EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Aurkezpena
Agur hitzak-Mari Karmen Garmendia
Hedadura txiki eta ertaineko hizkuntzetako itzulpena aztertzeko zenbait aldagai bakantzeko saioa - J.M. Zabaleta
Itzulpena, Kulturaren oinarri - Ewald Osers
Itzulpen beharra eta Traduktologiaren garapena. Historian zeharreko ibilbidea
Itzulpen Zientifikoa Hedadura Mugatuko Hizkuntzetan eta Normaltze-Prozesua - Seosamh O Murchú
Itzulpen Irakaskuntza Europako Hizkuntzetan - Eva Koberski
Hizkuntz minoritarioetatik hedatuetarako literatur itzulpena - Eva Tóth
Flandrieraren adibidea - Maurice Voituriez
Europako Hedadura Mugatuko Hizkuntzetako itzultzaileak. Estatus profesional - Zlata Kufnerová
Etnozentriko versus arroztaile? - Juan Garzia

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 12 (1991) »  Flandrieraren adibidea - Maurice Voituriez

Inprimatu

Data: 1993ko urria

Flandrieraren adibidea - Maurice Voituriez

Flandriera, euskara bezala, hedapen mugatuko hizkuntza bada ere, bada bien artean alde dexente, baina baita antzik ere: bai batak eta bai besteak, esaterako, luzaroko borroka baten ondorioz lortu dute orain duten ofizialtasun maila, eta, era berean, biak daude familia guztiz desberdinetakoak diren hizkuntzekin harreman estuetan.

Flandiarren hizkuntz borrokak arrakasta eskuratu badu ere, hori ez da gertatu flandrieraren eremu guztian, Frantzia aldeko zatian frantsesaren nagusitzapean dagoelako oraindik ere, eta esan daiteke elebitasun ofizialetik urrun samar dagoela.

Belgikako muga barruan, aldiz, gauzak bestela gertatu dira: Belgika estatu gisa eratu zenean, XIX mendearen hasieran, frantsesa zen hizkuntza nagusia, baina berehala egin ziren ahalegin franko flandrierari behar zuen lekua emateko, Leopoldo I erregearen eta apaizgo txikiaren laguntzarekin egin ere. Izan ere, Flandriako Eliza hizkuntz borrokaren abangoardian egon zen, elizetan flandrieraz baino ez bait zen egiten. Bi munduko gerren artetan, lege batek hizkuntza ofizial bakartzat eman zuen flandriera, baina ez oztoporik eta istilurik gabe, eta lege hori gerora aldatu zen.

Unibertsitateari dagokionez, Lobainakoa erabat fladrierazkoa egin zen, eta Bruselakoan ere sartu zen ikasketetan, baina horretarako ere urte luzetako ahaleginak behar izan ziren, Belgikako gizarteko hainbat elementurentzat frantsesa bait zen egon zitekeen kultur hizkuntza bakarra.

Baina flandriera kultur hizkuntza bihurtzeko lana ere aspalditik dator, jadanik XVII mendean hasi bait zen zientzi eta tekniketarako flandrierazko hitz berriak sortzen, etimologiaz baliatuz nagusiki. Ahalegin horrek gaur egun ere jarraitzen du zientzia berriekin: izan ere, zailtasuna ez datza hitz berriak sortzean, hizkuntza frantses edo ingeleskadaz betez usteltzean baizik. Hala ere, hedadura mugatuko beste hizkuntzek bezala, flandrierak ere hiztegi teknikoen falta nabari du.

Dena dela, hizkuntza guztietan gerta daitekeen bezala, hizkuntzaren konzientzia zabalduz gero, horrek emaitzak emango ditu beti, eta horixe da Flandrian gertatu eta oraindik gertatzen ari dena.


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net