| EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH | ||
![]() ![]() |
||
| Nouveautés Publications Activités Outils L'association Catalogue Intranet | Mape du site |
|
VOUS ÊTES ICI: EIZIE » Publications » Senez » Senez 8 (1990) » Klasikoen itzulpen plana dela eta - Juan Garzia |
||||||
|
Data: 1994ko urria Klasikoen itzulpen plana dela eta - Juan GarziaEuskal Gobernuak klasikoen itzulpengintzarako eratu duen lehiaketan epaimahaiko gertatu izanak eragin dizkidan zenbait burutazio ekarri nahi nituzke orriotara, hain errebindikazio zahar sentitua mamitzen hasi den honetan, nondik abiatu garen eta zertara behar genukeen interesatu guztion artean berandu baino lehen erabakitzen laguntzeko asmoz. Antolaketari dagokionez, ohi bezala, epeak gainera etorri eta azkenean prozesu guztia behar litzatekeen baino presa handiagoz burutu ote den nago. Burokrazi arazorik ere izan da tartean, lizentzia fiskalen gorabehera zela eta, eta kontu hori negoziatu aurreko eta ondorengoak bi txandatan onartu dira, bakoitzean zentzuak eskatzen duen baino asti-patsada gutxiago izan delarik epaitzerakoan lan bakoitzari zor zitzaion arreta guztia eskaintzeko. Hizkuntza "exotiko"-etatiko itzulpenak juzkatzeko arazoa ere ez dago behar bezala konpondurik. Plana abiarazteko premiak barkagarri egingo ahal ditu akatsok. Aurkezturiko lanen kalitateari dagokionez, hona nire iritzia (nire-nirea, noski): Badago itzultzaile mordoska bat plangintza horrek ustez bete behar lituzkeen gutxieneko baldintzak ziurtatzeko gauza dena, alegia, orain arteko euskal itzulpenen izen txarrari buelta emateko baliogarri izan daitekeena. Gure itzulpen bekatu ohizkoak hauek dirateke:
Esana dut gorago, badagoela—edo hala iruditu zaidala—itzultzaile multzo bat onik ateratzen dena azaldu dugun oztopo-froga horretatik. Euskal Gobernu eta gizarteak benetako asmo sendoa balute euskal kulturaren premia horri behar bezala erantzuteko, hala ere, ongi pentsatu beharko lukete nola jokatu etekinik onena ateratzeko. Hasteko, onak gutxi dira, eta lehiaketak ez du onartzen itzulpen bana baizik ematerik. Aukeratuenek behintzat, hain genero bakana izanik, mereziko lukete—etekinak mereziko lukeela esan nahi dut—dedikazio osoan jardutea, ez orain askotan bezala ia enblematiko gertatzen diren lan mekanikoetan, literatur itzulpengintzan baizik. Horixe bait da oraingo martxa: halakoak udal aktak edo itzultzen, eta literatur itzulpena, berriz, bi sosetan egiteko prest dagoen edozeinen eskutan. Antolaketak antolaketa, eta itzultzaileon alderdiak boterera iritsi zain, bagenuke guk ere, Elkarteak eta norberak, erantzukizun eta egitekorik. Plangintzaren lehen entrega honek aitzakia polita ematen digu geure literatur itzulpengintza konplexurik gabe kontrastatu, eztabaidatu eta irizpide bateratze bat saiatzeko. Halako mintegi batek, bide batez, mesede egin liezaguke, ez bakarrik geure itzulpen lanetarako, baizik eta besterenak epaitzeko ere. Hala beharko bait dugu, goragoko katedrarik ez dagoen bitartean behintzat. |
||||||
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org Tel. +34943277111 Fax +34943277288 Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en |
||||||
|
||||||