EUSKARAZ · ESPAŃOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Albisteak      Argitalpenak      Jarduerak      Tresnak      Elkartea      Itzulpen katalogoa      Intranet      Mapa 
Esan osteko eta aldi bereko interpretazio ikastaroa - 2008
Fiskalitatea itzultzaileentzat: oinarrizko argibideak autonomoentzat - 2008
Ikastaroa: Informatika eta internet itzultzaileentzat (2007)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2007)
Euskara-gaztelania literatur itzulpenari buruzko lantegia (2007)
Euskarazko bikoizketaren inguruko jardunaldia (2006)
Idazlea itzultzaileen lantegian (2006)
Interpretazioaren hastapenak ikastaroa (2005)
Itzultzaileak, idazlea lagun (2005)
Ordenagailuaren abedea itzultzaileentzat (2005)
Itzulpengintzarako Softwarea (2004)
Idazlea eta beraren itzultzaileak (2004)
Zuzenketen gaineko jardunaldiak (2004)
Literatur itzulpenaren uda ikastaroak BCLTn (2004)
Informatikaren hasi-masiak itzultzaileentzat (2003)
Itzulpengintza jardunaldiak (2002)

HEMEN ZAUDE:   EIZIE »  Jarduerak »  Idazlea eta beraren itzultzaileak (2004)

Idazlea eta beraren itzultzaileak (2004)

«Pello Lizarralderen isilaldietan barna» Tarazona, 2004ko irailaren 6tik 10era

Tarazonako Itzultzaile Etxeak eta EIZIEk bat eginda, euskal idazle baten lana beste lau hizkuntzatara itzultzeko mintegia antolatu zuten 2004an, bi helbururekin: alde batetik, euskaratik beste hizkuntzetarako itzulpenak lantzea –taldean eta idazlearen laguntzaz–; bestetik, euskal literatura atzerrian ezagutaraztea eta sustatzea, itzultzaileen arteko harremanak indartuz.

Idazlea eta itzultzaileak

Euskaratik zuzenean beste hizkuntzetara itzultzen duten literatur-itzultzaileak gutxi direla ikusirik (gaztelania izan ohi da «zubi hizkuntza»), binaka lan egiteko aukera hautatu zuen EIZIEk, hau da, lehen hizkuntza euskara duen itzultzaileak jatorrizko testua landuko du, eta besteak, berriz, xede-hizkuntzako testua. Hala, ondoko hauek izan ziren itzultzaileak mintegian Pello Lizarralderen Un ange passe izeneko ipuina itzultzeko:

· Mia Rissanen eta Joseba Ossa (suomiera)
· Pernille Hansen eta Juan Mari Mendizabal (daniera)
· Mijail Zelikov eta Jose Morales (errusiera)
· Edurne Alegria (frantsesa)

Mintegia (Tarazonan) eta aurkezpen-ekitaldia (Donostian)

Irailaren 6tik 10a bitartean, idazleek eta itzultzaileek elkarrekin lan egin zuten Tarazonako Itzultzaile Etxean (Zaragozan), eta mintegiaren amaierako saio gisa, aurkezpen-ekitaldia antolatu zen Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Parte hartzaileek mintegian izandako esperientziaren berri eman zuten mahai-inguru batean, eta landutako testu laburrak irakurri zituzten bost hizkuntzatan, musikaz lagunduta.

Irakurraldiak entzungai:

Euskaraz
Finlandieraz
Danieraz
Frantsesez
Errusieraz

Argitalpena

Ipuinaren itzulpenak Cuadernos de Tarazona izeneko bilduman argitaratu ziren jatorrizkoarekin batera, eta, lagin horien bidez, euskal idazle baten berri izango dute atzerrian, eta haren obra osorik itzulia izateko aukera-bideak ugaldu daitezke horrela.

"Un ange passe" ipuinaren itzulpenak:

Frantsesez
Danieraz
Finlandieraz

Mintegi honen inguruan hainbat egunkaritan azaldutako albisteak:

2004-09-04 Berria
2004-09-04, MUGALARI (GARA)
2004-09-07, ORTZADAR (DEIA)
2004-09-08 Gara
2004-09-09 Berria
2004-09-10, ZABALIK 245. zenbakia
2004-09-18, MUGALARI (GARA)
2004-09-26, EL PAIS


Localizer
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Softwarea eta diseinua: CodeSyntax | es en fr
Webgune honen babesleak:   www.cedro.org Gipuzkoa.net