Vous êtes ici:
 » 
 » 
Komaren erabilera - Igone Zabala/Juan Carlos Odriozola Leioako Zientzi Fakultateko irakasleak

Imprimer

Data: 1994ko urtarrila

Komaren erabilera - Igone Zabala/Juan Carlos Odriozola Leioako Zientzi Fakultateko irakasleak

O. Sarrera

Puntuazioari dagozkion arazoen artean, komarena dugu korapilatsuena zalantzarik gabe. Berori ez dagokio soilik euskarari; bestelako hizkuntzetan ere, erregela finkorik ez dagoela eta, daudenean, guztiz edo idazle guztiek mantentzen ez dituztela esan genezake.

Guzti hori kontutan hartuta eta non ez erabili (pausarik eza) mundu guztiak dakiela pentsaturik, komaren erabilera posible edo halabeharrezkoez arituko gara hemendik aurrera, lan osoan zehar. Kasuistika sartu aurretik, ordea, zenbait kasutako komek perpaus batzuri eduki(pragmatiko) definitiboa emateko duten garrantzia azpimarratu nahi genuke hemen:

(I) Arazo hori, lehenengo kapituluan aztertu dugu.
(2) Arazo hori, lehenengo kapituluan, aztertu dugu.

Garbi dagoenez, lehenengo adibidean arazoa "non" aztertu den adierazi dugun bitartean, bigarrenean, arazoa eta kapitulu zehatz horiek jadanik elkarrizketan aipaturik daudelakoan gaude eta kapitulu horretan aztertzearen ekintza "baieztatu" nahi dugu besterik gabe. Horrela ba, elementu berberak dituzten baina funtzio komunikatibo desberdinaz igorriko liratekeen bi perpaus horiek bereizteko bide grafiko bakarra, koma dugu, (zenbait kasutako) puntuazio zeinu horren garrantzia garbi geratu delarik.

1. Komak ezin apur ditzakeen unitate sintaktikoak.

Zerbait idatzi behar dugunean, hiztunok badakigu orokorki gure hizkuntzaren lexiko-unitate independenteak (hitzak) bereizten, eta horiek, espazio zurien bidez banatzen ditugu1. Komak non jarri jakiteak ordea, konpetentzia linguistiko garatuagoa eskatuko digu, puntuazio-zeinu horren bidez bereiztuko diren elementuen independentziak izaera morfosintaktikoa baitu.

Hasteko esan dezagun ikuspegi sintaktiko(/semantiko)tik autonomia azaltzen duten lehenengo mailako elementuak, izen-sintagmak direla. Dakigunez, izen-sintagmek izen substantibo hutsaz edo zenbait elementu desberdinez osoturik egon daitezkeen unitate sintaktikoak ditugu2; horrela ba, ondoko sekuentzia hauek konplexutasun maila desberdineko izen-sintagmatzat hartuko ditugu, beti ere sintagma horien bukaerako bukaera-muga mugatzaileak3 ezartzen duela kontutan harturik:

(3) Kapitulua...
Kapitulu interesgarria...
Kapitulu interesgarri hori...
Beste liburukiaren kapitulu interesgarria...

(4) Kapituluan... Kapitulu interesgarriak... Kapitulu berezi horretatik... Beste liburukiaren kapitulu interesgarriari. ..

Aurreko adibideetako adizlagun horien lekuan ager daitezkee adberbioak ere elementu independentetzat jo behar ditugu, eta jakina, aditza bera ere4 beste elementu guztietatik modu nabarian berei daitekeen elementua da zalantzarik gabe.

Horrela ba, puntu honetara heldurik, lehenengo erregela emateko egoeran gaudela esan dezakegu: Elementu nominal edo berba independenteen barnean ez da inoiz komarik agertuko. Bestalde elementu independente horien artean, beti egongo da pausa bat beraren intentsitatea aldakorra izan badaiteke ere:

(5) XVII. mendean I Newtonek I grabitazioaren lege unibertsala proposatu zuen.

Dena dela, garbi dago, hizkuntza mintzatuan elementu guzt horien artean ez dugula pausarik egiten, edo egitekotan ere, paus; guztiak ez direla intentsitate berekoak izango. Izan ere, hizkuntz; idatziari dagokionez ere, zenbait galdera dago airean: "Logika" sin taktikoan posible diren pausa guztiak, gertatzen ote dira? Gertatze kotan, guztiek hartu behar dute zeinu ortografikoa? Ba ote daudz perpausaren barnean maila (=intentsitate) desberdineko komak?

