EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH
  Nouveautés      Publications      Activités      Outils      L'association      Catalogue      Intranet      Mape du site 
Présentation
Obabakoak-en itzulpenaz - Juan Garzia
Euskal interpretaritzaren errealitate mingotsa - Lurdes Auzmendi/Koldo Tapia
Euskal erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra - Mikel Garmendia
Auzitegietako interpretaritza - Alberto Amorrortu
Itzulpena auzitara - Aintzane Ibarzabal
Arrue eta bere garaia - Yoana Iguaran
Komaren erabilera - Igone Zabala/Juan Carlos Odriozola Leioako Zientzi Fakultateko irakasleak
Irudizko hizkera itzulpenean - Koldo Biguri
Testu itzuliaren organikotasuna - Xabier Mendiguren
Baltasar Céspedes maisuaren itzulpen teoria - Francisco Calero
Expolingua 1990 - Dionisio Amundarain
Euskarak badu zinpeko itzultzailerik - Koldo Biguri
Bedita Larrakoetxea hil zaigu

VOUS ÊTES ICI:   EIZIE »  Publications »  Senez »  Senez 9 (1990) »  Expolingua 1990 - Dionisio Amundarain

Imprimer

Data: 1994ko urtarrila

Expolingua 1990 - Dionisio Amundarain

Expolingua, Europako hiririk haundienetan egin ohi den komunikazioari buruzko topaketa da: Bruxelles, Frankfurt, Ginebra, L boa, London, Milano, Paris, Viena, Madril.

Madrilen "III Congreso Internacional" izenpean martxoaren 30etik apirilaren 2ra ospatu da. Bi zati haundi izan ditu: bata ERAKUSKETA, eta bestetik AGERPENAK.

1. Erakusketa

Erakusketari dagokionez, hiru atal nagusi bereiz zitezkeen:

Atalik nagusiena, hizkuntzen metodologiari eta didaktikari esleitutako standek betetzen zuten. Berrikuntza haundirik eskaintzen zuten bertaratutako hizkuntz irakaskuntza-zentruak ziren, ia be zentruetako ikas-moduluen eta ikastaro-egutegien berri emat mugatzen zirelarik. Ez teknologi mailan—Rank Xerox-ek esks tzen zuenaz aparte ez zegoen ezer—ez metodologi/metodo-mailan ez zen ikusi ahal izan arnasberrikuntzarako baliabiderik.

Erakunde ofizial batzuk ere baziren. Baina, bertaratze hutsera mugatu nahi izan zutela ematen zuen.

Teknologi mailan aipatzeko bakarra, esan daiteke, SIEMENS S.A. izan zen: datu-banku terminologikorako eta itzulpengintza automatikorako "Metal" izeneko softwaregintzan egiten ari den ahalegina aurkeztu zuen. Bera izan zen erakutsia eta irakatsia bateratu zituena: erakusketakoan egindako probak hitzaldi-aretoko ihardunaldietan osatu zituen.

2. Hitzaldi-agerpenak

Esan bezala, erakusketaz aparte, egungo munduan komunikazioari buruz ageri den hainbat ikuspegi entzun ahal izan zen.

Hiru atal nagusitan banatu zen guztia:

  • Itzulpengintza eta interpretaritza.
  • Hizkuntzen irakaskuntza: alemana eta frantsesa.
  • Mintegiak planteamendu eta teknologia berriez.

Garrantzirik haundiena Itzulpengintzari eta Interpretaritzari eman zitzaion. Gainera, hiru atalak paraleloki tratatu izan zirenez, eta lerro hauen sinatzailea lehenengo atalean ibili zenez, beste biak aipatu hutsean utziko dira.

Beraz, ondoko lerrook "Itzulpengintza eta Interpretaritza" atalari lotuko zaizkio.

Lehenik, interbentzio asko izan zirela esan behar. Hain zuzen wre, ostiral arratsaldetik igande iluntzera, 19 hitzaldi eta mahainguru. Denak, noski, ez kalitate berekoak; asko gainera oso eskasekoak; baziren, ordea, onak ere.

Bigarren, aipatu hitzaldiak gai nagusi hauen inguruan gauzatu

  • EEEko itzulpengintza.
  • Hizkuntza berezituetako itzulpengintza.
  • Itzulpengintzaren zer-nolakotasuna: dokumentazioa, itzulpen literarioa, kultur erreferentziak.
  • Itzultzaileen formazioa.
  • Itzultzaile eta interpretarien estatutu profesionala.

Hirugarren, antolaketari buruz, hauxe azpimarra daiteke: interbentzio guztiak gaztelaniaz nahiz frantsesez izan ziren; horrek asko nugatu zuen korronte diferenteen ordezkapena: ez ingelesik, ez emanik, ez...; bapateko itzulpen-bideragarritasunik ez zegoenez, izkuntza horietako ordezkarien beharrik ez zegoen.

Konklusio gisa

Erakusketa, oso eskasa izan zen. Gorago esandakoari, leku-falta erantsi behar zaio; standek bata bestearen gainean bildu behar izan zuten.

Hitzaldi-agerpenei dagokienez, egitaraua oso trinkoa izan zen. Hitzaldi bakarren batek edo bestek goi-maila harrapatu zuen; baina, orohar dibulgazio-maila guztiz apalean geratu zen guztia.

Hartara, topaketari emandako izenari, "Congreso Internacional", handi-mandi samarra deritzogu.


Localizer
Association de Traducteurs, Correcteurs et Interprètes de Langue Basque
Zemoria 25 E-20013 Donostia | bulegoa@eizie.org
Tel. +34943277111 Fax +34943277288
Eizie.org © EIZIE | Software & Design: CodeSyntax | eu es en
Sous le patronage de :   www.cedro.org Gipuzkoa.net