| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Albisteak Argitalpenak Jarduerak Tresnak Elkartea Itzulpen katalogoa Intranet | Mapa |
|
HEMEN ZAUDE: EIZIE » ItzulBaita » Mahai-inguru eta umorezko ikuskizuna |
||||||||||||||||||||||||||||
Mahai-inguru eta umorezko ikuskizunaItzulpena egunerokoan - Eguneroko itzulpena Gure egungo gizartean itzulpengintza egunero eta modu askotara burutzen den jarduna dela ohartarazteko xedez antolatu zuen ItzulBaitak jendaurreko bere lehen ekintza, eta hala baieztatu zuten mahai-ingurura bildutako Jon Larrea Fagor Arrasateko Estanpazioko salmenta arduradunak, Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako Salaketa eta Informazio Bulegoko arduradunak, Katixa Garate ERASMUS programa eginiko kazetariak eta Joseba Ossa Bakun itzulpen enpresako arduradunak, Bego Montorio EIZIEkideak moderaturik. Euskal Herrian burutzen diren itzulpenen ikuspegi zabala eman zuten hizlariek, zeinek bere alorretik begiratuta, eta hala egiaztatu ahal izan genuen egunero gertatzen diren eta gehienetan oharkabean pasatzen diren zenbait itzulpen praktika badagoela, itzultzaile-interprete profesionalek burutzen dutenaz aparte.
Entzun hemen Jon Larrearen hitzak
Entzun hemen Agustin Unzurrunzagaren hitzak
Entzun hemen Katixa Garateren hitzak
Entzun hemen Joseba Ossaren hitzak Itzulpenaren gaineko beste ikuspuntu bat ere ikusi ahal izan zen Irungo ekitaldian, Mikel Sarriegik zuzenduriko aktore taldeak hiru esketx antzeztu baitzituen hizlarien jardunarekin tartekaturik, orri honetan ikus daitezkeenak. Aretoan bertan antolatutako itzulpen lehiaketa eroak eman zion amaiera ekitaldiari eta hara bildutakoek, irribarre zabalaz gain, gogoan izateko hainbat gai eta kontu eraman zituzten bueltan etxera. Agian, bertan banatutako ohar-kaieran notatuko dituzte, zeinaren orrietan, besteak beste, aipu hau aurki baitezakegu: Itzulpena ez da posible, baina itzulpenak bizi gaitu (Anjel Lertxundi). Ekitaldi hau EIZIEk eta ItzulBaitak antolatu zuten, CEDROren babesarekin. |
|||||||||||||||||||||||||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr |
|||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||