2. Ikuspegi komunikatibotik bereiz daitezkeen elementuak.

Hasteko, perpausetan gainezarritako bi egitura agertzen direla esan daiteke5: Funtzio-egitura (maila sintaktikoari dagokiona) etc mintzagai-egitura (maila komunikatiboari, hots mintzagai / galde gai sistemari, dagokiona).

Ikuspegi komunikatibo horretatik, perpausaren barneko elementuen ordenaketa hartu behar da kontutan hasiera batetik. Horrela ba, hizkuntzalariek, edozein hizkuntzatarako ordenaketa neutroak eta ordenaketa markatuak daudela defenditu dute aspaldidanik. Izan ere, ordenaketa batzu beste batzu baino neutroagotzat jotzen ditu hiztunak eta "tonu-aldaketa" berezirik gabe igortzen ditu; markatutzat jotzen dituenetan berriz, elementu desberdinen artean, nolabaiteko pausatzat interpreta daitezkeen tonu-aldaketa bortitzak egingo ditu. Euskararen kasuan, ordenaketa neutroa (hau da, elementu guztiak planu berean geratzea nahi dugunean gauzatzen duguna), SOV6 dela dirudi. Horrela ba, perpausaren barneko informazioa planu desberdinetan antolatu nahi dugunean, hots, elementu batzuri gainerakoei baino indar handiagoa eman nahi diegunean, ordenaketa markatuak sorteraziko ditugu.

Euskarak informazioaren gunea azpimarratzeko erabiltzen duen sistema aditzaren aurreko gune inmediatoan kokatzean datza, aditzaren aurrean kokatu den elementu hori (galdegaia) eta aditza, sendoki loturiko unitate apurtezina, alegia tartean komarik onartuko ez duena osotuko dutelarik. Baina, honelako elementu bat azpimarratzeak bestelako ondorioak ere ekarriko ditu berarekin, elementu horren leku-aldaketak bestelako elementuak ere aldatzera behartuko baikaitu. Horrela ba, multzo komunikatibo desberdin batzu agertuka dira

i) Perpausaren hasierako elementuak (mintzagaia), bertan emango den informazioaren kontestua, hau da zertaz mintzatuko den, finkatzen du.

ii) Ondoren, informazioaren gunea den galdegaia agertzen da, hori noski, aditzarekin batera.

iii) Bukatzeko, askotan aipatuak izateagatik edo bestelako arrazoi batengatik bigarren planoan utzi nahi ditugun elementuak aditzaren atzean kokatzen ditugu.

Orain bagaude komunikazio-mailan oinarrituriko erregela bat emateko egoeran: mintzagai eta galdegai markatuen artean tonu-aldaketa nabaria gertatzen da eta berori, komaren bidez adierazten da hizkuntza idatzian:

(6) XVII. mendean Newtonek grabitazioaren lege unibertsala proposatu zuen.

(7) Grabitazioaren lege unibertsala, Newtonek proposatu zuen XVII. mendean.

(6) perpausean, ordenaketa ez-markatua erabili dugu, eta beraz, "elementu independente" guztiak plano berean geratu dira, tonu aldaketa berezirik gabe, (7) perpausean ordea, bi elementu desberdin geratu dira azpimarraturik: mintzatuko gareneko kontestua finkatu digun mintzagaia (grabitazioaren lege unibertsala) eta informazioaren gunea den elementua edo galdegaia (Newtonek), bukaerarako informazio gehigarria (XVII. mendean) utzi dugularik.

Edozein kasutan ere, ezin utz daiteke aipatu gabe galdegaia ez dela beti "elementu nominal" edo "adberbiala": batzutan informazioaren gunea aditzean bertan datza (aditzaren ekintza6, aditzaren baieztapena edo ezeztapena). Kasu hauetan aditza bera izango da galdegaia (bertan loturik eraman ditzakeen partikulak sarturik), eta koma jarri beharko da beraren aurrean mintzagaia osotuko duten beste elementu guztietatik bereizteko:

(8) Animaliak, hil egiten dira tenperatura horien pean. (aditzaren ekintza)

(9) Animaliak, hiltzen dira tenperatura horien pean. (baieztapena)

(10) Animaliak, ez dira hiltzen tenperatura horien pean. (ezeztapena)

