| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Nouveautés Publications Activités Outils L'association Catalogue Intranet | Mape du site |
|
VOUS ÊTES ICI: EIZIE » Publications » Senez » Senez 1 (1984) » FIT-en X. Mundu-Biltzarra |
||||||
|
Data: 1995eko abendua FIT-en X. Mundu-BiltzarraHiru urtez behin, munduaren bost ataletarikoren batean biltzen dira itzultzaileak Nazioarteko Federakundearen deira, beren poz eta nahigabeen bern elkarri emateko, eta etorkizunan buruz erabakiak hartzeko. Federakundearen kideek, F.I.T.-en Batzorde Zuzendariak buruturiko ekintza-txostenak entzun eta onartu ondoren, Kontseilu berra hautatzen dute. aldioro kide berriak sortzen dira eta aurten F.I.T.-en 25%-ko hazkunde nabarmena izan du, zeren eta hamar elkarte berrik eskatu bait dute sarrera. Hona hemen aurtengo biltzarrean Federakundea sendotu duten herrialdeen izenak: Argentina, Austria (itzultzaile literarioak), Grezia, Marokko, Mexiko, Herrialde Behereak (itzultzaile literarioak), Alemaniako Herri-Errepublika Demokratikoa (itzultzaile literarioak), Sri Lanka, Venezuela, Zaire. Biltzarreak E.S.U.T. erakundea ere onartu du kide asoziatuen mailan. F.I.T.-en Kontseilu berria honela geratu da aurrerantzean: Presidentea: Anna Libya Presidentordeak: Hans Schwartz, Ewwald Osers, Liese Katschinka Idazkari Orokorra: Rene Haeseryn Diruzaina: Jacques Goetschalckx Eta kideak alfabetoaren arabera: Gerard Fritschy, Kurt Gingold, Sergei Gontxarenko, Brian Harris, Tadashi Koretsune, Marsa Lame, Manfred Schmitz, Ekundayo Simpson, Maria Jøse Velasco, Maurice Voituriez, M. Zenker. Gure irakurleen ezagupenerako esango dugu Maria Jose Velasco APETI (Asociación Profesional Española de Traductores e Intérpretes) erakundearen idazkaria da, interpretan ziregina, euskalduna, mutrikuarra bait da. Hogeitamasei elkarteetako kideen aurrean, presidente berriak lehenengo biltzarrerako data adierazi zuen: 1987ko maiatzean ospatuko da, Herrialde Beheretan, Maastricht herrian ham zuzen ere. (Viena, 1984eko abuztuaren l7tik 23ra) |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa [at] eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en |
||||||
|
||||||