibidez: meal trapeza Errusierazko hitz hauek ingelesezkoak baino askozaz gutxiago erabiitzen dira:
Ingelesez child sustantiboa beronen kide den errusierazko rebënok baino askoz gehiago erabiitzen da. Sarritan sustantibo konkretoz itzultzen da (mal ik, devocka, syn, doe).
Baina alderantzizko kasua ere gertatzen da, ingeiesezko sustantibo konkreto kontagarriari errusieraz sustantibo abstrakto ezkontagarria dagokionean eta itzultzeko hitzen bat gehitu behar izaten da pluralean erabiliko dena.
Transformazio lexikalak eta hitzen konbinagarritasuna Hizkuntza bakoitzak bere arau propioak ditu hitzak konbinatzeko. Aide batetik, hizkuntz-sistemari ioturik daude, eta bestetik, hizkuntz-eroalearen berbaldiak duen orijinaltasunari. Hizkuntza guztiek ezin konta ahaia konbinazio bern sor ditzakete hizkuntza horretako arauak betez mintzatzen direnek ulertzeko modukoak. Hizkuntza guztietan dago usadioz finkaturikoa eta ohizkoa den konbinazio-sail bat, beste hizkuntza batetako sail korrespondentearekin bat ez datorrena. Beraz, itzulpeneko hizkuntzan egokiak diren konbinazioak biiatzea eskatzen du horrek. Hitz konbinatuon funtsa bat etortzen da semantikoki eta irauten du itzulpenean, baina bigarren maiiakoa dena sarritan beste adierazi logiko bat izan arren funtzio bera betetzen duen hitzez itzultzen da. Adibidez: trains runs - poezda chojat
Zenbat eta zabalagoa den hitzaren hedadura semantikoa, hainbat eta handiagoa izaten da haren konbinagarritasuna. Usadiozko konbinazjoekjn batera ustekabekoak ere gerta daitezke hizkuntzaren baitan, baina ulergarriak izaten dira, zeren eta onarturiko konbinazio-eredu semantikoei jarraitzen bait diete. Fenomeno hau zeharo berezitasun semantiko desberdinen jabe diren hitzen elkarketa hizkuntza guztietan ematen da, bainan pisu espezifiko desberdina du bakoitzaren baitan. Ingelesez, adibidez, oso erraz eratzen dira ustekabeko konbinazio hauek. Hitzaren ustekabeko erabilpen horiek zaildu egiten du itzultzailearen egitekoa, zeren ez bait dio beste hitz bati bakarrik erasaten, perpaus osoko gainerako hitz guztiei ere bai Sarritan.
Itzulpenean zentzua gorde bada ere, ustekabeko erabilpena baztertu egin da. Ikus beste adibide hau: A teacher who leaves a documentary bombshell lying around by negligence is as culpable as the top civil servant who leaves his classified secrets in a taxi. (Daily Mirror) Usadiozko erabilpena Hizkuntza bakoitzak usadioz nolako jarrera hartu duen errealitateari buruz eta hon nola aditzera eman duen ere garrantzizkoa da transformazioak egiteko.
Klitxe izenekoak ere usadiozko erabilpenaren (usage) eremuan sartzen dira: aginduak, errotuluak etab.
The Commonwealth countries handle a quarter of the world's trade (N.Y. Times) |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
||||||
|
||||||