(11) Tenperatura horien pean, animaliak hiltzen dira, ez landareak. (galdegai "nominala")

3. Elementu - zerrendak eta aposizioak .

Komaren erabileraren ikuspegitik, garrantzi handiko agerpenak ditugu bi hauek. Aurretik deskribatu ditugun elementu sintaktiko independente horiek, modu berean, azpielementu batzutaz osoturik egon daitezke. Azpielementu horiek, batzutan errealitate berari (beste modu batez) erreferentzia egingo diote, eta beste batzutan mundu errealaren elementu independenteen adierazle izango dira. Bi kasu horietan, hurrenez hurren, aposizioen eta zerrenden aurrean egongo gara.

Aposizioak, pausa markatuen artean adierazten ditugu hizkuntza mintzatuan, eta idatzian, komen artean azalduko ditugu, batzutan areago markatzeko juntagailu bereziak ere (hots alegia hau da) erabiliko ditugularik:

(12) Zelula somatikoen zatiketa, mitosia, ondoko prozesu konplexuan datza.

(13) Tentsioaren denborarekiko aldakuntza, denboran zehar tentsioak jaso duen aldakuntza, hurrengo grafikan adieraziko dugu.

(14) Tentsioaren denborarekiko aldakuntza, hots, denboran zehar tentsioak jaso duen aldakuntza, hurrengo grafikan adieraziko dugu.

Zerrendak, bestalde, konplexutasun-maila desberdinekoak izan daitezke beraien aldetik. Hasteko, bakunenak, bi elementutakoak izango dira; bi elementu horiek lotzeko eta juntagailua nahikoa delarik:

(15) Aipatuetatik, lehenengoa eta bigarrena dira garrantzitsuenak.

Bi elementu baino gehiago dagoenean, azkeneko biak eta juntagailuaren bidez banatu ezezik, gainerakoen artean koma jarriko dugu:

(16) Bizidunetan agertzen diren elementurik garrantzitsuenak, karbono, oxigeno, hidrogeno eta nitrogenoa dira.

Bukatzeko, zerrenda beraren barneko elementuak zenbait azpimultzotan banaturik egoten dira, kasu horietan, azpimultzoen artean eta juntagailua ezezik koma ere jarriko dugu:

(17) *Kontutan hartu diren aldagaiak hauexek dira: goi-maila eta behe-maila, eta udaberri, uda, udazken eta negua.*

4. Perpaus konposatuak.

Orain arte, komak perpaus barruan sorteraz ditzakeen arazoez aritu gara. Hemengoan ordea, perpaus artekoak izango ditugu aztergai. Hasteko, bi motatako perpaus konposatuak bereizi behar ditugu gramatika tradizionalaren arauera: koordinatuak eta subordinatuak alegia.

Maila honetan, arazoa nahikotxo konplikatu bazaigu ere, perpaus menperatuen eta perpaus bakunean bereizi ditugun elementu independenteen arteko baliokidetasuna kontutan hartzekotan, hain korapilatsua ez dela ikusiko dugu. Modu honetara, perpaus menperatu batzu izen-sintagmen parekoak izango dira (konpletiboak...), beste batzu adizlagunen parekoak (denboralak, kausalak...) eta beste batzu izenlagunen parekoak (erlatiboak...).

Guzti hori, funtzio sintaktikoaren ikuspegitik izango litzateke, baina, ikuspegi komunikatibotik ere, batzuk galdegai izateko joera izango dute (-(e)lako atzizkia hartzen duten perpaus kausalak...), beste batzuk mintzagai izatekoa (denboralak...) eta azkenik, beste batzuk aditz nagusiaren atzean azalpen modura agertzeko joera (bait- morfema hartzen duten kausalak).

Horrela ba, perpaus menperatuak, perpaus bakunaren elementu independenteak bezala tratatuko ditugu, dena dela, normalean bigarrenekoek lehenengoek baino luzera handiagoa izaten dutela, kontutan hartzekoa da. Edonola ere , koordinazioaren kasuan sortzen den harremana ez da menperakuntzarena bezain estua; modu honetara, koordinaturiko perpausak independenteagoak izango dira eta ez dugu batak bestearen barnean funtzio gramatikal konkretua duela esaterik izango. Guzti hau, ezaguna denez, koordinazio/subordinazioa delako oposaketa labainkorraren kontestuan eta halaber menperatuak nagusian duen txertakuntz mailarenean koka liteke, baina garbi dago eztabaida horiek ez dagozkiola gure oraingo zereginari.

