EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Senez 33 (2007)
Senez 32 (2007)
Senez 31 (2006)
Senez 30 (2006)
Senez 29 (2005)
Senez 28 (2005)
Senez 27 (2004)
Senez 26 (2003)
Senez 25 (2002)
Senez 24 (2002, ale berezia)
Senez 23 (2001)
Senez 22 (2000)
Senez 21 (1999)
Senez 20 (1998)
Senez 19 (1997)
Senez 18 (1996)
Senez 17 (1996)
Senez 16 (1995)
Senez 15 (1994)
Senez 14 (1993)
Senez 13 (1992)
Senez 12 (1991)
Senez 11 (1991)
Senez 10 (1990)
Senez 9 (1990)
Senez 8 (1990)
Senez 7 (1989)
Senez 6 (1986)
Senez 5 (1986)
Senez 4 (1985)
Senez 3 (1985)
Senez 2 (1985)
Senez 1 (1984)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 17 (1996)

Data: 1996ko irailak

Senez 17 (1996)

Aurkezpena

Teminologiari osorik eskainia da SENEZen zenbaki berezi hau, alor hori oso garrantzitsua delako euskara modernoak hainbat esparrutan behar duen normalizaziorako. Hemen bildu ditugun artikulu eta elkarrizketekin ezinezkoa da, noski, gaiak merezi duen sakontasuna ematea, eta pintzelkada solte batzuk bakarrik aurkituko dituzu, baina interesgarriak, uste dugu, eta gogoeta egiten lagunduko dutenak.

Izan ere, irakurlea gonbidatu nahi dugu hausnartzera gure artean terminologiari ematen zaion tratamenduaz, argi dagoelako, bestalde, alor horrek ez duela itzultzaileongan bakarrik eragiten, baizik eta langai eta lantresna duten guztiengan, eta, haien bitartez, euskal hiztuneria osoan. Eta lehen galdera berehala sortzen da: ematen al zaio terminologiari guztiongan duen eraginaren araberako garrantziarik? Non eta nork lantzen du, zein bitartekorekin, zein azpiegiturarekin? Non prestatzen eta trebatzen dira terminologoak gure herrian? Nahikoa al da noizean behin norbaitek halako hiztegi bat argitaratzea esparru berezi batez?

Erantzunek, ez dugu uste, ez digute baikor izateko arrazoi askorik emango. Are gutxiago gure artean sakabanaketa handiz egiten den lanaren oinarririk sendoena izan beharko lukeena (adostasuna) askotan falta denean; adibide oso esanguratsu moduan, hor dugu eradaraz «Comunidad Autónoma Vasca» delakoa euskaraz ematean han eta hemen, bakoitzak nahi duen modura, erabiltzen diren formula desberdinak, berez Euskaltzaindiak bat hobetsita eduki arren.

Euskalgintza osoa (irakasleak, ikasleak, hedabideak, itzultzaileak, idazleak...) horren behar handia edukita, gutxienezko baldintzak betetzera doi-doi iristen gara. Kanpokoengandik zer ikasi franko geratzen zaigu oraindik. Bere xumean, aldizkari honek bere ekarpena egitea nahi genuke.

AURKIBIDEA

María Teresa Cabré Castellví (Elkarrizketa)
Terminologia eta traduktologia EHU-UPVn (Prestakuntza-egitasmo baten inguruko gogoetak) - Xabier Mendiguren
Terminologi lanaren metodologia - Araceli Diaz de Lezana
Administrazio sanitarioko euskara: egoera, itzulpena eta arazo terminologikoak - Roberto Manjon
Hizkuntza eguneratzeaz - Iñaxio López de Arana, Lidia Beitia
Miren Azkaraterekin berbertan - Koldo Biguri
Terminologia gora-behera - Josu Zabaleta

Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net