EUSKARAZ ˇ ESPAŅOL ˇ FRANĮAIS ˇ ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Obabakoak-en itzulpenaz - Juan Garzia
Euskal interpretaritzaren errealitate mingotsa - Lurdes Auzmendi/Koldo Tapia
Euskal erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra - Mikel Garmendia
Auzitegietako interpretaritza - Alberto Amorrortu
Itzulpena auzitara - Aintzane Ibarzabal
Arrue eta bere garaia - Yoana Iguaran
Komaren erabilera - Igone Zabala/Juan Carlos Odriozola Leioako Zientzi Fakultateko irakasleak
Irudizko hizkera itzulpenean - Koldo Biguri
Testu itzuliaren organikotasuna - Xabier Mendiguren
Baltasar Céspedes maisuaren itzulpen teoria - Francisco Calero
Expolingua 1990 - Dionisio Amundarain
Euskarak badu zinpeko itzultzailerik - Koldo Biguri
Bedita Larrakoetxea hil zaigu

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 9 (1990) »  Bedita Larrakoetxea hil zaigu

Inprimatu

Data: 1994ko urtarrila

Bedita Larrakoetxea hil zaigu

Aita Bedita Larrakoetxea, Shakespeare-ren euskaratzailea, Uztailean hil zen Oņatin, 96 urte zituela. 1894ean jaio zen Zeanurin, eta nahiko gazterik lotu zitzaion erlijio bizitzari Oņatiko komentuan. Bizitza ibiltari samarra izan zuen, gerra garaian Oņatitik irtenda atzerrira abiatu zelako Eusko Jaurlaritzak Ingalaterrara bidalitako ume euskaldunen arduradun. Ingalaterran egon zen 1939ra arte, urte horretan Uruguayra bidali bait zuten bere komentuko nagusiek. Pare bat geroago, aldiz, Argentinan egongo zen irakasle lanetan. 1972ra arte ez zen itzuli Oņatira.

Larrakoetxearen itzulpengintza lanak benetan erraldoi batenak dira: nahiko gazterik hasi zen, gainera, eta jadanik gerra aurrean grekeratik egindako itzulpenak egin eta Euskal Esnalea aldizkarian argitaratu zituen 1926tik 1928ra arte. Baina bere itzulpenik handi eta aipagarrienak, ordea, Shakespeare-ren antzerki-lanenak dira: 37 lan euskaratu zizkion hainbat urte luzetan, ematen zituen eskolen arteko orduetan. Argentinan, esaterako, Macbeth Lear Errege eta Ekatxa itzuli zituen 1957tik hasita 1959ra bitartean. Kardaberaz bildumak jasoak ditu Larrakoetxearen itzulpen hauek sei bat liburukitan. Lana, esan dugun bezala, erraldoia egin zuen Larrakoetxeak, baina, hala ere, nahiko oihartzun gutxi izan du gure artean, eta sari hobeagorik merezi zuen, ordea, Shakespeare-ren literatura eta sinbologia eta hari lotutako kultura bera gure hizkuntza jartzeko egindako ahalegin horrek.

Tamalez, Larrakoetxearena ez da gure arteko kasu bakarra; Xabier Mendigurenek 1988ko otsailaren 11an DEIAn Larrakoetxeari eskeini zion artikuluan zioenez, "berdin esan genezake Zaitegik Platonen obrez egindako itzulpenez edo beste batzurenez. Harako iturri zigilatuak dirudite lan izugarri horiek. Eta ondorioa berez dator: euskaldunok kulturan eta artean baditugu erraldoi eta langile bakartiak, baina zenbateraino hedatzen eta baliatzen dugu gainerakook fruitu hori?".

Guk, Zaitegi edo Larrakoetxea bezala, itzulpengintzan aritzen garenok are arrazoi gutxiago dugu aurrekoek egindako bidea sasiz betetzen uzteko. Hil ondoko omenaldiak alferrekoak ematen badute ere, balio bezate lerrook, ez gure kontzientzia lasaitzeko, hunkitzeko baizik.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org Š EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net