Dena dela, eta hizkuntza idatzi landuetan bederen, koordinazio juntagailuen edo 5. sailean aipatuko ditugun gainerako komodinen bidez lotuko dira azken perpaus horiek, batak bestearen antolaketaren gainean nolabaiteko eragina izango duelarik.

5. Juntagailuak.

Juntagailuak, orokorki elementu independenteak lotzeko erabiltzen diren baliabideak dira. Batzutan bi perpaus independenteen arteko zubi-funtzioa beteko dute besterik gabe, juntagailu hauek loturiko bi esaldietatik independente izanik, komen artean8 agertuko dira. Honelakoak hemen errepikatzeko ugariegi direnez, adibide batzu baino ez dugu eskainiko: zorionez, dena dela, izan ere, horregatik, beraz, hori dela eta, bestalde, alde batetik, lehenik, bigarrenik. . .:

(18)"Espezieen jatorriaz" liburuaren argitarapenak polemika garratz luzea piztu zuen. Izan ere, eztanda izugarria piztu zuen Charles Darwin-ek.

(19) Emaitza esangarriak lortu ditugu, beraz, metabolismo estandarraren adierazpena izan daiteke oxigenoaren kontsumoa.

Beste juntagailu batzu, elementu independenteen zerrendaketetan erabiltzen dira, hala nola 3. sailean azaldu dugun eta juntagailu kopulatiboa. Elementu horiek, sintagmak edo perpaus osoak izan daitezke. Edo eta ala juntagailu adbertsatiboek, baina juntagailu adbertsatiboak9 eta zein, nahiz, bai eta hala... nola distributiboek ere antzeko erabilera izaten dute, loturiko elementuen artean ezartzen duten harreman semantikoa desberdina dela egia bada ere.

Azken mota honetako juntagailuak, aurrekoak bezala, lotzen dituzten elementuetatik independente samarrak direla esan dezakegu, eta horregatik, zerrendaturiko elementuak laburrak direnean, inolako komarik gabe txertatzen dira10 ; lotzen diren elementuak perpausak direnean, muga markatuagoa dagoela dirtjdi, eta mezua ulerterrazago gertatzen da juntagailuaren aurrean koma jartzen denean.

Juntagailu distributiboek, beraien aldetik, bi erabilera desberdin izan ditzakete: juntagailua, behin erabiliz (komarik gabe txertatzen da), edo juntagailua zerrendaren elementu bakoitzaren aurrean errepikatuz (juntagailu bakoitzearen aurrean koma). Hona hemen adibideak:

(20) Autoreak, zorian gertaturiko aldaketatzat hartu zituen, eta azken emaitzak idazteko orduan, ez zituen kontutan hartu.

(21)Ziurgabetasunaren printzipioaren arauela, gorputz baten posizioa ala abiadura ezagut daiteke baina ez biak batera.

(22) Edozein eroale mekanikok dituen karga elektroniko askeak edo elektroiak, desplazatu egiten dira eroalean zehar.

(23) Karbonoa zein hidrogenoa, garrantzi handiko elementuak dira molekula organikoetan.

(24) Bai lehenengo taldekoak, bai bigarrenekoak, pseudozelomatuak ditugu.

(25) Zurgapenan, hesteak eta guruinak hartzen dute parte, baina finkatu gahe dago hien garrantzi erlatiboa.

Bukatzeko, badaude elementu batez ezkerraldean estuki loturik daudenak. Talde honetakoen artean, perpaus berrian mintzagai berri bat txertatzeko erabiltzen diren juntagailuak ditugu: ere konjuntibo enklitikoa, ordea, ostera, aldiz, alderantziz, berriz, baina11 adbertsatiboak eta (izan) ezik, ezezik... ere.

Juntagailu hauek, txertatzen duten mintzagai berriaren eta modu horretara loturik geratzen diren perpausen artean, harreman desberdinak ezarriko dituzte. Horrela ba, ere juntagailuaren kasuan, mintzagai berriaz lehenengoaz predikatu den gauza bera emango da aditzera; adbertsatiboen kasuan, mintzagai berria aurrekoaren oposaketan agertuko zaigu, eta beraz, desberdina izango da bigarren predikazio hori; eta bukatzeko (izan) ezik eta ezezik... ere juntagailuen kasuan, loturiko elementua predikaziotik eskluditu edo predikazioan inkluditu egingo da hurrenez hurren.

