EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Itzulpen tarifa batez bestekoak - 2008
Interpretazio protokoloak
Kontratu ereduak
ItzuL posta-zerrenda
  ItzuL: argibideak
  Lege oharra
  ItzuL zerrendara harpidetu
  Harpidetza eten edo konfiguratu
  ItzuL 1998-2003
  EIZIEren beste zerrendak
Programa lagungarriak
Itzulpen memoriak
Loturak

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Itzultzailearentzako tresnak eta loturak »  ItzuL posta-zerrenda »  ItzuL: argibideak

ItzuL: argibideak

ItzuL, euskal itzultzaileen posta zerrenda

Zer da ItzuL?

ItzuL EIZIEk sortutako posta zerrenda da. Bere helburua da euskal itzultzaileen lagungarri izatea, eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste lankide itzultzaileen laguntzaz konpondu eta eztabaidatzeko foro elektronikoa eskaintzen baitu.

Bereziki, gai hauek eztabaidatzen dira ItzuL zerrendan:

  • itzulpen arazo praktikoak: terminoak, esamoldeak, jatorrizko testua ulertzeko zailtasunak, kontzeptu ilunak, izen propio ezezagunak, eta abar;
  • erreferentziak, hiztegiak, hitz zerrendak eta beste zernahi gisako informazio iturriak non aurki daitezkeen;
  • softwarearen globalizazioari eta lokalizazioari lotutako arazoak;
  • itzulpen teoriari buruzko gaiak;
  • egindako itzulpenen ordainketa arazoak, itzultzaileen lan baldintzak, lanbidearekin lotutako gaiak;
  • itzulpen munduko berri jakingarriak;
  • itzultzaileak erabili ohi dituen tresna nahiz programa informatikoen gaineko zalantzak, galderak, konponbideak, berriak, eta abar;
  • itzulpen lan eskaintzak.

ItzuL zerrenda publiko, ireki eta moderatu gabea da. Harpidedunek zerrendara ( itzul [a bildua] postaria.com ) bidalitako mezuak automatikoki banatzen zaizkie zerrendakideei, inolako giza ukiturik gabe.

Harpidedun izan nahi duzu?

ItzuL zerrenda sortu eta kudeatzeko Postaria.com zerbitzu euskalduna erabiltzen dugu, Mailman software librean oinarritua. Gure zerrendan harpide izan nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Mezuak zerrendara bidaltzeko jarraipideak

ItzuL zerrendako harpidedun baldin bazara, mezu guztiak jasoko dituzu berariaz eskatu behar izanik gabe; alderantziz, zerrendara bidaltzen dituzun mezuak harpidedun guztiek jasoko dituzte.

Hau eztabaida eta laguntza zerrenda publikoa da. Beraz, zerrendatik jasotako mezu bati erantzuten hasten garenean (postako programa gehienetan Reply to), zerrendako helbidea azalduko zaigu ( itzul [a bildua] postaria.com ), ez mezuaren egilearena. Arazo partikular baten erantzuna izan daiteke gurea, baina agian zerrendakide askorentzat jakingarri. Beraz, zerrendako mezu publikoei erantzun publikoa ematea izango da irizpidea; gure erantzuna guztiz alor pribatu edo pertsonalekoa denean erne ibili beharko dugu, zerrendako helbidea kendu eta jasotzaile bakarraren helbide pertsonala jartzeko.

ItzuL zerrendatik jasotako mezu guztiek izenburuaren hasieran *[itzul]* hitza ekarriko dute. Era horretan, mezuak ongi identifikatzeaz gain, postako programa gehienek izan ohi dituzten iragazleak errazago erabil daitezke.

Mezu bat zerrendara bidali aurretik, jarraipide hauek gogoan izatea eskatzen dizugu:

  • Ziur izan zaitez zerrendako helbidea ( itzul [a bildua] postaria.com ) zuzen idatzi duzula; akatsik ez izateko, hobe zure postako helbideen zerrendan gorderik baduzu.
  • Idatz ezazu BETI mezuaren gaia (Subject alorra); lauzpabost hitz, ez gehiago, mezua zer den ezagutzeko adinakoak.
  • Esan beharrekoak mezuaren buletinean bertan idatzi, ahal bezain labur.
  • Ez bidali erantsitako fitxategirik (Attachment) zure mezuarekin batera. Zerrendakideei zure fitxategiren bat eskaini nahi badiezu, bidali mezu bat horren berri emanez, eta nahi duenak eskatuko dizu fitxategia modu pribatuan.
  • Saiatu zure ordenagailuko erlojua ordu egokian izaten; horrela, mezuen kronologia eta haria hobeki jarraituko dute zerrendakideek.
  • Zerrendan agertutako mezu bati erantzun nahi badiozu, erabili Reply to funtzioa, ez sortu mezu berririk. Horrela, argiago ikus daiteke mezu bakoitzak izan dituen erantzunak.
  • Erantzuterakoan, aipatu jatorrizko mezua, baina ez osorik, baizik zure erantzunari buruz esanguratsuak diren zatiak bakarrik.
  • Gaur egun postako programa askok mezua HTML formatoan egiteko aukera ematen dute. Ez egin halakorik: beste askok gaizki ikusiko dute zure mezua. Hobe beti testu soil (Plain text) gisa egitea.

Beste itzulpen posta zerrendak


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [a bildua] eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net