EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Senez 34 (2007)
Senez 33 (2007)
Senez 32 (2007)
Senez 31 (2006)
Senez 30 (2006)
Senez 29 (2005)
Senez 28 (2005)
Senez 27 (2004)
Senez 26 (2003)
Senez 25 (2002)
Senez 24 (2002, ale berezia)
Senez 23 (2001)
Senez 22 (2000)
Senez 21 (1999)
Senez 20 (1998)
Senez 19 (1997)
Senez 18 (1996)
Senez 17 (1996)
Senez 16 (1995)
Senez 15 (1994)
Senez 14 (1993)
Senez 13 (1992)
Senez 12 (1991)
Senez 11 (1991)
Senez 10 (1990)
Senez 9 (1990)
Senez 8 (1990)
Senez 7 (1989)
Senez 6 (1986)
Senez 5 (1986)
Senez 4 (1985)
Senez 3 (1985)
Senez 2 (1985)
Senez 1 (1984)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Argitalpenak »  Senez »  Senez 29 (2005)

Data: 2006ko urtarrila

Senez 29 (2005)

Jokin Muñozen «Hausturak», beste lau hizkuntzatan

Senez aldizkariaren ale berezia duzu hau, irakurle, eta monografikoa: EIZIEk udazkenean antolatutako Itzultzaileak, idazlea lagun itzulpen mintegiaren fruitu. 2004ko Euskadi Literatura Sariaren irabazlea itzultzaileekin lanean buruz buru jarri izanaren ondorio. Esku artean duzu, bada, Jokin Muñozek duela hamar urte idatzitako Hausturak liburuko izen bereko ipuina, bost hizkuntzatan.

Aurtengo urriaren 3tik 6ra bitartean Elgetako Espaloia kafe antzokian bildu eta elkarlanean aritu dira Jokin Muñoz bera eta itzultzaileak: Gabriele Schwab (alemanera), Roberta Gozzi (italierara), Daniel Luján (katalanera) eta Adam Zawiszewski (polonierara). Itzultzaile bakoitzak bere hizkuntzan eman ditu ipuineko irudiak, sentimenduak, paisaiak, oroimenak… eta hitzak, jakina!, bakoitzak bere herriko kideei, bere hizkuntzako hiztunei eskaini ahal izateko euskal idazlearen munduaren zati txiki bat bada ere.

Hor aritu dira, Elgetan «erretiratuta», idazlea eta itzultzaileak elkarlanean, elkar aberasten, galderaz josten, «egutera» eta antzeko hitz bereziekin borrokan, batzuetan, eta bestelako ele errazagoekin ipuin bera hainbat hizkuntzatan josten, beste batzuetan.

Honela dio ipuinaren pasarte batek:

Zer gerta ere, iparraldeko bidea hartu zuten Julian eta bestek, berena bezalako herri batekin topo egin zuten arte: gurea. Beren herritik atera eta, nondik jo asmatu ezinik, trenbidea jarraitu zuten urratsez urrats, "arrail hauek norabait eramango gaituzte" amonaren aholku-aginduari amore emanez.

Orain, itzulpen hauei esker, gure herriak ere beste herri batzuetarako bideari ekingo dio, beste herri batzuekin egingo du topo. Hegoak zabaldu eta hegan egingo dute euskarazko hitzek: hegaldiaren buruan, italierazko itxura hartuko dute, alemanezko hitz bihurtuko, polonierako letretara errendituko, edota katalanaren jantziez apainduko. Edo, agian, nahiago izango dute trena hartu, eta bide luzeei ekin, gaueko ametsez baliatuz beste hizkuntzetara antzaldatzeko… Nork daki?

«Arrail hauek norabait eramango gaituzte», dio ipuineko amonak. Itxaropen horrekin ekin genion iaz Tarazonan ibilbide honi. Nora eramango gintuzten jakin gabe hartu genituen Tarazonarako errailak, abiaburua bakarrik erabakita: aurreko urtean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen idazlea aukeratuta. Izan ere, han, Pello Lizarralderen «Un Ange Passe» ipuina beste lau hizkuntzatara itzuliz (frantsesa, daniera, suomiera eta errusierara) hasi ginen idazle eta itzultzaileon arteko elkarlanerako mintegi mamitsu hauek atontzen. Bide erakargarri, aberasgarri eta atsegina, benetan.

Ez dakit nora, baina ziur naiz arrail hauek norabait eramango gaituztela, duela urte batzuk amestu ezingo genukeen geltoki berri batera. Izan segur. Izan ongi!

Joseba Ossa

AURKIBIDEA

Jokin Muñozen «Hausturak», beste lau hizkuntzatan (alemana, italiera, katalana, poloniera)

Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net