Azken juntagailu guzti hauek beraz, lotzen duten elementu horrekin batera, ikuspegi komunikatibotik unitate independentetzat jo dugun eta "mintzagai" izenaz ezagun dugun unitatea osotuko dute. Horrela ba, unitate horren barnean ez dugu komarik jarriko, baina bai ordea, juntagailuaren atzean, ondoren etortzen den "galdegai"tik banatzeko.

Azkenik, nolabait ezberdina den baizik juntagailua dugu. Hori, elementu batez ezezko predikazio bat igorri ondoren, predikazio hori betetzen duen elementu berri bat txertatzeko erabiliko da. Baizik juntagailu hau, aurrekoak bezala, oso estuki loturik duen bigarren elementu horren atzean txertatuko da beti. Juntagailu hau aurrekoak bezala txertaturiko elementuari loturik doanez, bi elementuen artean ez da komarik jarriko:

(26) *Lehenengo faktoreak, eragin handia du prozesuan, bigarren elementua ere, garrantzitsua da.*

(27) Lehenengo pausoan, dimentsio bakarreko arazoa aztertuko dugu, bigarrenean ordea, bi dimentsiotan mugituko gara.

(28) Lehenengo erreakzioan, oxidatu egin da burdina, bigarrenean baina, erreduzitu egin da.

(29) Aipaturiko lehenengo bektorea ezezik, beste bektore guztiak ere, askatuak ditugu.

(30) Bigarrena izan ezik, askatuak ditugu jadanik ekuazio guztiak.

(31 ) Guk geuk ez dugu lehenengo analisia burutu, bigarrena baizik.

6. Komaren erabilerarako erregela orokorrak.

a) Lehenengo hurbilketan, elementu independente guzien (perpausen edo perpausak baino txikiagoen) atzean, koma ager daiteke. Dena dela, ordenaketa ez-markatuaren aurrean gaudenean, ez dirudi elementu desberdinen artean pausa nabaririk egiten denik eta beraz, koma jartzea beharrezkoa denik. Edozein kasutan ere, elementu independente horiek luzeegi suertatzen badira, komenigarri gerta daiteke komaren bidez banatzea. Perpaus menperatuak, beraien aldetik, elementu independente osoak direnez, barne-komarik gabe igorriko dira12:

(32) Emaitza horiek, lehenengo esperimentuan lortu ditugu.

(33) *Emaitza horiek lehenengo esperimentuan lortu ditugula esan behar da. 13

b) Galdegaia edo mintzagaia bezalako zenbait elementu nabarmendu nahirik ordena markatua erabiltzen deneko unetik, komunikazio-ikuspegitik bereizgarriak diren bi unitate horien artean suertatzen den tonu-aldaketa nabaria adierazteko, koma txertatuko da. Galdegaiak unitate komunikatibo bakarra eratuko du aditzarekin (edo aditza bera izango da) eta beraz, ez da inolako pausarik agertuko bien artean. Hona hemen zenbait adibide: 14

(34) Hazkuntza, bada prozesu horien balantzearen menpekoa.

(35) Sasigorotzak eratzen direneko kontzentrazioen azpitik, dietaren kalitatearen beherapen luzeekiko konpentsazio-fenomenoak jazo daitezke.

c) Aditzari dagokionez, ordena ez-markatuan perpausaren bukaeran agertuko dela esan dugu eta beraz, puntua edo puntu eta koma hartuko du atzean; ordena markatuan berriz, askotan aipatua egoteagatik edo beste edozein arrazoirengatik bigarren planoan utzi nahi dugun informazioaren atala geratuko da aditzaren atzean, tarte;o komarik behar ez dela dirudielarik:

(36) Produktu liposolublea oso garrantzitsu gertatu da.

