Albisteak
LU 2010: berrargitalpen-lehiaketa
EIZIE | 2010-07-29
Literatura Unibertsala itzulpen bildumaren lehen 100 izenburuetatik 20 aukeratu eta berrargitaratuko dira 2010. urtetik aurrera.
Wordfast Classic ikastaroa, irailean
EIZIE | 2010-07-06
Uda ostean, irailaren 14tik 16ra egingo da Worfast Classic ikastaroa, oinarrizko mailan, EIZIEk antolatuta.
Ikastaroaren xedea izango da itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic programa erabiltzen ikastea, oinarrizko erabiltzaile moduan. Itzultzaile autonomoak, herri administrazioetako itzultzaileak eta, oro har, era profesionalean itzulpengintzan ari diren guztiak izan daitezke ikastaroan partaide.
Jose Saramago, itzultzaileen adiskide
EIZIE | 2010-06-19
Lanzaroten (Kanariar uharteak, Espainia) bizi zen etxean hil da José de Sousa Saramago portugaldar idazlea, 87 urte zituela. Europar egilerik garrantzitsuenetako bat, Literaturako Nobel saria jaso zuen 1998an.
Artikulua 2tzul-en: "Erlatibozko atribuzioak"
Patxi Petrirena | 2010-06-16
Erlatibozko atribuzioak izeneko artikulua idatzi du Iratxe Goikoetxeak 2tzul blogean. Era honetako esaldiak ditu aztergai. "Indar handia duen gizona da" (= gizon indartsua, indar handiko gizona); "gaur egun Txekian bizi den musikaria da" (= gaur egun Txekian bizi da).
Denonartean, euskaratutako lanak argitaratuko dituen zigilu berria
Ander Irizar | 2010-06-16
Cénlit argitaletxe nafarrak Denonartean izeneko argitalpen-zigilu berria sortu du, eta eman du argitara, dagoeneko, lehenbiziko itzulpena: Milena Agus idazle italiarraren azken nobela, Kondesa esku-guria, Fernando Reyk euskaratua.
"Amorruaren ume" iruzkinen atalean
bulegoa | 2010-06-01
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean iruzkin bat gehitu dugu.
Karlos del Olmoren iruzkina:
Jom Thompson-en Amorruaren ume
Itzultzailea: Miel Anjel Elustondo
Patxi Uribarren, EIZIEko kidea, euskaltzain oso
Iñigo Errasti | 2010-05-31
Joan den ostiralean, maiatzaren 28an, EIZIEko kide dugun Patxi Uribarren Leturiagak euskaltzain oso berriei dagokien sarrera-hitzaldia eman zuen, Aramaion. Hainbat jende bildu zen herriko parrokian: Patxiren senitartekoak, Euskaltzaindiko kideak, kulturaren arloko jende ugari, lagun mordoa eta herritar asko.
Wordfast ikastaroa - 2010
EIZIE | 2010-05-12
«Wordfast Classic eta +Tools aurreratua eta Wordfast Pro» ikastaroa antolatu du EIZIEk.
Ikastaroaren helburua:
- Itzulpen memorietan oinarritutako Wordfast Classic eta +Tools sakontzea.
- Wordfast Pro-rako sarrera.
"Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean (I)", EHUren XXIX. Udako Ikastaroetan
Itzulbaita | 2010-05-04
Aurtengo Udako Ikastaroetarako, "Hizkuntzen kudeaketa mundu global batean (I)" ikastaroa antolatu du LANGUNE elkarteak.
"Miserikordia etxea" eta "Heriotzarako jantzita" iruzkinen atalean
EIZIE | 2010-05-03
Literatur itzulpenei buruzko iruzkinekin osatzen dugun atalean bi iruzkin gehitu ditugu.
Mikel Garmendiaren iruzkina:
Joan Margarit-en Miserikordia etxea
Itzultzailea: Juan Ramón Makuso
Karlos del Olmoren iruzkina:
Donna Leon-en Heriotzarako jantzita
Itzultzailea: Jesus Mari Lasa


