EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Itzulpena eta hizkuntz normalkuntza - J.M. Zabaleta
Termonologi zentru eta bankuak - Tere Barrenetxea
Transformazio lexikoak itzulpenetan - Levickaja, Fiserman
Itzulpen kritikaz - Xabier Mendiguren
Itzulpena eta testuen interpretazioa - Koro Zumalabe
Itzulpen prozesuaren sakonketa linguistikoa - A.D. Svejcer
Badakit aita etorri deLA/NA - Uliondo
Mantxako herri batean - Gotzon Egia
Orixeren itsu-mutila - Pedro Iturrioz
Heinrich Böll, ezetz esaten zekiena - Pedro Zabaleta
Italo Calvino, una pietra sopra - J.M. Zabaleta
Donostiako udako IV. ikastaroak - Aintzane Ibarzabal

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 3 (1985) »  Heinrich Böll, ezetz esaten zekiena - Pedro Zabaleta

Inprimatu

Data: 1995eko otsaila

Heinrich Böll, ezetz esaten zekiena - Pedro Zabaleta

Heinrich Boll, Alemanian eta handik kanpora, kontzientziadun idazlea, edo idazlearen kontzientzia Zen, Alemania beraren kontzientzia salataria zen bitartean.

Idazteko moduan ez zenion artifiziositate katramailaturik aurkituko: ez zuen helburu bezala idazlearentzat onerizten. Kontzientziak hitz sotiletan, oso arruntetan, salatzen bait du txarkeria. Dela injustizia, dela hipokrisia, dela legekeria, dela segurtasuna askatasunaren lekuanjartzen dela.

Alemaniako Kolonian, 1917ko Abenduaren 2lean jaioa, ohizko ikasketen ondoren, liburuzain ikasten hasi zen. 1939ko gerrateak ordea hautsi zizkion asmo guztiak, sei urtez soldaduskara behartuz. Handik etxeratzean, Germanistika ikasketak burutu zituen. 1949ko urteaz geroztik idatziko ditu ipuinak, nobelak, irrati eta telebista emanaldiak, teatroa.

1972an Nobel Sana eman zioten. Alemanian, Heinrich Boll, agintarien aldetik ez zen oso maitatua, kontzientziaren zereginaz kezkaturik dagoen oro bezala. Hiltzean, denek aitortu zioten miresmena, bizitzan sarri salaketa izan eta neke izan zuena. Baader-Meinhof taldeak Schleier, enpresarien burua, hil zuenean, eta ondorioz Alemaniako Gobernuak benetako ehiza egiazkoa Alemania osoan ireki zuenean ezetz esan zuenetako bat izan zen Heinrich Boll, eta gisa horretan irakur litezke Katharina Blumen ohore galdua edo Halabeharrezko Setiaketa, lehenean prentsa mota baten jokabidea salatuz, bigarrenean segurtasunaren gainetik askatasuna aldarrikatuz.

Pailazo baten eritziak liburuan elizaren eta gizartearen hipokresia salatuko du, halakojokabide axalari ezetz esanez. Baina, zer eskain diezaioke Heinrich Bollek euskal idazleari? Batetik, egin diren itzulpenak: Katharina Blumen ohore galdua eta Pallazo baten eritziak. Bigarren, haren idazteko moduari jarraiki, egin asmo omen den nobela: Talde argazkia, emakume eta guzti, datorren urterako idatzia.

Hirugarren, ordea, eta agian nagusien: Dagokigun garaia aztertzeko eta deskribatzeko modua. Gure gaurko historiaren aurrean, zenbait jokabideren aurrean, maxiaketaren ordez, erreflexio sakon eta mingotsa. Agintedunen aurrean, burua tente eta aske edukitzea.

Heinrich Boll hil dela eta, kontzientzia zuen ahots bat isildu da. Gizon bat gutxiago, ezetz esateko.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net