(37) Konposizio biokimikoa aztertu dugu sail honetan.

d) Aditzaren atzean doan elementu hori beste perpaus bat denean, kasu desberdinak agertuko zaizkigu: hasteko, zeharo perpaus independenteak izan daitezke eta orduan koma15 jarriko dugu lehenengo perpausaren bukaera markatuko duen aditz horren atzean bigarren perpausaren aurrean batzutan juntagailuren bat agertuko zielarik). Bigarrenik, aurrekoari buruzko azalpenaren bat adierazteko txertatzen diren horietariko perpaus bat izan daiteke (bait, -elarik.. .), orduan ere, koma jarriko da lehenengo aditzaren atzean. Eta zukatzeko, perpaus menperatu baten aditza izan daiteke, eta beraz, atzizki menperatzailea (-(e)n, -(e)la, -(e)nean...) eramango du atzetik eta aurretik ikusi dugun bezala, esaldi menperatu osoa beste edozein elementu independiente modura jokatuko du:

(38) Aktiniak geldikor ditugu, haina ez dira mugiezinak.

(39) Bigarren periodo horretan, gametoen anizketa-tasa, konstante mantendu da, garapen-erritmo desberdinik hedatu ez delarik.

(40)Osagai biokimiko bakoitza, animalien pisu lehorraren proportzio modura adierazteko, ehunak, liofilizatu egin ziren 15 orduz liofilizagailu industrialean sartuz.

e) Bukatzeko, kontutan hartzekoak diren koma-erabilera batzu aipatuko ditugu; hasteko, aposizioak komen artean idatziko dira; bigarrenik, zerrendaturiko elementuen artean koma edo juntagailuren bat (eta, edo, ala, zein, bai. . .) jarriko da; eta bukatzeko, perpausak lotzen dituzten juntagailuek (horregatik, beraz, izan ere...) komen artean16 idatziko dira eta txertatzen duten elementuari (normalean mintzagaia) estuki loturik joaten diren juntagailuek (ere, ordea, berriz, ostera, ezezik... ere...) koma hartuko dute atzeti baina ez aurretik.

(41) Bestelako terminoek, hots, maskorraren hazkuntza organiko eta hazkuntza gonadala, balio handiagoak erakutsi dituzte.

(42) Beste espezie batzutan ere, aurkitu da fenomeno hera, horregatik, LUCAS & BENlNGER-en ustez, hautsak/pisu lehio osoa indizea, akuikulturan erabili behar litzateke.

7. Koma-kopuru handiegiak ekar ditzakeen ondori astunak ekiditeko aukera estilistikoak.

Eskaini ditugun erregela guztiak praktikan jarriz gero, lehenengo hurbilketan behintzat, komaren gehiegizko erabilerara helduko ginatekeela esan daiteke. Horrela ba, kontutan har daitekeen zenbai erregela estilistiko bertaratzen ausartu gara:

i) Aditzaren atzean koma jartzeko beharrik ez dagoenez, modu nabarian arinduko da perpausa elementu batzu aditzaren atzeko gunera eramanez:

(43) Zehaketa deritzon garbiketa hori egiteko bideak, garbitu nahi den metalaren arauera, oso ezberdinak izan daitezke.

(43')Zehaketa deritzon garbiketa hori egiteko bideak, oso ezberdinak izan daitezke garbitu nahi den metalaren arauera.

ii) Adizlagun ugari duten perpausetan, posible dugu horietariko batzu izenlagun modura gauzatzea, modu horretara erritmos arinduko dugularik:

(44)Aipatu dugunez, aurreko mendearen hasieran, ikertzaileek konposatu organikoak sintetisatzeko "bizitza-indarra", beharrezkotzat jotzen zuten. (44')Aipatu dugunez, aurreko mendearen hasierako ikertzaileek, "bizitza-indarra", konposatu organikoak sintetisatzeko beharrezkotzat jotzen zuten.

iii) Idatzi behar dugun perpausaren elementu guztiak berriak direnean, denak agertuko zaizkigu aditzaren aurrean eta komaz banandurik, perpausak oso erritmo astirotsua hartuko duelarik.

Horrelako kasuetan, erritmoa arintzeko, ordena ez-markatua17 erabil dezakegu, modu horretara, perpaus osoa tonualdaketa berezirik gabe eman dezakegunez komaren beharrrik izango ez baitugu:

(45) Beroaren U hedapen-koefiziente global, ekuazio horren bigarren atalari deritzo.

(45')Ekuazio horren higarren atalari, beroaren U hedapen-koefiziente deritzo.

iv)Lehenago, perpaus menperatuen barnean komarik agertuko ez dela eman dugu aditzera. Horrek, baina, hizkuntza duen errekurtsibitateari'8 lotuta, testu ulergaitzak gauzatzera eraman gaitzake. Horrela ba, zenbait menperatu kateatu nahi dugunean, kontutan hartzekoa da irakurleari ulergarri suertatuko zaionentz, zalantzarik egotekotan, diskurtsoa perpaus laburragoen bidez antolatzea egokiago izan daitekeelarik.

(46) Denok dakigu substantzia guztiek nahiz eta ilunak izan berotuz gero argia egozten dutela.

(46')Dakigunez, substantzia guztiek, nahiz eta ilunak izan, herotuz gero, argia egozten dute.

Areago oraindik, perpaus menperatuaren barneko elementuak asko direnean, komarik gabeko periodo luzeak lortuko ditugu. Berau zenbait kasutan, elementuren bat osotasunaren esangura aldatu gabe perpaus menperatuaren kanpoko zein barrukotzat interpreta daitekeenean hain zuzen, elementu hori menperatutik kanpo ateraz konpon daiteke:

(47) Kristo aurreko IV. mendearen bukaeran kulturaren erdigunea Alexandriara pasatu zela eta, berau, mundu zaharreko zentru kulturala izatera heldu zen.

(47')Kristo aurreko IV. mendearen bukaeran, Alexandria, kulturaren erdigunea bertara pastu zela eta, mundu zaharreko zentru kulturala izatera heldu zen.

(1)Hitz elkartuen edo unitate lexikal konplexuen kasuan, baliteke unitate lexikal horren barruan ere espazio zuririk agertzea: Zientzi Fakultatea, puntuazio-zeinu. .. Marra, barra edo espazio zuria bera, akordio baten arauera hautatu(ko) dira.

*(2)GOENAGAk ( 1980) ondoko erregela hauek proposatu zituen euskal izen-sintagmaren berridazketarako: IS - (llag)+(Predet.)+lM+(mug)
IM - o I+(Adj)

(3) Edonola, kontuan hartzekoa da mugatzaile hori beti kasu-markaren arauera horren nabaria ez dela, baina jakina, ez dago arazorik bukaerako dena delako marka hori antzemateko.

*(4) Aerroa+laguntzailea / aditz sintetikoa eta hauek har ditzaketen partikula desberdinak: bai, ez, ote, omen, bide...*

(5) Honetaz zehaztasun gehiago nahi duenak, EUSKALTZAINDIAren gramatika (1987) kontsulta dezake: Euskal Cramatika: Lehen urratsak-l (eranskina).

(6) Subjektua / objektua / aditza. OSAk ( 1980) bere tesian urrunagora joan da eta zehaztasun gehiago eskaini du: denbora eta lekua markatzen duten adizlagunak / subjektua / zeharkako osagarria / osagarri zuzena / aditza. Halaber izan eta beste aditz kopulatibo batzu dituzten perpaus kopulatiboen kasuan: Den. eta lek. Alg.-k / subj. / o. zuz. / atributua / kopula-aditza.

(7) Aditzaren bidez adieraziriko ekintza posible diren beste ekintzen aurrean kontrastean jarri nahi denean: Erosi egingo dut (eta ez eskatu, lapurtu, begiratu...).

(8) Perpausaren hasieran egotekotan, hasieran puntua eta atzean koma eramango dute.

*(9) Baina juntagailuak erabilera-aniztasun handia du, puntu honetan, bi esaldiak lotzeko bien artean txertatzen denean izaten duen erabilerarik arruntena soilik hartuko dugu kontutan.*

(10) 3. sailean aipaturiko zenbait talde desberdinez osoturiko zerrenda ez denean behintzat.

*(11) Baina juntagailuaren erabilera-aniztasunaren barnean badago juntagailu adbertsatibo hauen erabileraren parekoa dena.

(12) Menperatuaren barnean zerrenda edo aposizio bat txertatzen denean, badirudi horiek eskatzen dituzten komak jartzea halabeharrezkoa dela, bestela ulertezin suertatzen baitira.

(13) Perpaus konpletiboa unitate bakarra denez, desagertu egin da esaldi bakunean zegoen koma.

(14) Adibideetan, galdegaia, azpimarratu egin da argiago uzteko.

(15) Agian puntu eta koma edo puntua.

(16) Askotan, aurretik puntu edo puntu eta koma eramango dute.

(17) Gogoratu 2. sailean euskararen kasuarako SOV ordena ez-markatua aipatu zela

(18) Hizkuntzak perpaus bat beste baten barnean txertatzeko eta horrela lorturiko hori beste baten barnean txertatzeko eta horrela nahi adina aldiz.